Andrea Oubiña
Andrea Oubiña | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | O Grove, 1990eko azaroaren 10a (33 urte) |
Herrialdea | Galizia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | galiziera gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arraunlaria |
Andrea Oubiña Rodríguez (O Grove, 1990ko azaroaren 10a - ) galiziar arraunlaria da. Kontxako bandera bederatzi aldiz irabazi du, eta sei aldiz Emakumezkoen Traineru Liga. Batela, trainerilla eta trainerutan hainbat txapelketa irabazi ditu, eta Galiziako txapelketa irabazi du kategoria guztietan.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriko Amegrove taldean hasi zen arraunean. 2008an Samertolameu taldean ari zela Galiziako selekzioa osatu zen (gerora Rias Baixas izango zena) eta Kontxako Banderara aurkeztu zen. Aurreneko bost Kontxako Banderak jarraian irabazi zituen. 2015ean San Juanek fitxatu zuen eta gipuzkoarrekin lau Bandera gehiago irabazi zituen. Horrela beste inork lortu ez duen errekorra ezarri du, 9 Kontxako Bandera. Hauekin batera sei Liga nagusi eta bandera ugari ere eskuratu zituen[1]. Ontzi txikietan ere hainbat Espainiako txapelketa lortu ditu.
Taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldea | Urteak | Oharrak |
---|---|---|
Amegrove | 2003-2005 | Ontxi txikiak |
Náutico de Vigo | 2006-2007 | Ontxi txikiak |
Rias Baixas | 2008-2013 | Trainerua |
Samertolameu | 2014 | Trainerua |
San Juan | 2015-2018 | Trainerua |
Donostiarra | 2019-2021 | Trainerua |
Orio | 2022- | Trainerua |
Garaipenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Traineruan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kontxako Bandera (9)
- Rias Baixas (5): 2008, 2009, 2010, 2011, 2012.
- San Juan (4): 2015, 2016, 2017, 2018.
- Euskotren Liga (6)
- Rias Baixas (2): 2009, 2010.
- San Juan (4): 2015, 2016, 2017, 2018.
- Espainiako Txapelketa (2): 2010, 2011.
- Galiziako Txapelketa (2): 2010, 2014.
- Emakumezkoen Galiziako Traineru Liga (2): 2009, 2010.
Ontzi txikietan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako Trainerilla Txapelketa (6): 2007, 2011, 2012, 2013, 2014, 2016.
- Espainiako Batel Txapelketa (4): 2006(kad), 2007 (gaz), 2012, 2013.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Andrea Oubiña, una remera para la historia» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).