Angels & Demons (filma)
- Artikulu hau filmeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Angels & Demons (argipena)».
Ángels & Demons (euskaraz Aingeruak eta Deabruak) Estatu Batuak eta Hego Euskal Herrian maiatzaren 15ean estreinatutako filma da, Ipar Euskal Herrian berriz maiatzaren 13an estreinatu zen. 2000. urtean Dan Brownek idatzitako Angels & Demons liburuaren kontakizunean oinarrituta dago. Filma honen zuzendaria den Ron Howardek lehendik idazle berdinaren izenburu berdineko liburuan oinarritutako The Da Vinci Code ("Da Vinci kodea") filma ere zuzendua zuen. Liburuaren zaleek irrikaz itxaroten ari ziren honi zagokion bertsio zinematografikoa, hau azkenik 2009ko maiatzean estreinatu zelarik.[1]
Argudioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Robert Langdon ikerlariak Illuminatiak izeneko aintzineko sekretuzko anaitasunaren izatearen froga aurkitzen du: historiako sekretuzko erakunde garrantzitsuena, hauek era berean bere izatea arriskuan jartzen duen mehatxu bati aurre egin beharrean daude: Eliza Katolikoa. Langdon Illuminatiak elizaren aurka antimateria lehergailu baten leherketa saikera baten bitartez azpilanetan dabiltzela ohartzen da, hortaz Erromara joan eta han Vittoria Vetra izeneko emakumezko italiar zientzialari eder eta misteriotsuarekin elkarlanean hasiko da.
Biak egun bakar bateko atsedenik gabeko bidaia batean barneratuko dira, itxitako kripta, katakunba arriskutsu eta katedrale bakartietan zehar, azkenean munduan den ganga sekretuenaren bihotzeraino ailegatu arte. Langdon eta Vetrak 400 urteko antzinakotasunak dituzten lorratzak jarraituko dituzte, hauek biziraupenaren itxaropen bakarra Vatikanoa bera dela agertzen dutelarik.
Antzezleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tom Hanks, Robert Langdon irakaslearen paperean.
- Ayelet Zurer, Vittoria Vetra zientzialaria.
- Ewan McGregor, Patrick McKenna kamarlengoa, liburuan Carlo Ventresca.
- Pierfrancesco Favino, Ernesto Olivetti inspektorea.
- Stellan Skarsgård, Goardia Suitzarraren buru den Ritcher.
- Nikolaj Lie Kaas, Illuminatientzat lanean dabilela uste duen hiltzailea.
- Armin Mueller-Stahl, Strauss Kardinala, liburuan Mortati Kardinala.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Da Vinci Code ("Da Vinci kodea", 2006)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Angel & Demons" filmaren Webgune Ofiziala. Ingeleraz
- [1] filmaren fitxa IMDb-en
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Angels and Demons 2007ko otsailaren 19ko Internet Movie Database webgunearen datuak
- 2009ko filmak
- Ron Howardek zuzendutako filmak
- David Koeppek idatzitako filmak
- Akiva Goldsmanek idatzitako filmak
- Tom Hanksek antzeztutako filmak
- Ewan McGregorrek antzeztutako filmak
- Stellan Skarsgårdek antzeztutako filmak
- Pierfrancesco Favinok antzeztutako filmak
- Nikolaj Lie Kaasek antzeztutako filmak
- Armin Mueller-Stahlek antzeztutako filmak
- Victor Alfierik antzeztutako filmak
- Thure Lindhardtek antzeztutako filmak
- Carmen Argenzianok antzeztutako filmak
- Elya Baskinek antzeztutako filmak
- Curt Lowensek antzeztutako filmak
- Cosimo Fuscok antzeztutako filmak
- Emanuele Seccik antzeztutako filmak
- Alfred Molinak antzeztutako filmak
- Gino Confortik antzeztutako filmak
- Rance Howardek antzeztutako filmak
- Steven Frankenek antzeztutako filmak
- Kristof Konradek antzeztutako filmak
- Norbert Weisserrek antzeztutako filmak
- Vincent De Paulek antzeztutako filmak
- Jimmy Clabotsek antzeztutako filmak
- Brian Grazerrek ekoitzitako filmak
- Columbia Picturesek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Thrillerrak
- Techno-thriller filmak
- Eleberrietan oinarritutako filmak
- Erroman girotutako filmak
- Aita santuei buruzko filmak
- Hauteskundeei buruzko filmak
- Hans Zimmerren soinu bandadun filmak
- Misterio filmak