Edukira joan

Amu Daria

Koordenatuak: 37°06′22″N 68°18′23″E / 37.106°N 68.3063°E / 37.106; 68.3063
Wikipedia, Entziklopedia askea
Amu Daria
Омударё or дарёи Ому (td);
Amudaryo (uz); آمودریا(ps)
Datu orokorrak
Garaiera29 m
Motaibai
Luzera2.620 km
Geografia
Map
Koordenatuak37°06′22″N 68°18′23″E / 37.106°N 68.3063°E / 37.106; 68.3063
Estatu burujabe Afganistan
Afganistango probintziaGhor probintzia
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera309.000 km²
Ur-emaria1.400 m³/s
IturburuaPamir River (en) Itzuli
Bokalea
()
Hegoaldeko Aral itsasoa

Amu Daria[1] (tajikeraz Омударё or дарёи Ому; persieraz آمودریا‎; uzbekeraz Amudaryo) Erdialdeko Asiako ibai nagusienetako bat da.

Bere iturria Pamir goi-ordokian dago eta, behin Vakhx eta Panj ibaiak lotuta, Afganistan, Tajikistan, Turkmenistan eta Uzbekistan arteko muga egiten du. Bere ahoa Aral itsasoan dago behin 2.540 km egina.

Antzinako Grezian Oxus zuen izena eta Alexandro Handia bere kanpainetan zeharkatu zuen. Erdi Aroan Jayhoun (جيحون‎) zuen izena, Paradisuko lau ibaietako baten izena, bertokoek horrela diote egun, baina gaur egungo izena Āmul hiritik, egungo Türkmenabat, datorkio.

Ibai nabigagarria da 1.450 kilometroetan zehar. Sir Daria bezala, historian zehar, bere urak Aral itsasora (hegoaldetik), Kaspiar itsasora (ekialdetik) edo bietara joan dira[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).
  2. (Ingelesez) Létolle, René; Micklin, Philip; Aladin, Nikolay; Plotnikov, Igor. (2007-10). «Uzboy and the Aral regressions: A hydrological approach» Quaternary International 173-174: 125–136.  doi:10.1016/j.quaint.2007.03.003. (Noiz kontsultatua: 2021-07-05).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]