Altzolaras jauregia
Altzolaras jauregia | |
---|---|
Altzolaras jauregiaren hondakinak ikusgai. | |
Kokapena | |
Koordenatuak | 43°14′N 2°13′W / 43.24°N 2.21°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1542 (egutegi gregorianoa) |
Arkitektura | |
Altzolaras jauregia Gipuzkoako Zestoa udalerriko Aizarna auzoan dagoen jauregi baten hondakinak dira. Izen berdineko Altzolaras bailaran kokatua dago.
Gebaratarrak izan ziren jatorrizko dorretxearen jaunak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nahiz eta jada 1419. urtean Juan de Olaeta eta Lope de Olaeta "Alzolarasko baserri eta burdinolan" bizi zirela erregistratua egon[1], 1542. urterarte ez da dorretxearen aipamenik topatzen, hain zuzen ere[1], San Juan Pérez de Idiakez zenaren Maria Pérez de Alzolaras alargunak Beltran de Mendia izkribauaren aurrean Alzolarasko maiorazkoa ezarri zueneko data.
Hortaz, gaur egun arte iritsi den eraikina, XVI. mendean eraikitako landa jauregi baten ondorengoa da, XVII. mendean eraldatua izan zelarik. 1972an egurrezko bere barne egitura suntsitu eta teilaturik gabe laga zuen sute bat jasan zuen[1], ordutik aurrera eraikinak ukilu eta arditoki gisa erabiliak izan direlarik.
Zaharberritzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun lehen zaharberritze fase batean eraikinaren egitura eta teilatua eraiki nahi dira, bai eta bat ez datozen gehigarriak kendu ere, antzinak eraikinak zuen duintasuna berreskuratzeko asmoz. Honela, bigarren fasean oraindik zehaztu gabe dagoen erabilpen batentzako erabatzeko zaharberritzea gauzatuko litzateke[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d Altzolaras. zaharberri.gipuzkoakultura.net (Gaztelaniaz)