Algernon Blackwood
Algernon Blackwood | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Greenwich (en) eta Londres, 1869ko martxoaren 14a |
Herrialdea | Erresuma Batua Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua 1927ko apirilaren 12a) |
Heriotza | Beckenham eta Londres, 1951ko abenduaren 10a (82 urte) |
Heriotza modua | : gaixotasun kardiobaskularra |
Familia | |
Aita | Arthur Blackwood |
Ama | Harriet Sydney Dobbs |
Hezkuntza | |
Heziketa | Wellington College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea, kazetaria, erreportaria eta antzerkigilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Algernon Henry Blackwood (Greenwich, 1869ko martxoaren 14a - Beckenham, 1951ko abenduaren 10a) kontakizun fantastikoen idazle, kazetari eta irrati eatari ingelesa izan zen. Hainbat kritikarik beldurrezko literaturako lan hoberentzat jotzen dituzte bereak, Lord Dunsany eta Arthur Machen garaikideekin batera.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Blackwood Shooter's Hillen jaio zen (gaur egun Londresen dagoen herria, baina garai hartan Kentena zen). Bere bizitzan zehar, askotariko lanbideak egin zituen Ipar Amerikan: nekazaria Kanadan, hotel baten arduraduna, meatzaria Alaskan, erreportaria New Yorken. Ingalaterrara itzulita, beldurrezko kontakizunak idazten hasi zen, arrakasta handiz. Generoko beste idazle britainiar batzuk bezala, Arthur Machen adibidez, Londresen 1888an sortutako Golden Dawn Orden Hermetikoa erakunde sekretuarekin lotzen zaio. Isilpeko erakunde sekretu horren irakaspenek eragina izan zezaketen bere ipuinen giro magiko berezian.[2] Bere obra H. P. Lovecraften eragin nagusietako bat bezala aipatzen da; esaterako Lovecraften The Call of Cthulhu narrazio ospetsua Blackwooden aipamen batekin hasten da. Blackwood 1951ko abenduaren 10ean hil zen, arteriosklerosiak eragindako garuneko tronbosi batek jota.[3] Bere gorpua Londresko Golders Green errausketa-labean erre zuten. Errautsak bere hilobak Saanenmösera eraman zuen, Suitzako Bernan.
Obrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eleberriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Empty House and other Ghost Stories (1906)
- The Listener and Other Stories (1907)
- John Silence, Physician Extraordinary (1908)
- Jimbo: A Fantasy (1909a)
- The Education of Uncle Paul (1909b)
- The Human Chord (1910)
- The Centaur (1911)
- A Prisoner in Fairyland (1913); The Education of Uncle Paul liburuaren jarraipena
- The Extra Day (1915)
- Julius LeVallon (1916a)
- The Wave (1916b)
- The Promise of Air (1918a)
- The Garden of Survival (1918b)
- The Bright Messenger (1921); Julius LeVallon liburuaren jarraipena
- Dudley & Gilderoy: A Nonsense (1929)
Haurrentzako eleberriak
- Sambo and Snitch (1927)
- The Fruit Stoners: Being the Adventures of Maria Among the Fruit Stoners (1934)
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Starlight Express (1915)
- Karma (1918)
- The Crossing (1920a)
- Through the Crack (1920b)
- White Magic (1921a)
- The Halfway House (1921b)
- Max Hensig (1929)
Ipuinen bildumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Empty House and Other Ghost Stories (1906)
- The Listener and Other Stories (1907)
- John Silence (1908)
- The Lost Valley and Other Stories (1910)
- Pan's Garden: a Volume of Nature Stories (1912)
- Ten Minute Stories (1914a)
- Incredible Adventures (1914b)
- Day and Night Stories (1917)
- Wolves of God, and Other Fey Stories (1921)
- Tongues of Fire and Other Sketches (1924)
- Ancient Sorceries and Other Tales (1927a)
- The Dance of Death and Other Tales (1927b)
- Strange Stories (1929)
- Short Stories of To-Day & Yesterday (1930)
- The Willows and Other Queer Tales (1932)
- Shocks (1935)
- The Tales of Algernon Blackwood (1938)
- Selected Tales of Algernon Blackwood (1942)
- Selected Short Stories of Algernon Blackwood (1945)
- The Doll and One Other (1946)
- Tales of the Uncanny and Supernatural (1949)
- In the Realm of Terror (1957)
- The Dance of Death and Other Stories (1963)
- Selected Tales of Algernon Blackwood (1964)
- Tales of the Mysterious and Macabre (1967)
- Ancient Sorceries and Other Stories (1968)
- Best Ghost Stories of Algernon Blackwood (1973)
- The Best Supernatural Tales of Algernon Blackwood (1973)
- Tales of Terror and Darkness (1977)
- Tales of the Supernatural (1983)
- The Magic Mirror (1989)
- The Complete John Silence Stories (1997)
- Ancient Sorceries and Other Weird Stories (2002)
- Algernon Blackwood's Canadian Tales of Terror (2004)
Ez-fikzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Episodes Before Thirty (1923) Gazte garaietako oroimenak dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ S. T. Joshi, The Weird Tale (University of Texas Press, 1990), 131–132.or.
- ↑ https://www.epdlp.com/escritor.php?id=1474
- ↑ https://www.poemas-del-alma.com/blog/biografias/biografia-de-algernon-blackwood
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):Algernon Blackwooden liburuak.
- (Ingelesez):Algernon Blackwooden liburuak Gutenberg Proiektuan.
- (Ingelesez):Algernon Blackwooden ipuinen webgunea.