Aliota
Itxura
Aliota | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Gaviiformes |
Familia | Gaviidae |
Generoa | Gavia Forster, 1788
|
Aliota Gavia generoko hegazti igerilaria da, hankak ahatearen gisara dituena. Buztana, mokoa eta hegoak laburrak ditu eta urpean oso igerilari trebea da. Lurralde hotzetako itsasertzeetan bizi da eta arrainak jaten ditu.[1]
Taxonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gavia Gaviidae familia monotipikoaren kide bakarra da (era berean, egun Gaviidae Gaviiformes ordena monotipikoaren kide bakarra ere bada). Filogenetikoki, lau espezieok osatutakoa da[2]:
- Aliota txikia (Gavia stellata)
- Aliota artikoa (Gavia arctica)
- Aliota handia (Gavia immer)
- Aliota mokozuria (Gavia adamsii)
Aliota artikoak Ozeano Barean azpiespezie bat du: Gavia arctica pacifica. Batzuen ustez, Gavia pacifica besterik da eta beste espezie bat osatzen du.
Hiru aliota espezie Euskal Herrian bizi dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Olson, Storrs L.. (1985). Section X.I. "Gaviiformes". in: Avian Biology 8., 212-214 or..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |