Edukira joan

Alutiiqera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alutiiqera
Datu orokorrak
Hiztunak450
UNESCO sailkapena4: arrisku larrian
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
eskimo-aleut hizkuntzak
Inuit–Yupik (en) Itzuli
Yupik (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiahizkuntza eranskaria eta hizkuntza polisintetikoa
Alfabetoalatindar alfabetoa eta eskimal alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3ems
Ethnologueems
Glottologpaci1278
Linguasphere60-ABA-d
UNESCO157
IETFems
Endangered
Languages Project

672

Alutiiqera (Sugt'stun[1], Alutiiq[1] eta Alutiit’stun[1] ere deitua) Alaskako mendebalde eta hego-mendebaldean hitz egiten den Alaska Erdialdeko Yup’ik hizkuntzaren gertuko ahaidea da. Bi dialekto nagusi ditu:[2]

Alutiiq etniako 3.000 pertsonatik, 400 inguruk hitz egiten dute Alutiiqera oraindik. Gaur egun, Alutiiq komunitateak haien hizkuntza berpizteko prozesuan daude. 2010ean Kodiakeko institutuak ikasleen eskaera bati erantzun zioten eta Alutiiqera irakastea adostu zuten. Kodiakeko dialektoa 50 pertsona inguruk soilik hitz egiten zuten, guztiak nagusiak, eta dialektoa hilzorian zegoen.[3] 2013. urteko irailetik aurrera, Anchorageko Alaska Pacific Unibertsitateak eskolak eskaintzen ditu “Where Are Your Keys?” teknika erabiliz.[4]

Kontsonanteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ezpainkariak Hobikariak Sabaikariak Belarrak Ubularrak
Ez-ezpainkarituak Ezpainkarituak Ez-ezpainkarituak Ezpainkarituak
Herskariak p t k kw q
Afrikatuak t͡ʃ
Frikariak Ahoskabeak f s x xw χ w)
Ahostunak ɣ ɣw ʁ ʁw
Albokariak ɬ
Hurbilkariak l j (w)
Sudurkariak Ahoskabeak ŋ̊
Ahostunak m n ŋ
Aurrekoak (aitzinekoak) Erdikoak Atzekoak
Itxiak (goikoak) i u
Artekoak ə
Irekiak (behekoak) ä

Alutiiqeraz ⟨q⟩ hizkiarekin amaitzen diren izenak singularrak izan ohi dira. Duala ⟨k⟩ hizkiaren bitartez adierazten da, eta plurala, berriz, ⟨t⟩ hizkiaren bitartez. Esaterako, yaamaq (harria) singularra da, yaamak duala, eta yaamat plurala.[2]

Zenbakia Koniag Alutiiqera

(Kodiakeko azpi-dialektoa)[5]

Chugach Alutiiqera[6]
Nanwalek eta Port Graham Chenega
1 allringuq / allriluq allringuq all'inguq
2 mal'uk malruk / mall'uk atel'ek
3 pingayun pinga'an
4 staaman
5 talliman
6 arwilgen arwinlen
7 mallrungin mallruungin maquungwin
8 inglulgen inglulen
9 qulnguyan qulnguan
10 qulen

Errusieratik datozen hitzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adibide hauek Kodiakeko azpi-dialektoko hitzak dira.[7]

Euskara Alutiiqera Errusiera
irakasle uciitilaq учитель (utxitel)
gortina stauʀ`kaaq штора (xtora)
lorategi ak’aʀautaq огород (ogorod)
piper piiʀitsaaq перец (perets)
txerri sitiin`kaaq свинья (svinia)
Eguberriak / Gabonak ʀausistuaq /

aʀusistuaq

Рождество (Rozhdestvo)
sardexka wiiʀ`kaaq вилка (vilka)
eskola skauluq / skuuluq школа (xkola)
ogi gleipaq хлеб (khleb)
gutun-azal kanweiʀ`taaq конверт (konvert)
koilara lausk`kaaq ложка (lozhka)
behi kaʀauwaq / kuʀuwaq корова (korova)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Ingelesez) Alutiiq Traditions: An Intro to Native Culture of Kodiak. Alutiiq Museum, 4 or..
  2. a b (Ingelesez) Alutiiq Traditions: An Intro to Native Culture of Kodiak. Alutiiq Museum, 5 or..
  3. (Ingelesez) «Kodiak High School Adding Alutiiq Language Class» KMXT 100.1 FM 2010-12-14 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  4. (Ingelesez) Friedman, Sam. «They’re speaking Alutiiq in Anchorage» The Washington Times (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  5. (Ingelesez) «Alutiiq Word of the Week Archive - Language - Numbers» alutiiqmuseum.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  6. (Ingelesez) Smelcer, John E. (2011). Alutiiq Noun Dictionary and Pronunciation Guide. , 74 or..
  7. (Ingelesez) Counceller, April G.L.; Leer, Jeff. (2012). The Alutiiq Orthography: Kodiak Dialect. Alutiiq Heritage Foundation, 68-71 or. ISBN 978-1-929650-09-5..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]