Edukira joan

Allande Etxart

Wikipedia, Entziklopedia askea
Allande Etxart

(2018)
Bizitza
JaiotzaAltzai-Altzabeheti-Zunharreta1950eko apirilaren 11 (74 urte)
Herrialdea Zuberoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta itzultzailea

Literaturaren Zubitegia: 973

Allande Etxart (Altzai, Zuberoa, 1950eko apirilaren 11) euskal idazlea da. Zubereraz idazten du.[1][2]

Elektronikaren ofizioa ikasi zuen gaztetan. Xiberoko Botzako sortzailea, irratiaren teknikari gisa lan egin zuen hogei urtez. Sohütako Epherra Ikastola sortu eta hamar urtez idazkari izan zen bertan. Euskadi Information agerkariaren kudeatzailea izan zen hamaika urtez.[3] Liburu saltegi bat zabaldu zuen.

HItzaldiak eman ditu pastoralei buruz.[4]

Hazparneko Teknika Eskolan eta Hazparneko Laborantza Eskolan ere parte hartu zuen.[1]

Hiru nobela eta saiakera-liburu bat idatzi ditu:[5]

  • Matalaz ez balitz zaldiz agertũ (2017, Ohidüra & Bilakaera argitaletxea).
  • Garindainen txülüla ezagün zen (2018, Ohidüra & Bilakaera argitaletxea ).[6][7]
  • Leheneko eüskaldünari fama zaio baratü (2019. Ohidüra & Bilakaera argitaletxea.[8][9]
  • Xiberoako sagarretaz (2013, Astobelarra).
« Gaztetan Ozaze Jaurgainean kantua ez dut entzun eta ikasi bestetan; ezagutua zen, baina «tristeegia» zelakoan ez zen kantatua. Aldiz, Benito Lertxundiren diskoarekin ikasi dut. Alta hertsiek ebasle bezala tratatzen zuten. Benitok eskualdeetako kantuen zabaltzearekin ekarpen ederra egin zuen. Ber gisan ikusten dut zuberotar maskarada eta pastorala antzerkien hedapena, hertsikeriak gainditurik, euskaldun ororen adierazpen tresna. »

Allande Etxart[12]


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Allande Etxart - Mintzoak - Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren ataria» www.mintzoak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-04).
  2. Etxart, Allande. (2021-06-09). «Euskaldünen komünitateaz» www.ezkermila.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-04).
  3. "Abertzaleek ere historia ofiziala, erreala balitz bezala hartzen dute sarritan". (Noiz kontsultatua: 2018ko irailaren 16a).
  4. «Urdiñarbeko XX. mendeko pastoralak» EKE (Noiz kontsultatua: 2023-08-04).
  5. «literaturaren zubitegia - Allande Etxart» zubitegia.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-04).
  6. Xibero Telebista ►ALLANDE ETXART◄ (Les Portraits). (Noiz kontsultatua: 2023-08-04).
  7. «Allande Etxart "Garindainen txülüla ezagün zen"» EKE (Noiz kontsultatua: 2023-08-04).
  8. (Frantsesez) «Présentation 37. aurkezpena - "Leheneko Eüskaldünari fama zaio baratü…" de Allande ETXART-en "Leheneko Eüskaldünari fama zaio baratü…"» SARAKO BILTZARRA 2020-08-10 (Noiz kontsultatua: 2023-08-04).
  9. «"Leheneko Eüskaldünari fama zaio baratü..." liburuaren aurkezpena» EKE (Noiz kontsultatua: 2023-08-04).
  10. «Andere natüra - IKAS Euskal Pedagogia zerbitzua» www.ikas.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-04).
  11. «Juglarea, Puta eta Eroa» EKE (Noiz kontsultatua: 2023-08-04).
  12. Etxart, Allande. (2023-08-05). «Agur, Xiberoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-08-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]