Alicia Luna
Alicia Luna | |
---|---|
(2023) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1963ko abenduaren 2a (60 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria eta film-zuzendaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
alicialuna.com | |
Alicia Luna (Madril, 1963ko abenduaren 2a) madrildar zinema-gidoilaria, dokumental-zuzendaria eta irakaslea da. Hainbat sari jaso ditu bere lanengatik, besteak beste, Valladolideko Seminciko Ikusleen Saria “Pídele cuentas al rey” (1999) lanarekin; Goya gidoi onenari eta Europako gidoi onenaren saria “Te doy mis ojos” (2004) filmarengatik, Iciar Bollaín gidoilarikide eta zuzendari zela; edo Gidoilarien sindikatuaren Komedia film luzeen Alma Saria, “La boda de Rosa” filmarengatik.
Chicas nuevas 24 horas eta El proxeneta, paso corto, mala leche dokumentalen gidoilarikide ere izan da, Mabel Lozanok zuzendutakoak. 2008an sortutako Lydia Cacho fundazioaren bazkide sortzailea da, Giza eskubideen urraketen aurka borrokatzeko mehatxatuta dauden pertsonei laguntzeko .
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filologia Hispanikoan lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, eta doktoretza-ikastaroa egin zuen Gerra Zibileko Literaturan. Varsoviako Unibertsitatearen beka bat jaso zuen hizkuntza eta literatura poloniarra ikasteko.
1987an Latinoamerikarekin harremanetan hasi zen, Limara dokumentaziorako bidaia bati eta César Vallejori buruzko dokumentala egiteari esker: Acaba de pasar el que vendrá. Une horretatik aurrera, gidoiak idazteko interesa piztu zitzaion, eta hainbat irakasleren ikastaroak jaso zituen: José Luis Borau, Manuel Matji, Lola Salvador, Joaquín Jordá eta Agustín Díaz Yanes. 1997an gidoilari ezagutza osatu zuen Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan, Robert McKeek emandako ikastaro trinko batean.
Gidoiaren idazketan profesionalki jardun aurretik, Espainiako Filmotekaren Argitalpen Sailean parte hartu zuen; Querejeta P.C. produkzio-etxeko prentsa-burua izan zen eta Alta Films banatzailean. Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko Sales Officeko zuzendari eta sortzailea ere izan zen.
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gidoilari
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1999an egin zuen lehen gidoia Pídele Cuentas al Rey filmerako, Clara Pérez Escrivárekin eta José Antonio Quirósekin batera idatzia, eta harekin lortu zuen Peñíscolako Komedia Jaialdian Gidoi Onenaren Saria. Iciar Bollaínekiko adiskidetasunari esker, zuzendariarekin batera Amores que matan dokumental 'faltsuaren' gidoia idatzi zuen, eta, ondoren, Te doy mis ojos. Lan horrekin 2004an, Goya saria eman zioten Gidoi Onenari, baita Europako Gidoi Onenaren Saria ere. Besteak beste, Laura Mañárekin La vida empieza hoy (2010) filmaren gidoia idatzi zuen, eta Raimon Masllorensentzat Sin ti filmaren errodatzeko bertsioa.
2014. urtean Iciar Bollaínekin lankidetzan aritu zen hainbat publizitate-kanpainatan eta En tierra extraña dokumentalaren gidoian. 2020an La Boda de Rosa idatzi zuen zuzendu zuen Bollaínekin batera eta komediako film luze onenaren Alma saria jaso zuen.
Dokumental alorrean, gidoilari gisa lan egin zuen prostituzioaren munduari buruzko bi dokumentaletan: Chicas Nuevas 24 horas eta El Proxeneta, paso corto mala leche, zuzendu zuen Mabel Lozanorekin batera datzi zuen gidoia. Horrez gain, Yo decido: El tren de la libertad (2014) proiektu kolektibo feministan parte hartu zuen.[1]
Gidoilari eta errealizadore lanean, José Sanchís Sinisterra dramaturgoaren ikerketa-metodoari buruzko dokumental bat zuzendu zuen, La cabeza de José izenekoa.[2]
2013. urtean, La Voz de Doris Day estreinatu zuen antzokian, parte-hartze sozial ezari buruzko satiraren bakarrizketa. Mentes desordenadas zikloaren barruan Se arreglan bicis lana La Casa Encendidan aurkeztu zen. 2017an, Luchana Antzokietan For Sale Cabaret soziala estreinatu zen, krisi garaian Maria Cumplido-ren istorio dibertigarria.
Publizitate-gidoilaria ere bada. Haren azken lanak TVErako Miguel Bardemek zuzendutako 22 Angeles (2016) Telemovie delakoa izan da, eta 2018an Deseo produkzio-etxerako, Central 5 serieko gidoien koordinazioa.[3][4] Gero El Refugio, Sin Ti no puedo thrillerra eta Mujeres Asesinas serie mexikarreko zortzi kapitulu idatzi ditu.
Irakasle
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gidoien idazketa eta irakaskuntza-jarduera bateratzen ditu. Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Gidoi eta Dramaturgiako Masterreko zuzendarikidea eta irakaslea da eta Madrilgo Gidoi Eskola eman du eta Sundancek (Kolonbia, Brasil) babestutako Carolina Fundaziorako, Oaxacako Laborategirako (Mexiko). Horrez gain, Madrilgo Unibertsitateko Gidoi Masterreko irakaslea eta Madrilgo Eskolako Zuzendaria izan da.[5] Gidoiaren irakaskuntzarekin zerikusia duten bi liburu argitaratu ditu: Matad al guionista y terminaréis con el cine (1999) eta Nunca mientas a un idiota. Póker para guionistas y demás escribientes(2012).
Kidetzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lydia Cacho fundazioaren bazkide sortzailea da, 2008an sortua. Giza eskubideen urraketen aurka borrokatzeko mehatxatuta dauden pertsonei laguntzen die.[6][7][8] Emakume Zinemagileen Elkartea eta Audiovisual Bitartekoen kidea ere bada. Espainiako Arte eta Zinema Zientzien Akademiako Zuzendaritza Batzordeko kide izan zen.[9][10] Hainbat jaialditan epaimahaikide izan da, hala nola Valladolideko SEMINCIn, eta epaimahaiburu Nantesko Espainiako Zinemaldian.
Argitaratutako liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1999an Matad al guionista y terminaréis con el cine
- 2012an Nunca mientas a un idiota. Póker para guionistas y demás escribientes.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gidoilari
Urtea | Izenburua | Mota |
---|---|---|
1987 | Acaba de pasar el que vendrá | Dokumentala |
1996 | Chasco | Film laburra |
1997 | Todos los hombres sois iguales | Seriea, Telecinco (37 atal) |
1998 | Al salir de clase | Seriea, Telecincoko (86 atal) |
1999 | Pídele cuentas al rey | Película |
2000 | Amores que matan | Film laburra / dokumental 'faltsua' |
2004 | Te doy mis ojos | Filma |
2005 | Sin ti | Filma |
2010 | La vida empieza hoy | Filma |
2014 | Todo el tiempo del mundo y Aquí el paraíso | Dokumental 'faltsua' |
2014 | En tierra extraña | Dokumentala |
2015 | Chicas nuevas 24 horas | Dokumentala |
2016 | 22 Ángeles | TV-Movie |
2016 | La cabeza de José | Dokumentala |
2018 | El proxeneta, paso corto, mala leche | Dokumentala |
2020 | La boda de Rosa | Filma |
2021 | El Refugio | Filma |
2022 | Sin ti no puedo | Filma |
2022 | Mujeres asesinas | Seriea |
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Saria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
1999 | Publikoaren Sari Nagusia, Valladolideko SEMINCI | Pídele cuentas al rey | Irabazlea |
1999 | Peñíscola Jaialdiko gidoi onena | Pídele cuentas al rey | Irabazlea |
1999 | San Juan de Luz Nazioarteko Jaialdiko Publikoaren Saria. | Pídele cuentas al rey | Irabazlea |
2003 | Jatorrizko gidoi onenari Goya Saria | Te doy mis ojos | Irabazlea |
2004 | Europako gidoi onena | Te doy mis ojos | Irabazlea |
2004 | Jatorrizko gidoi onenaren CEC domina | Te doy mis ojos | Irabazlea |
2010 | Zinema Kritikaren Saria | La boda de Rosa | Irabazlea |
2020 | Jatorrizko gidoi onenaren CEC domina | La boda de Rosa | Izendatua |
2020 | Writers Guild Alma saria komedia film luze onenari | La boda de Rosa | Irabazlea |
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cines Renoir 10 años de películas/ Renoir zinemak 10 urteko filmak, (1996) Cines Renoir-Alta Films
- Matar al guionista y acabaréis con el cine/Gidoilaria hil eta zinemarekin amaituko duzue. (1999) Nuer edizioak
- Nunca mientas a un idiota. Póker para guionistas y demás escribientes./Ez gezurrik esan idiotari. Gidoilari eta gainerako idazleentzako pokerra. (2012) Alba Ediciones
- Capítulo Guion en Guía de creación audiovisual./Gidoiaren kapitulua, ikus-entzunezkoak sortzeko gidan. (2016) Cristina Andreu, Ediciones Cooperación Española.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Yo decido. El tren de la libertad» El Huffington Post 9 de julio de 2014.
- ↑ ‘La cabeza de José’, una película de Alicia Luna e Irlanda Tambascio – MujerEmprendedora. .
- ↑ «RTVE rueda la tvmovie '22 ángeles', con María Castro, Pedro Casablanc y Octavi Pujades» RTVE.es 16 de febrero de 2016.
- ↑ «Actividades culturales del Instituto Cervantes» cultura.cervantes.es.
- ↑ Docentes – Escuela de Guion de Madrid. .
- ↑ «Presentaron en Madrid la Fundación Lydia Cacho | Cimac Noticias» www.cimacnoticias.com.mx.
- ↑ «Madrid: nace la Fundación Lydia Cacho» ExpokNews 27 de octubre de 2008.
- ↑ «Alicia Luna» El Huffington Post.
- ↑ Encuentros de cineastas – Unión de Cineastas. .
- ↑ «Tarde para la ira, Premio Borau-RAE al mejor guion cinematográfico» www.rae.es.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Emakumezko zinemagileen GAILURRA - Alicia Luna
- Alicia Luna Internet Movie Databaseren webgunean (Ingelesez)