Anastasio III.a
Anastasio III.a | |||
---|---|---|---|
911ko apirila (egutegi gregorianoa) - 913ko ekaina ← Sergio III.a - Lando ⊟ | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Erroma, ? | ||
Heriotza | Erroma, 913ko ekaina ( urte) | ||
Hobiratze lekua | San Petri basilika | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katolikoa | ||
Lantokia(k) | Erroma | ||
Influentziak | Pornokrazia | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Anastasio III.a[1] (Erroma, ? - ib., 913ko ekaina) Eliza Katolikoko 120. aita santua izan zen, 911tik 913 arte.
Pornokrazia deritzon garaiko bigarren aita santua, Teofilakto I.a, honen emazte Teodora eta bien alaba zen Maroziaren babesari esker aukeratua izan zen. Txotxongilo bat izan zen hauen eskuetan.
Anastasio III.aren aitasantualdian bikingoak egungo Normandia inguruan finkatu ziren, hauen buruzagia zen Rollonek Karlos Sinpleagandik lurraldearen gobernari legitimo bezala errekonozimendua eta Karlosen alaba zen Gisela emazte bezala lortuz. Aipaturiko lurraldea "iparraldeko gizonen dukerria" (Nortmannia) deitzera iragan zen, egungo Normandia izena hortik datorrelarik. Rollon kristautasunera bihurtu eta Roberto izenarekin bataiatua izan zen.
Gertakari horretaz gain, Anastasio III.aren aitasantualdian ez zen garrantzi historikorik duen besterik gertatu.
Anastasio III.a, itxuraz, Teofilaktoren aginduz erahila hil zen 913ko ekainean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anastasio III.a |
Aurrekoa Sergio III.a |
Aita Santua 911-913 |
Ondorengoa Landon |