Edukira joan

Anastasia Savtxuk

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anastasia Savtxuk

Bizitza
JaiotzaKharkiv1996ko martxoaren 2a (28 urte)
Herrialdea Ukraina
Jarduerak
Jarduerakigerilari sinkronizatua eta igerilaria
Jasotako sariak

Anastasia Hennadiivna Savtxuk, ukrainieraz Анастасія Геннадіївна Савчук,[1] (Kharkiv (Ukraina), 1996ko martxoaren 2a) igeriketa sinkronizatuan aritzen den kirolari ukrainiarra da.

Olinpiar Jokoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), brontzezko bi domina eskuratu zituen; bikotekako modalitatean, Anastasiya Savchuk herrikidearekin batera, ROCeko bikotearen (urrezkoa) eta Txinakoaren atzetik (brontzezkoa) sailkatu zen. Brontzezko domina eskuratu zuen ere Ukrainako taldearekin, ROCeko taldearen (urrezkoa) eta Txinakoaren (zilarrezkoa) atzetik sailkatuz. Hauek osatzen zuten Ukrainako taldea: Maryna Aleksiiva, Vladyslava Aleksiiva, Marta Fedina, Kateryna Reznik, Anastasia Savtxuk, Alina Xinkarenko, Ksenia Sydorenko eta Jelizaveta Jakhno-k.[2][3]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
Japonia Japonia
3. postua, brontzezko domina Igeriketa sinkronizatua,
emakumeak bikoteka,[4]
2020 Tokio
Japonia Japonia
3. postua, brontzezko domina Igeriketa sinkronizatua,
emakumeak taldeka[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]