Amarita
Amarita | |
---|---|
Euskal Herria | |
Amaritako eliza | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Gasteiz |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°54′55″N 2°37′45″W / 42.9153°N 2.6292°W |
Garaiera | 530 m |
Amarita Gasteizko udalerria osatzen duten herrietariko bat da. Itsas mailatik 530 metro gorago dago, Gasteiz hirigunetik bederatzi kilometrora, Mendibil eta Arroiabe herrietatik gertu.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XI. mendeko Donemiliagako goldean Hamarita gisa agertzen da.[1] 1305ean Amarieta gisa dokumentatzen da; 1351 Amarita. Beste izen batzuekin ere dokumentatua izan da, besteak beste, Ochoa d'Amarita, Amaryta, Amárita, Amaritasoloa, Amaritaortua edo Amaritu.[2][3]
Aspaldi eskualdean hitz egiten zen euskararen eraginez, gaztelaniaz herriaren izenari azentua bigarren silaban jartzen zaio (Amárita).
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amaritako biztanleria |
---|
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriko eraikinik garrantzitsuenen artean hauek aipa ditzakegu:
- San Pedro Apostuluaren parrokia nabarmentzen da. XIX. mendean eraikia estilo neoklasikoko erretaula dago bertan. Elizaren dorrea eta bestelako elementu batzuk XIX. mendea baino lehenagokoak dira, sakristia esaterako XVIII. mendekoa da eta alboetako erretaulak XVII. mendekoak.
- Iturria
- Amaritako zubiak Santa Engrazia ibaia zeharkatzen du.[4]
- Bolatokia.
Jaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amaritak ekainaren 29an ospatzen ditu jaiak, San Pedro egunarekin batera.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.ehu.eus/galicano/id583&l=es&cro=0
- ↑ https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ecoeoda&task=lekuaIkusi&Itemid=794&lang=es&kodea=103551&mota=lekuak
- ↑ https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/80204.pdf
- ↑ Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila. Kultura Ondarea: Amaritako zubia. (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gasteizko herriak: Amarita | ||
---|---|---|
Aberasturi • Amarita • Andetxa • Andollu • Arangiz • Aretxabaleta • Argandoña • Ariñiz • Arkaia • Arkauti • Armentia • Artatza Foronda • Askartza • Aztegieta • Berroztegieta • Betoñu • Billafranka • Bolibar • Ehari • Elorriaga • Erretana • Eskibel • Eztarroa • Foronda • Gamarra • Gamarragutxia • Gamiz • Gardelegi • Gaztelu • Gereña • Gobeu • Gometxa • Ihurre • Ilarratza • Jungitu • Krispiña • Lasarte • Legarda • Lermanda • Lopida • Lubinao • Mandoia • Margarita • Martioda • Matauku • Mendiguren • Mendiola • Mendoza • Miñao • Miñaogutxia • Monasterioguren • Oreitia • Otazu • Otobarren • Otogoien • Subilla • Uribarri Arratzua • Uribarri Dibiña • Uribarri Nagusia • Zerio • Zuhatzu • Zumeltzu |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |