Edukira joan

Amanda Righetti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amanda Righetti

(2016)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAmanda Elizabeth Righetti
JaiotzaSt. George1983ko apirilaren 4a (41 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Jordan Alan  (2006 -
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema ekoizlea, telebista-aktorea eta zinema aktorea

amandarighetti.com
IMDB: nm1119462 Allocine: 105129 Rottentomatoes: celebrity/amanda_righetti Allmovie: p403483 TCM: 9240285 TV.com: people/amanda-righetti
Facebook: amandaerighetti Twitter: AmandaERighetti Instagram: amanda.righetti Edit the value on Wikidata

Amanda Elizabeth Righetti (St. George, Utah, AEB, 1983ko apirilaren 4a)[1] estatubatuar aktore eta ekoizle zinematografikoa da. Ezaguna egin zen The mentalist (El mentalista, 2008) telesailean Grace Van Pelt detektibea izan zenean, gero Viernes 13 (2009) eta Capitán América: El primer vengador (2011) lanetan parte hartu zuen.[1][2]

Amanda Righetti Utah estatuko St. George herrian jaio zen eta Nevada estatuko Las Vegas hirian hazi zen. Gero Los Angelesera joan zen, antzezteko aukera gehiago izateko.[3] Jordan Alan zuzendariarekin ezkondu zen 2006ko apirilaren 29an, eta 2012. urtean haurdun geratu zen. Knox Addison Alan semea 2013ko urtarrilean jaio zen. 2017ko otsailaren 17an, Righettik Alanen dibortzioa eskatu zuen, ia 11 urtez ezkonduta egon eta gero.

Aktore ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pelikulen ekoizle lan egin zuenean, Righettik telebistako hainbat iragarkiren eta film laburren ekoizpena gainbegiratu zuen. No Place Like Home telesailaren kapitulu pilotuan paper bat egin ostean, FOX telebista kate estatubatuarreko exekutiboek interesa izan zuten aktore lanak egiteko. Gero, The O. C. telesail arrakastatsuan paper erregularra antzeztu zuen. Hailey Nitxol pertsonaia. North Shore telesailean ere parte hartu zuen Tessa Lewis pertsonaiarekin, baina telesaila bertan behera geratu zen bere lehen denboraldiaren ostean.

Geroago, 2005ean, Righettik FOXeko Reunion sailean parte hartu zuen Jenna Moretti antzeztuta. 2005ean ere FHM aldizkariaren azalean agertu zen, eta aldizkari horrek egin zuen emakume erakargarrien rankingean 59. eta 84. postuetan egon zen 2005ean eta 2006an, hurrenez hurren.[4][5]

2008ko apirilean, Righetti aukeratu zuten Whitney izateko, Viernes 13 filmaren remake ezagunean. Filmaren ekoizpena 2008ko ekainean amaitu zen, baina filma 2009ko otsailean estreinatu zen zinema-aretoetan.

2008ko irailean, Righettik CBS kate estatubatuarraren The Mentalist (El mentalista) telesailean parte hartzen hasi zen, Grace Van Pelt detektibearen rola eginez.

2011ko uztailean, Marvel Captain América: The first Avenger (Capitan America: el primer vengador) el primer vengador), filmean parte hartu zuen. S.H.E.I.L.D. Steve Rogers esnatu ondoren agertzen da. Urte hartako irailean, Amandak talentu-agentzia aldatu zuen: Paradigmatik UTA agentziara igaro zen.

2014ko urriaren 19an "Sin Recuerdos" grabatzen hasi zen, non Olivia amnesia duen neska protagonista den.

Besteak beste, lan hauexetan hartu du parte:[6][7]

  • Christmas at the Ranch (2021) Kate.
  • Queer Fish in God's Waiting Room (film laburra) Misty.
  • Deranged Granny (telebistarako filma) (2020) Kendall Thompson.
  • L.A. 's Finest (telesaila) (2020) 1 atal. Beverly Gamble.
  • Pastalight (telebista film laburra) (2019) Susanna Lenzi.
  • Love at the Shore (telebistarako filma) (2017) Jenna Turner.
  • Colony (2016-2017) - Maddie Kenner.
  • No Memories About You (2014-2015) - Olivia Lukas
  • Chicago Fire (2014) - Holly Whelan doktorea
  • Shadow (2012) - Casey Cooper
  • Captain América: The first Avenger (Capitan America: el primer vengador) (2011) - SHIELDko agentea
  • Cats Dancing on Jupiter (2011) - Josephine Smart (Ekoizle exekutibo gisa ere bai)
  • Wandering Eye (2011) - Maren Abbott
  • The Chateau Meroux (2011) - Jennifer
  • Viernes 13 (2009) - Whitney Miller
  • Role Models (2008) - Isabel
  • The mentalist (2008-2015) (TV) - Grace Van Pelt detektibea
  • K-Ville (2007) (TV) - A.J. Torres (2007) Gossett
  • Return to House on Haunted Hill (2007) (V) - Ariel
  • Pipeline (2007) - Jocelyn
  • Marlowe (2007) (TV) - Jessica Reede
  • Scarface: The World Is Yours (2006) (ahotsa)
  • Entourage (TV) - Katrina
  • Enemies - Kelly Callaway (TB Pilotua)
  • Reunion (TV) - Jenna Moretti (2005)
  • North Shore (TV) - Tessa Lewis (2004 - 2005)
  • The O. K. (TB) - Hailey Nichol (2003-2005)
  • Romy and Michele: In the Beginning (2005) (TV) - Neska atsegina
  • No Place Like Home (2003) (TB)
  • Angel Blade (2002) - Samantha Goodman
  • CSI: Crime Scene Investigation (2001) (TV) - Nerabea zaldiz
  • Kiss & Tell (1996) - Txikia
  • Love and Happiness (1995) - Charlieren ahizpa txikia
  • Matter (2008)
  • Pipeline (2007)
  • Gentleman B. (2000)
  • Missing Emotions (1997)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) «Amanda Righetti | Actress, Producer, Additional Crew» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
  2. (Gaztelaniaz) «Amanda Righetti - Biografía, mejores películas, series, imágenes y noticias» La Vanguardia 2022-10-30 (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
  3. «Amanda Righetti Official Website» Bio.
  4. «FreeJose.com» FHM 100 Sexiest Women of 2005.
  5. «FreeJose.com» FHM 100 Sexiest Women of 2006.
  6. (Gaztelaniaz) «Amanda Righetti» FilmAffinity (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
  7. (Gaztelaniaz) SensaCine. «Filmografía Amanda Righetti» SensaCine.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]