Edukira joan

Altzo

Koordenatuak: 43°06′01″N 2°05′03″W / 43.1004°N 2.0842°W / 43.1004; -2.0842
Wikipedia, Entziklopedia askea
Altzo
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Altzo Muinoren irudia.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaTolosaldea
Izen ofizialaAltzo
AlkateaXabier Olano
Posta kodea20268
INE kodea20007
Herritarraaltzotar
Ezizenatipulek
Kokapena
Koordenatuak43°06′01″N 2°05′03″W / 43.1004°N 2.0842°W / 43.1004; -2.0842
Map
Azalera9,77 km²
Distantzia32 km Donostiara
Demografia
Biztanleria448 (2023)
20 (2022)
alt_left 209 (F,7) (P,4) 226 alt_right
Dentsitatea0,46 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 27,81
Zahartze tasa[1]% 13,68
Ugalkortasun tasa[1]‰ 43,01
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 79,25 (2011)
Genero desoreka[1]% 12,64 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 10,22 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 85,79 (2010)
Kaleko erabilera [2]% 85 (2016)
Etxeko erabilera[3]% 84.01 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1615
Webguneahttp://www.altzo.net/

Altzo Gipuzkoako ekialdeko udalerri bat da, Tolosaldekoa. 358 biztanle zituen 2016. urtean. Herri euskalduna da, UEMA mankomunitateko kidea. Donostiatik 32 kilometro hegoaldera dago.

Iparraldean Tolosa eta Leaburu, hegoaldean Tolosa berriz ere, ekialdean Lizartza eta mendebaldean Alegia udalerriak mugakide ditu.

Bi auzo nagusitan banatzen da herria: Alde batetik Altzo Azpi gunerik zaharrena dena, baina gaur egun baita txikiena eta biztanle gutxien daukana ere, eta Oriako ibarrean kokatuta dagoena. Bestetik, Altzo Muino dago, herriko goialdean eta Oria eta Araxes ibaien artean kokatua, bertan biztanle gehien bizi dira eta udaletxea dago.

Beste baserri auzo batzuk ere baditu Altzok. Ipar-ekialdera, Araxes ibaiarekin udalerriko muga egiten duen tokian Amategi-Aldea auzoa dago, non Altzoko Industrialdea dagoen. Beste auzoak dira Egileor, Intxausti, Txaparre aldea eta Zuaznabarraldea.[4]

Altzori buruzko daturik zaharrenak XI. mendekoak dira. Altzoko dokumentu zaharrena, izan ere, 1025ekoa da, Nafarroako errege Antso Garzeitz III.aren garaikoa. Dokumentu horren bitartez, Gartzia Azearitz nafarrak (Gipuzkoako jauna) eta haren emazte Gaila altzotarrak Altzoko San Salbador Olazabalgoa monasterioa eta haren ondasunak San Juan de la Peña monasterioari eman zizkioten, dohaintzan. Latinezko dokumentu horixe da Gipuzkoa izenaren lehen aipamen idatzia, Ipuscua formarekin.[5]

1374an Altzok aliantza egin zuen Tolosarekin, nahiz eta udaletxea eta administrazio zibila mantendu zituen. 1615ean Felipe III.ak hiri titulua eman zion Altzori eta Tolosatik bereizi zen.[6]

  • Liburutegia[7]
  • Haur-eskola[8]
  • KZ gunea[9]
  • Jolasleku estalia[10]
  • Gaztelekua[11]
  • Otxabiope gaztetxea[12]
  • Loatzo musika eskola[13]
  • Udal pilotalekua[14]
  • Frailetako pilotalekua (Zuaznabarraldean)

2019an 367 biztanle zituen. Horietatik ,44k 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaiotakoak %5,99 ziren.[15]

Altzoko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: Lehen sektorea BEGaren %1,8. Bigarren sektorea U,2. Hirugarren sektorea 9,1. Eraikuntza %3,9. Biztanleko BPGa 64.160,1 euro ziren.[15]

Udaletxea

2011ko udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Bilduko Miren Balerdi hautatu zuten alkate.

2015eko udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko hauteskundeetan ere Bilduren ondorengoa zen Euskal Herria Bildu koalizioak eskuratu zituen zinegotzi guztiak. Joseba Elduaien izendatu zuten alkate.[16]

Altzoko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Bildu
7 / 7
169 (% 100)
7 / 7
169 (% 87,56)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

2019ko udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 205 boto (7 zinegotzi).[17] Txomin Rezola izendatu zuten alkate.[18][19]

2023ko udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 191 boto (7 zinegotzi) eta Alderdi Popularrak 2 boto.[20]

Hauek izan dira Altzoko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[21]
Manuel Olano Jauregi[21] 1979 1983 INDP. Altzoko Herriaren Alde
Agustin Amiano Gurrutxaga 1983 1987 INDP. Altzoko Herriaren Alde
Xabier Olano Jauregi 1987 1991 INDP. Altzoko Herriaren Alde
Agustin Amiano Gurrutxaga 1991 1995 Herri Batasuna
Iñaki Murua Gorostidi 1995 1999 INDP. Altzoko Herriaren Alde
Xabier Galarraga Zabala 1999 2003 Euskal Herritarrok
Maria Pilar Zuriarrain Lasa 2003 2007 Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna
Iñaki Murua Gorostidi[22] 2007 2011 Batzarremuino Taldea
Miren Balerdi 2011 2015 Bildu
Joseba Elduaien[16] 2015 2019 Euskal Herria Bildu
Txomin Rezola Clemente[18][19] 2019 2023 Euskal Herria Bildu
Xabier Olano Jauregi[23] 2023 Jardunean Euskal Herria Bildu
Joxe Mari Agirre altzotarra, bertako euskaraz solasean.[24] (Ahotsak.eus).

Altzoko euskara[25] gipuzkeraren aldaera bat da, erdiguneko euskararen[26] parte den Tolosaldeko euskara[27] da, hain zuzen. Beterriko hizkerek eta Tolosaldekoek osatzen dute Erdiguneko azpieuskalkia. 2010 eta 2011 urteetako datuen arabera, herriko euskaldun kopurua �.79 zen, eta euskararen erabilera g.2. 2016an euskaldunen kopurua �,17 zen.[15]

Ahotsak.eus ataria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ugari dira (gutxienez 17 hizlari) Ahotsak.eus atarian Altzoko hizkeraz jaso ahal izan dituzten elkarrizketak.[28] Altzo eta inguruko euskaren ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Udalerri mailan euskara gizarte-bizitzaren alor guztietara hedatu nahi duen Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kidea da Altzo.[29]

Udalerri euskalduntzat jotzen dituzte euskal hiztunen portzentajea petik gorakoa duten herriak egon daitezke UEMA Mankomunitatean. Baldintza hori betetzen duten herri guztiak sartuko balira guztira 200.000 biztanle inguruko ingurunea litzateke. [30]

Altzoko pilotalekua. Ezkerrean, Altzoko Handiaren estatua.

Hauek dira Altzoko elkarte nagusiak:[31]

  • Artea dantza taldea
  • Arrima Altzoko Baserritarren Elkartea
  • Jai Batzordea
  • Kultur batzordea
  • Elordi kultur eta kirol elkartea
  • Santilazpi Ikasleen Guraso Elkartea
  • Pilota eskola
Sakontzeko, irakurri: «Handia»
Handia filmatzen.

2017an Jon Garañok eta Aitor Arregik idatzi eta zuzendu zuten Handia euskal filmak XIX. mendean bizi izan zen Altzoko Handiaren historia kontatzen du. Filmak Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofizialean Euskal Zinemaren Irizar saria eta "Epaimahaiaren Sari Berezia" irabazi zituen.[2][1] Goya Sarietan 10 sari lortu zituen gero zeuzkan 13 izendapenetatik. [32][33]

Takilari dagokionez markak apurtuta, euskarazko inoizko filmik ikusiena izan da. Filmak 2018ko martxotik, ikusgai dago Netflix streaming plataforman, AEBetan eta Frantzian salbu.[3]

Eneko Sagardoi aktorea

Altzoko Handiarena benetako gertakarietan oinarritutako istorioa da. 20 urterekin akromegalia gaixotasunaren ondorioz berriro hazten hasi eta 43 urterekin hil zen arte hazten jarraitu zuen. Film hasieran lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Eleizegi protagonista Altzoko bere baserrira (Ipintza Haundia baserria) itzultzen da, eta han, harrituta, bere anaia Joakin ohi baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betiko aldatuko dute familiaren patua.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Otsabio trikuharria.
  • Kondeko errota. Altzo Azpin dago.[14]

Altzotar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Migel Joakin Eleizegi, Altzoko Handia. Altzoko pilotalekuaren ondoan ezarritako estatua.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. Gipuzkoa, Departamento Territorial Diputación. «Gipuzkoako udalerriak eta kale-izendegia - Altzo» b5m (Noiz kontsultatua: 2023-10-24).
  5. (Gaztelaniaz) Sarasola Etxegoien, Nerea. (2010). «El poblamiento medieval de Gipuzkoa: Revisión crítica del registro arqueológico» Munibe Antropologia - Arkeologia (61): 338–393. ISSN 1132-2217. (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).
  6. «Altzo - Tolosaldea Turismo» www.tolosaldea.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  7. «Liburutegia» Altzo (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  8. «Haurreskolak - Haurreskolako datuak» www.haurreskolak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  9. «KZgunea» Altzo (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  10. «Jolasleku estalia» Altzo (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  11. «Gaztelekua» Altzo (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  12. «Otxabiope gaztetxea» Altzo (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  13. «Loatzo musika eskola» Loatzo (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  14. a b c d «Altzo - Tolosaldea Turismo» www.tolosaldea.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  15. a b c «Web Eustat. Altzoko datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  16. a b «Joseba Elduaien da Altzoko alkate berria - Altzo» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  17. https://www.euskadi.eus/ab12aAREWar/resultado/maint
  18. a b «Parte hartzen jarraitzeko eskatu die herritarrei Txomin Rezola alkateak - Altzo» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  19. a b «Organigrama» Altzo (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  20. «Udal hauteskundeak 2023 - Altzo - Tolosaldeko ataria» ataria.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
  21. a b (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2022-02-15).
  22. «ALTZO / Datozen lau urteetan Iñaki Murua izango da altzotarren alkate» El Diario Vasco 2007-06-22 (Noiz kontsultatua: 2022-02-25).
  23. «Antolaketa» Altzo (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
  24. «Agirre Gaztañaga, Joxe Mari» Ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
  25. «Altzo - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-29).
  26. «Erdigunekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-29).
  27. «Tolosaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-29).
  28. «Altzo - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-27).
  29. «Udalerri Euskaldunen Eguna, Diman, festa eta aldarrikapena uztartuz | UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea» www.uema.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  30. «Beste zazpi udalerrik jaso dituzte helegiteak agiriak euskaraz bidaltzeagatik» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  31. «Elkarteak» Altzo.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  32. Berria. «Hamar Goya sari eskuratu ditu 'Handia'-k» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-08-27).
  33. «'Handia' izan da nagusi Goya sarietan» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-27).
  34. «Imaz-en pagoa» Altzo (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  35. «Altzoko Handia, gertuago - Altzo» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2020-10-04).
  36. Jakes GOIKOETXEA, Jon ORDOÑEZ: «Joxean Lizarribar, Berria Taldeko lehendakaria hil da», Berria, 2013-04-09.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa