Anahit
Itxura
Anahit (armenieraz: Անահիտ) emankortasunaren eta jaiotzaren jainkosa izan zen Armenia jentilean (greziar mitologiako Afroditaren parekoa), edertasunaren eta uraren jainkosa ere bazen, baita gerrarena ere askoz urrunagoko garaietan. I. menderako armeniar panteoiko jainkorik garrantzitsu eta gurtuenetako bat bihurtu zen Mitrarekin batera. IV. mendearen hasieran Armenia kristautua izan ondoren bere gurtza desagertu egin zen, jainkosa emankor eta kastaren irudia Kristoren ama izan zen Mariagan islatu zen arren. Gaur egun, bere izena oso ezaguna da armeniar emakumeen artean.