Edukira joan

Loa (Coubert)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ametsa (Coubert)» orritik birbideratua)
Loa
(
Le Sommeil)
Jatorria
Sortzailea(k)Gustave Courbet
Sorrera-urtea1866
IzenburuaLe Sommeil
KomisarioaHalil Şerif Pasha (en) Itzuli
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioakframe: 158 (altuera) × 224 (zabalera) cm
mihise: 135 (altuera) × 200 (zabalera) cm
Genero artistikoagenero-artea eta biluzia
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Iconclass41D92, 31B11, 41A774 eta 41A7612
Kokapena
LekuaPetit Palais
BildumaMusée des Beaux-Arts de la ville de Paris (en) Itzuli
InbentarioaPPP3130
JabeaHalil Şerif Pasha (en) Itzuli, Parisko Udala eta Jean-Baptiste Faure
Argumentu nagusialesbianismoa
Gertaera nabarmenak1860(e)ko hamarkada
eskaera

Loa (frantsesez: Le Sommeil) 1866. urtean Gustave Courbetk egindako margolan ezagun eta polemikoa da. Beste izenburuez ere ezaguna da: Lotiak, Alferkeria eta luxuria. Gaur egun Pariseko Petit Palais Museoan erakusten da. Lan honen jatorria, L'origine du monde margolanaren kasuan bezala, Jalil-Bey diplomatiko turkiarrak margolariari eginiko enkargua izan zen.

Irudia oso sentsuala eta erotikoa da, margolari honen estiloan nahiko ohikoa izan zen moduan, bereziki Frantziako Bigarren Inperioaren garaian. Margolanean bi emakume ikusten ditugu, biak biluzik eta elkarrekin lo egiten. Modu batez, Pizkundeko Veneziako Eskolaren estiloan jainkosak margotzen ziren moduak ekartzen digu gogora. Margolana egin zen garaian gaia eskandalagarria zen, emakumeen arteko harreman sexualak tabu baitziren. Dena dela, ez dago garbi lesbianismoaren inguruko lana den edo bi adiskideen arteko harremana. Ezkerreko emakumearen jarrera, izan ere, irakurketa erotikoa gehiago indartzen du.

Margolanean ikusten den ingurua aberatsa da. Ohea belusezko errezelez inguratuta dago; mesanotxean dauden elementuak zein atzealdean, mahaitxo baten gainean dagoen lorez betetako ontzia, luxua adierazten dute. Zenbait kritikok margolanean sinboloak bilatzen saiatu dira. Esaterako, ezkerreko emakume azpian perla-lepoko puskatu bat ikusten da; horrek egindako bekatuaren adierazpena izango litzateke. Lehen planoan ikusten den kalizak egindakoaren ondorengo damua erakutsiko luke. Dena dela, emakumeen aurpegiek ez dute damu hori erakusten; alderantziz, batzuek amets erotikoetan murgilduta egongo balira aztertu dituzte.

Margolana sinatuta dago (beheko aldearen eskuinean): "G. Courbet.66".

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • L. Cirlot (zuzendaria), Museo d’Orsay, «Museos del Mundo» bilduma, 8.liburuki, Espasa, 2007, 66-67 or. ISBN 978-84-674-3811-6

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]