Edukira joan

Anne Palles

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anne Palles
Bizitza
Jaiotza1619
Herrialdea Danimarka
HeriotzaDanimarka1693ko apirilaren 4a (73/74 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: burugabetzea
Jarduerak

Anne Palles (16191693ko apirilaren 4a) ustez, sorgina. Danimarkan sorginkeriagatik legalki erail zuten azken emakumea izan zen.

1692an, Lommelev-ko Karen Gregers Madsens Oswald Egger pozoitzeagatik salatu zuten. Oswald, Ingeborg Olufsdatter-en senarra zen, gizon bortitz eta erasotzailea. Ingeborg-ek Karen kontratatu zuen Nykøbing Falster- en Oswald drogatu eta erailtzeko asmoarekin. Ole Boesenek, Ingeborgen maitaleak, hilerritik hezur bat hartu zuen, Karenen iradokizunez, ustez, Oswalek hezurra jan eta gero, hildakoak etorri eta hilko zutelako, ez zuenez funtzionatu Egger pozoiarekin hil zuten. Sei apaizen galdeketa eta gero, Karenek magia praktikatzen zuela aitortu eta Anne Kruse, Abigael Nielsdatter eta Anne Palles ere salatu zituen Tåderup-en sorgin gisa, baita 96 bezero ere.[1]

Anne Palles 1692an epaitu zuten agintari bat, Morten Faxe, sorgindu izana leporatuta. Agintariak, Palles eta bere senarra, Peder, Øverup-en zuten jabetza hartu zuen. Pallesek baserria utzi aurretik, "zoritxarra" opa zion eta horregatik, agintaria etxean deseroso sentitzen zen. Karenek Palles hori egiten ikusi zuela esan zuen. Jabetza oso ona zen; Anne-k bere lehenengo senarrarengandik, Niels, hartu zuen eta bigarren senarra jabetzagatik ezkondu zela esan zen, galdutzean zorigaiztoko bikotea bihurtu baitzen.[1]

Magia erabilita emakume bat erailtzea ere leporatu zioten 1691. urtean, bere senarra Maren Jacobsdatter-ekin dantzatzen zela Anne-k istripu bat agindu zion Mareni. Handik gutxira, Maren gaixotu eta, azkenean, hil egin zen.[1]

Hirugarrenik, Hans Sværke-n uzta hondatzea leporatu zioten, Hansek bere semea armadan sartzera behartu zuelako.[1]

1692ko abuztuaren 31an, Nykøbing Slot- en espetxeratu zuten eta irailaren 27an, epaiketan, honakoa aitortu zuen; sorgina zela, Satan, Puus izeneko katu beltz baten forman, ezagutu zuela eta berorri gorputza eta arima eman zizkiola.[1]

Azaroaren 2an, auzitegiak erruduntzat hartu eta heriotza zigorra ezarri zion. Auzitegi Gorenari aitormena berrestu beharrean uko egin eta esandakoak torturapean esan zituela adierazi zuen. Hala ere, Kopenhageko Auzitegi Gorenaren gehiengoak, exekuzioaren alde bozkatu zuen.[1]

Danimarkan, sorginkeriagatik kondenatutakoak bizirik erretzen bazituzten ere, Palles, Kristian V.a Danimarkakoa erregearen aginduz, erre baino lehen dekapitatu egin zuten 1693ko apirilaren 4an. Egun berean, Karen azotatu zuten, Anne Kruseren gorpua erre zuten (kartzelan hil baitzen) eta Abigael Nielsdatter exekuziotik libratu zen baina bere "izen txarrarengatik" erbesteratu zen. [1]

Exekuzio lekuan, plaka bat jarri behar zen piketan, krimenaren deskribapenarekin.[1]

2019an Caroline Krabbe margolariak eskaini zion "La última bruja", 27 zentimetroko errotuladore eta paperarekin eginiko artelana. 2020an, Durangoko Arte eta Historia Museoan egon da, Sorginak! ¡Brujas! erakustaldian, EmpoderArte elkartearen eskutik.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g h (Danieraz) Jacobsen, JC. (1971). Den sidste Hexebrænding i Danmark 1693. København: Gad ISBN 87-12-36475-4 ...
  2. «Durangoko Arte eta Historia Museoa - Exposición Sorginak - Brujas» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-10-16).[Betiko hautsitako esteka]