Amélie
Amélie (frantsesezko jatorrizko izenburua: Le Fabuleux Destin d'Amélie Poulain, hots, Amélie Poulainen patu zoragarria) 2001eko Jean-Pierre Jeunet frantziar zinema zuzendariaren filma da. 2001eko apirilaren 25ean, Ipar Euskal Herrian eta Frantzian estreinatu zen eta Hego Euskal Herrian, 2001eko urriaren 19an. Filmaren leloa «Berak bizitza aldatuko dizu...» zen (frantsesez: «Elle va te changer la vie...»).
2002ko film onenaren César Saria, 2001eko Europako Filma Onenaren Europako Zinema Saria eta 2001eko Europako Film Onenaren Goya Saria irabazi zituen, eta 2001eko lau Oscar Sarietarako izendapen jaso .
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1997ko abuztu eta irailean girotua da, Lady Di auto istripuan hil zen egunetan (filmean horrexen berri telebistan ematen baita). Paris hiriko Montmartreko auzokide Amélie Poulain (Audrey Tautou) 22 urteko neska gazte ameslari eta onberaren bizitza azaltzen da; aurretik, haren haurtzaroaren sarrera ikus daiteke. Auzo hartako Café les 2 Moulins kafetegian zerbitzari gisa lan egiten du, auzoko pertsona bitxienen topalekuan:
- Suzanne (Claire Maurier), kafetegiaren jabea, iraganean zaldi gaineko artista izana, apur bat herren egiten du (bere zalditik erori baitzen) baina inoiz ez zaio daraman edaririk isurtzen, irabazi ezaren ondorioz atsekabez negar egiten duten atletak ikustea gustatzen zaio, aldiz, heuren haurren aurrean umilatzen duten gizona ikustea desatsegin du.
- Georgette (Isabelle Nanty), kafetegiko tabako saltzaile hipokondriakoa, "zure sabeleko fruitua" esaldiari gorroto dio.
- Gina (Clotilde Mollet), Amélieren lankidea; amona sorgina zuen, eta bere hezurrak kroskatzea gustatzen zaio.
- Hipólito (Artus de Penguern), gainbeheran dagoen idazlea eta kafetegiko ohiko bezeroa, telebistan zezenketariak ikustea gustatzen zaio.
- Joseph (Dominique Pinon), Ginak ezezkoa emandako maitale ohi jeloskorra eta kafetegiko ohiko bezeroa, Gina egun osoz zelatatzen du eta paperezko burbuilak lehertzea besterik ez zaio gustatzen.
- Philomène, hegazkin azafata, katuak katiluarekin lurzoruaren aurka egiten duen soinua gustatzen zaio; era berean, katuari katuari haurren ipuinak entzutea gustatzen zaio.
Améliek ez du mutil lagunik, birritan izaten saiatu zen, baina bietan harremana gaizki atera zitzaion. Aldiz, Amélie eguneroko plazer txikiak lantzea gustatzen zaio: eskuak lekale zakuetan sartzea, kataluniar kremaren gainazaleko azukrezko karamelua goilararekin apurtzea, zinema aretoetako ikusleen aurpegiak ikuntasunean ikustea, Saint Martin kanalean harriak uretara jaurtikitzea edota une zehatz batean hiriko edozein lekutan jendea zer egiten ari den asmatzea.
Arratsalde batez, Amélie etxeko garbiketak egiten ari denean, ustekabean bainugelako harlauza baten atzealdean ume batek aspaldian ezkutatutako kutxatxo bat topatu du. 1997ko abuztuaren 30eko goizeko lauetan, ideia bat du: gaur egun gizon kutxatxo horren nagusia edonon dagoela ere topatu eta kutxatxoa itzultzea. Horrekin jabea hunkitzen ez badu, ongiaren mendekatzaile bilakatu da. Bestela, ezer ere ez.
-
Améliek filmean lan egiten zuen Montmartre auzoko Café des 2 Moulins kafetegia.
-
Collignon jaunaren barazki eta fruitu denda, Trois Frères karrika, Paris.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- André Dussollier: narratzailea
- Audrey Tautou: Amélie Poulain
- Mathieu Kassovitz: Nino Quincampoix
- Urbain Cancelier: Collignon, barazki saltzaile zitala
- Jamel Debbouze: Lucien, saltzailearen laguntzailea
- Rufus: Raphaël Poulain, Amélieren aita
- Lorella Cravotta: Amandine Poulain, Amélieren ama
- Serge Merlin: Raymond Dufayel, "beirazko gizona"
- Claire Maurier: Suzanne, Café des deux moulinseko jabea
- Clotilde Mollet: Gina, kafetegiko zerbitzaria
- Artus de Penguern: Hipolito, idazlea eta kafetegiko ohiko bezeroa
- Isabelle Nanty: Georgette, kafetegiko tabako saltzaile hipokondriakoa
- Dominique Pinon: Joseph, kafetegiko ohiko bezeroa
- Yolande Moreau: Madeleine Wells
- Maurice Bénichou: Dominique Bretodeau
- Michel Robin: Collignon jauna
- Andrée Damant: Collignon andrea
- Claude Perron: Eva, Ninoren adiskidea
- Armelle Lesniak: Philomène, hegazkin azafata
- Ticky Holgado: argazkiko gizona
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2001eko filmak
- Jean-Pierre Jeunetek zuzendutako filmak
- Jean-Pierre Jeunetek idatzitako filmak
- Guillaume Laurantek idatzitako filmak
- Audrey Tautouk antzeztutako filmak
- Mathieu Kassovitzek antzeztutako filmak
- Jamel Debbouzek antzeztutako filmak
- Dominique Pinonek antzeztutako filmak
- Yolande Moreauk antzeztutako filmak
- André Dussollierrek antzeztutako filmak
- Isabelle Nantyk antzeztutako filmak
- Rufusek antzeztutako filmak
- Ticky Holgadok antzeztutako filmak
- Andrée Damantek antzeztutako filmak
- Armellek antzeztutako filmak
- Artus de Penguernek antzeztutako filmak
- Christiane Boppek antzeztutako filmak
- Claire Maurierrek antzeztutako filmak
- Claude Perronek antzeztutako filmak
- Clotilde Molletek antzeztutako filmak
- Dominique Bettenfeldek antzeztutako filmak
- Fabienne Chaudatek antzeztutako filmak
- François Viaurrek antzeztutako filmak
- Frankie Painek antzeztutako filmak
- Frédéric Mitterrandek antzeztutako filmak
- Guillaume Viryk antzeztutako filmak
- Jean Rupertek antzeztutako filmak
- Jean-Pierre Beckerrek antzeztutako filmak
- Jonathan Jossek antzeztutako filmak
- Lorella Cravottak antzeztutako filmak
- Luc Palunek antzeztutako filmak
- Marie-Laure Descoureauxek antzeztutako filmak
- Maurice Bénichouk antzeztutako filmak
- Michel Robinek antzeztutako filmak
- Michel Serraultek antzeztutako filmak
- Philippe Paimblancek antzeztutako filmak
- Pierre Étaixek antzeztutako filmak
- Serge Merlinek antzeztutako filmak
- Sophie Tellierrek antzeztutako filmak
- Thierry Gibaultek antzeztutako filmak
- Urbain Cancelierrek antzeztutako filmak
- Valériane de Villeneuvek antzeztutako filmak
- Jacques Thébaultek antzeztutako filmak
- Claudie Ossardek ekoitzitako filmak
- Canal ek ekoitzitako filmak
- Miramaxek ekoitzitako filmak
- Montmartre
- Frantziako filmak
- Frantsesezko filmak
- Errealismo magikoaren filmak
- Amodiozko filmak
- Umorezko filmak
- Parisen girotutako filmak
- Kultuzko filmak
- Film onenaren César Sariaren irabazleak
- Komedia erromantikoak
- BAFTA film saridunak