Anne Viriato
Anne Viriato | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Amazonas, 1997ko apirilaren 19a (27 urte) |
Herrialdea | Brasil |
Jarduerak | |
Jarduerak | arte martzial mistoetako borrokalaria |
Anne Baraúna Viriato (Manaus, Brasil, 1997. urtea aldera) brasildar emakumezko borrokalari transgeneroa da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Brasilen sortua eta Sulivan Henrique jaiotza izenaz, gizon jaio bazen ere, bere burua emakumetzat izan du beti.
7 urte zituenean jiu-jitsu borroka-artean hasi zen. 11 urte zituenean feminizazio prozesuarekin hasi zen eta 14 urterekin hormona-tratamenduarekin. Lau urte geroago sexua berresleitzeko ebakuntza egin zioten.
2018an Annek borroka-arte mistora pasatzeko eta gizonezkoen aurka borrokatzeko asmoa adierazi zuen.[1] Annek horretarako prestatu zuen bere burua. 2018ko martxoaren 10ean, 21 urte zituela, borrokatu zen estreinakoz 34 urteko Railson Paixaoren aurka lasto-pisu kategorian eta garaipen historikoa lortu zuen, borroka-arte mistoan gizon baten aurka irabazi duen lehen emakume transgeneroa bihurtuz.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Tuckey, Ian. (2018ko otsailaren 16a). «Transgender MMA star Anne Veriato says she is ‘too good’ to fight women and cannot wait to beat up a man at Mr Cage 34» The Sun (Noiz kontsultatua: 2018ko martxoaren 13a).
- ↑ «Una luchadora transgénero hace historia al vencer a un hombre en las artes marciales mixtas» RT 2018ko martxoaren 12a (Noiz kontsultatua: 2018ko martxoaren 13a).