Edukira joan

Ane Pikaza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ane Pikaza

Mami Lebrun obran Kepa Errastirekin (2016)
Bizitza
JaiotzaBilbo1984ko urriaren 26a (39 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Ánima Eskola Arte Eszenikoko Eskola
Kataluniako Unibertsitate Irekia
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Irakaslea(k)Marina Ximanskaja
Algis Arlauskas
Jarduerak
Jarduerakaktorea
anepikaza.com
IMDB: nm3899250 Edit the value on Wikidata

Ane Pikaza Ereño (Bilbo, 1984ko urriaren 26a) bizkaitar aktorea, artista eta ilustratzailea da.

Erriberriko Antzerki Jaialdia zuzendu zuen 2022an eta 2023an Maria Goirizelaiareekin batera, parekidetasuna eta «egiteko modu berriak» lehenetsita.[1]

Anek, zenbait urtez dantza egin zuen, eta Arte Ederrak ikasten hasi zenean, lehenengo urtean, antzerki ikastaro batean hasi zen. Bi diziplinak landu zituen aldi berean: karrerako bigarren urtean jada lanean hasi zen Goenkalen. Arte Ederren ikasketak bukatu zituenean, Florentziara [Italia] joan zen Erasmus beka batekin, eta bueltan EHUren antzerki titulu propio bat egin zuen. Gerora, antzerki ikastaro asko egin zituen, eta, ondoren, ilustraziora bueltatu zen berriro.

Ilustraziora itzuli zen, ikuskizunen kartelak egiten hasi zelako; ilustrazioko eta arte plastikoetako ikastaro batzuk ere egin zituen. Ze, azkenean, nahiz eta biak diziplina artistikoak izan, mundu oso ezberdinak izaten dira batzuetan. Kabia teatrorekin egin genuen Alicia después de Alicia antzezlana, eta ikuskizunaren emanaldietarako ilustrazioak egin zituen. Hainbat liburu ere ilustratu ditu.2020ko Durangoko Azokako afixaren irudia berak eginikoa da.[2]

Aktore lanetan ETB1eko Goenkale telesailean aritu zen bi denboraldiz Arrateren papera egiten, Maria Luisaren biloba. Halaber, flashback sekuentzia batean Maria Luisaren papera egin zuen. Artista gisa, hainbat lan egin ditu, eta hainbat euskarritan erakutsi ditu bere lanak. Berriaren "Trixertak" egitasmoan parte hartutakoa da, eta hainbat liburu ilustratu ditu.

  • Como todos los martes
  • Hasta que la vida eterna se acaba
  • La posadera
  • Monólogos de Shakespeare
  • Homenaje a Khalil Gibran
  • Mami Lebrun
  • Mira Hadi. Eulalia Abaitua andre-begietan[3]
  • Gomutan (2020, Erroa). Hektor Ortegaren lanerako ilustrazioak.
  • Begiak zerumugan (2020, Elkar). Miren Agur Meabek idatzitako lana.[8][9]
  • Zinegoak (2018)
  • Gabonak arte (2019)
  • Ocaña
  • Durangoko Azoka (2020)
  • Los ríos de Alice (2013).[10]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ««Erriberrin, obren P emakumeenak izango dira beti, gutxienez»» Berria 2023-07-23 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  2. «Ane Pikazak Azokako taupada koloretsuak islatu ditu 55. edizioko kartelean» www.durangokoazoka.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  3. «MIRA HADI. EULALIA ABAITUA ANDRE-BEGIETAN» Loraldia (Noiz kontsultatua: 2022-03-17).
  4. Irizar, Itziar Ugarte. ««Hizkuntzak badu beste funtzio bat pelikulan: etxea da Norarentzat»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  5. «Nora - Una película de LARA IZAGIRRE con ANE PIKAZA» Nora (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  6. (Gaztelaniaz) Loureda, Por Carlos. (2020-09-18). «‘Nora’, de Lara Izagirre, con una ilustración perfecta de Ane Pikaza» Fotogramas (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  7. Arriquibarreko zororaren istorioa, Ane Pikazaren ‘Atentamente mia’ artelanaren muinean | Bilbo Hiria irratia. 2019-11-18 (Noiz kontsultatua: 2023-08-27).
  8. (Gaztelaniaz) «Begiak Zerumugan. Miren Agur Meabe Plaza / Ane Pikaza Ereño (il. ). Elkar.eus» www.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  9. (Gaztelaniaz) «BEGIAK ZERUMUGAN» ane pikaza (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  10. (Gaztelaniaz) Los ríos de Alice: Una aventura (gráfica) onírico-musical | Cactus. 2013-12-18 (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]