Alfabeto erruniko
Alfabeto erruniko germaniar hizkuntzek latindar alfabeto erabili aurreko alfabeto-sistema izan zen. Idazteko errunak erabiltzen zituzten, antzinako alfabetoko zeinuak zirenak[1]. Eskandinaviako aldaerek futhark edo fuþark zuten izena, alfabeto hauen lehendabiziko sei letrak F, U, Þ, A, R eta K zirelako[2]. Anglosaxoiar aldaerak, berriz, futhorc zuen izena, anglosaxoieraz lehendabiziko sei letrak horrela ahoskatzen zituztelako. Alfabeto errunikoak eta bere idazkunak aztertzen dituen zientziak errunologia du izena eta germaniar filologiaren adarra da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erruna zaharrenak K.o. 150. urtearen bueltan datatuak dira, eta Danimarkan aurkitu ziren. Baliteke idazkera zaharragoa izatea, baina ez da arrastorik gorde, zuretan grabatuak izanik, erraz desegin eta galdu litezkeelako. Izan ere, errunen forma zuhaitz enborretan urradurak egiteko formekin lotua dago[3].
Herri germanikoekiko lotura argia da, baina anglo-saxoien inskripzio kopurua oso mugatua da (50 inguru); eskandinaviarren artean, berriz, milaka eta milaka daude.
Kristautzearen ondorioz, 700. urte inguruan erdialdeko Europan eta 1100. urte inguruan iparraldeko Europan latindar alfabetoak ordezkatu zituen. Adituek idazkera sistema honen gailurra IX. eta XI. mendeen artean kokatzen dute, bikingoen aroaren amaieran. Danimarkan, ordea, ez da erabiltzen XII. mendetik aurrera. Suedian gehiago iraun zuten, Dalekarlia eskualdean.
Islandia bikingoek kolonizatu arren, errunak ez ziren bertara iritsi eta sagak latindar letretan idatzita daude[3]. Hala ere, Islandiako idazkeran, gaur egun ere, badaude itxura errunikoa duten letrak (Þ, þ), baina hauetan ere jatorria ez dago errunetan, baizik eta idazki ingeles zaharretan, anglo-saxoien oroigarri. Groenlandian Kingigtorsuak aztarnategian aurkitu da erruna inskripzio iparraldekoena, baina zeinu sekretuz idatzita dago.
Errunen erabilera apaingarri gisa mantendu zen; XX. mendearen hasieran Suedian oraindik dekoratzeko erabiltzen zituzten.
Unicode
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Unicodek 1999ko irailean, 3.0 bertsioa atera zutenean, errunak gehitu zituzten. Hona hemen letra errunikoen taula (U 16A0–U 16EA):
16A0 | ᚠ | fehu feoh fe f | 16B0 | ᚰ | on | 16C0 | ᛀ | dotted-n | 16D0 | ᛐ | short-twig-tyr t | 16E0 | ᛠ | ear |
16A1 | ᚡ | v | 16B1 | ᚱ | raido rad reid r | 16C1 | ᛁ | isaz is iss i | 16D1 | ᛑ | d | 16E1 | ᛡ | ior |
16A2 | ᚢ | uruz ur u | 16B2 | ᚲ | kauna | 16C2 | ᛂ | e | 16D2 | ᛒ | berkanan beorc bjarkan b | 16E2 | ᛢ | cweorth |
16A3 | ᚣ | yr | 16B3 | ᚳ | cen | 16C3 | ᛃ | jeran j | 16D3 | ᛓ | short-twig-bjarkan b | 16E3 | ᛣ | calc |
16A4 | ᚤ | y | 16B4 | ᚴ | kaun k | 16C4 | ᛄ | ger | 16D4 | ᛔ | dotted-p | 16E4 | ᛤ | cealc |
16A5 | ᚥ | w | 16B5 | ᚵ | g | 16C5 | ᛅ | long-branch-ar ae | 16D5 | ᛕ | open-p | 16E5 | ᛥ | stan |
16A6 | ᚦ | thurisaz thurs thorn | 16B6 | ᚶ | eng | 16C6 | ᛆ | short-twig-ar a | 16D6 | ᛖ | ehwaz eh e | 16E6 | ᛦ | long-branch-yr |
16A7 | ᚧ | eth | 16B7 | ᚷ | gebo gyfu g | 16C7 | ᛇ | iwaz eoh | 16D7 | ᛗ | mannaz man m | 16E7 | ᛧ | short-twig-yr |
16A8 | ᚨ | ansuz a | 16B8 | ᚸ | gar | 16C8 | ᛈ | pertho peorth p | 16D8 | ᛘ | long-branch-madr m | 16E8 | ᛨ | Icelandic-yr |
16A9 | ᚩ | os o | 16B9 | ᚹ | wunjo wynn w | 16C9 | ᛉ | algiz eolhx | 16D9 | ᛙ | short-twig-madr m | 16E9 | ᛩ | q |
16AA | ᚪ | ac a | 16BA | ᚺ | haglaz h | 16CA | ᛊ | sowilo s | 16DA | ᛚ | laukaz lagu logr l | 16EA | ᛪ | x |
16AB | ᚫ | aesc | 16BB | ᚻ | haegl h | 16CB | ᛋ | sigel long-branch-sol s | 16DB | ᛛ | dotted-l | 16EB | ᛫ | puntuazio bakarra |
16AC | ᚬ | long-branch-oss o | 16BC | ᚼ | long-branch-hagall h | 16CC | ᛌ | short-twig-sol s | 16DC | ᛜ | ingwaz | 16EC | ᛬ | puntuazio anitza |
16AD | ᚭ | short-twig-oss o | 16BD | ᚽ | short-twig-hagall h | 16CD | ᛍ | c | 16DD | ᛝ | ing | 16ED | ᛭ | puntuazio gurutzatua |
16AE | ᚮ | o | 16BE | ᚾ | naudiz nyd naud n | 16CE | ᛎ | z | 16DE | ᛞ | dagaz daeg d | 16EE | ᛮ | arlaug sinboloa |
16AF | ᚯ | oe | 16BF | ᚿ | short-twig-naud n | 16CF | ᛏ | tiwaz tir tyr t | 16DF | ᛟ | othalan ethel o | 16EF | ᛯ | tvimadur sinboloa |
16F0 | ᛰ | belgthor sinboloa |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Erruna. .
- ↑ Bammesberger, A.; Waxenberger, G.. (2006). Das fuþark und Seine Einzelsprachlichen Weiterentwicklungen. Walter de Gruyter ISBN 3-11-019008-7..
- ↑ a b (Ingelesez) «vikings - Did medieval Icelanders write with runes?» History Stack Exchange (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |