Edukira joan

Anderexo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sarkofago akitaniarra, bertan Anderexo pertsona-izena azaltzen da. Egun, Luchongo museoan dago.
Ilurberrixo Anderexo

Anderexo, edo "Anderixo" Akitania zaharrean erromatar garaiko jainkosa baten izena izan dela uste dute batzuek, besteentzat, ordea, pertsona izena da. Izen hori zenbait inskripziotan azaltzen da.

Garai hartako beste zenbait jainko-jainkosen kasuan bezalaxe ez dugu bere ezaugarriren berri.

Etimologia eta beste zenbait izen

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anderexo, antza, andere edo andereño esan nahi du. Izenaren beste antzeko izenak aurkitu dira:

  • Andem[3][oh 1], Banhèras de Luishonen. (CIL XIII, 351)
  • Ande(?), Auchen, Gers departamentua (CIL XIII, 460)
  • Andoss (deklinatua, Andossus, Andosso, An/dossius, etab.), Gizon izen akitaniarra moduan eta jainko baten epiteto gisa agertzen da idazkun ugaritan.
  • Beslade Andosto jainkoak ere baditu botozko aldare ugari eskainita Akitanian.

Gogoan izan da Mariren inguruko elezahar eta sinismenetan hura izendatzeko sekula ez dela "Jainkosa" hitza erabiltzen, eta bai ordea "Andre" (bizkaieran eta Goierriko gipuzkeran, "Andra"), "Dama" edo "Señora" deiturak; hala nola Andra Mari Munoko, Andra Mari Muiroko, Anbotoko Señora, Amuteko Damie, Damatxo, Arroilbeltzeko Andra...

Inskripzioetan izen hau antroponimoa dela esaten dute epigrafista gehienek. Jose María Blazquez historialariak uste zuen Arango haraneneko Escunhau herrian aurkitutako aldarearen inskripzioan, Anderexo hori Ilurberrixo jainkoaren epiteto bat zela; monumentua moztuta dago eta ez dakigu inskripzioan testu gehiago zegoenik. Mitxelenak, ordea, emakume izena ikusi zuen hitz horretan, aldarea eskaintzen zuen pertsonaren izena, hain zuzen.

ILURBERRIXO/ ANDEREXO/ [ [1]

Idazkunaren kodea: CIL XIII, 23 = IRC-02, 00061

Ilurberrixo datiboan deklinatutako jainko izena da[2]. Idazkun honen originala ostu zuten duela urte batzuk, eta herritar batek kopia bat dohaintzan eman zuen.[3]

Bestalde, Ande, Anderexo, Anderexso eta antzeko izenak arruntak ziren Akitania zaharrean. Adibidez, idazkun honetan:

  • Caubous, Oueil harana, Garona Garaia. Sarkofago batean aurkitutako idazkuna:

BONBELES HAR- / BELEXSIS F(ilius) V(iva) AND- / EREXSO CONDAN- / NOSSI F(ilia) VXOR P(osuit).[1]

Idazkunaren kodea: CIL XIII, 324 = CAG-31-02, 140. or.

Ande morfemaz hasten diren 15 idazkun agertzen dira Clauss Slaby datu basean akitanierazko hitzak direnak, aldaera hauekin: An/de(?), Andem[3], Andereseni, Andelipae, Anderitia. goian aipatutako And/erexso, Ander[e], Andereni, Andei eta Ande]/resse(?).[oh 2]

  1. Hiru karaktere falta direla kalkulatzen dute epigrafistek
  2. Idazkunen dauden bezala transkribatu dira, hau da, denak, bere deklinazio marka (datiboa, genitiboa...) dutela.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Epigraphische Datenbank Clauss - Slaby» www.manfredclauss.de (Noiz kontsultatua: 2021-06-19).
  2. (Gaztelaniaz) Gorrochategui Churruca, Joaquín. (1984). Onomástica indígena de Aquitania. Servicio Editorial Universidad del País Vasco y la colaboración de Universidad de Salamanca, Secretariado de Publicaciones e Intercambio Científico, 130 eta 337 or. ISBN 84-7585-013-8. (Noiz kontsultatua: 2021-06-19).
  3. Vielhan dagoen Museu dera Val d'Aranen emandako informazioa.
  • Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.
  • Enciclopedia General Ilustrada del Pais Vasco, Historia General de Euskal Herria. Argitaletxea, Auñamendi, Zarautz 1978.
  • Pequeño diccionario de mitologia vasca y pirenaica. Egilea Olivier de Marliave. Argitaletxea, Alejandria, Barcelona 1995.
  • K. Larrañaga Elorza, Euskal Herria Antzinatean. Materiale eta Agiriak, UNED-Bergara, 1988, 316 or., 176 zkia.
  • Julien Sacazeren lanak:
  • Les Anciens dieux des Pyrénées, nomenclature et distribution géographique. Extrait de la Revue de Comminges (Saint-Gaudens), 28p., 1885.
  • Inscriptions antiques des Pyrénées. Hitzaurrea M. Albert Lebèguek eginda. Tolosa, XII-576p. (Bibliothèque méridionale. 2e série,1892. ; 2). Berrargitalpena fakzimilean, Tolosa, ESPER, 1990.
  • Inscriptions antiques du Couserans. Tolosa, 28p., 1892. Berrargitalpena fakzimilean, Nîmes, C. Lacour, 2001.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]