Andia dorrea (Tolosa)
Andia dorrea (Tolosa) | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Tolosa |
Koordenatuak | 43°08′20″N 2°04′19″W / 43.13894479°N 2.0719716°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XV. mendea |
Kontaktua | |
Helbidea | Kale Nagusiaren 17. zbk., |
Andia dorrea Gipuzkoako Tolosa udalerrian dagoen eraikin bat da, antzina dorretxea izana. Tolosako Alde Zaharrean dago, Kale Nagusiko 17. zenbakian.
Hiriko oinetxe nabarmenetariko bat da. Etxe honi buruzko dokumentazioa XV. mendekoa da. Gaur egungo eraikinean Erdi Aroko jatorrizko dorretxearen armarria, bi gargola eta zimenduak bakarrik geratzen dira.
Udalaren batzar gela izan zen urte luzez. XV. mendean Gipuzkoako historian garrantzi handia izan zuen Domenjon Gonzalez de Andia (ezizenez, Gipuzkoako Erregia) han bizi izan zen, hortik datorkio izena etxeari. Gonzalez de Andiak, Gipuzkoako Batzar Orokorren eskribaua zela, bandoen arteko gatazkekin bukatu zuen, Gipuzkoako Ermandadea (egungo foru-egitura politikoaren oinarria) indartuz. 1503an etxeak su hartu zuen eta bere semeak berreraiki zuen.