Edukira joan

Alexander Tansman

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alexander Tansman

Bizitza
JaiotzaŁódź1897ko ekainaren 12a
Herrialdea Polonia
 Frantzia  (1938 -
HeriotzaParisko 16. barrutia1986ko azaroaren 15a (89 urte)
Hobiratze lekuaCimetière Sud de Saint-Mandé (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaVarsoviako Unibertsitatea
Chopin University of Music (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
poloniera
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria, musikagilea, piano-jotzailea eta soinu banda konpositorea
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Academy of Science, Letters and Fine Arts of Belgium (en) Itzuli
Union of Polish Composers (en) Itzuli
Mugimenduamusika klasikoa
Genero artistikoaopera
sinfonia
Musika instrumentuapianoa
DiskoetxeaNaxos (en) Itzuli
Chandos Records (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

tansman.lodz.pl
IMDB: nm0849820 IBDB: 86893
Spotify: 07qMnUOUaZr6mRZitsANgW Last fm: Alexandre Tansman Musicbrainz: de3be6af-7887-41db-b708-b3b1c0354ef6 Discogs: 995604 IMSLP: Category:Tansman,_Alexandre Find a Grave: 19875365 Edit the value on Wikidata

Alexander Tansman (Łódź, Polonia, 1897ko ekainaren 12a - Paris, 1986ko azaroaren 15a) frantses musikagilea izan zen, orkestra-zuzendaria eta piano-jotzailea, jatorriz poloniarra. Garrantzi handiko lana egin zuen musika politonalaren teknikaren sorreran. Ikasketak Varsoviako Unibertsitatean egin zituen. Poloniako konposizioko lehenengo eta bigarren sariak eman zizkioten. Parisa joan zen bizitzera, eta bertako musika-giroan sartu zen berehala. 1937an frantses hiritartasuna hartu zuen. Bigarren Mundu Gerran Estatu Batuetan bizi izan zen, eta 1946an Frantziara itzuli zen. Piano-jotzaile eta orkestra-zuzendari gisa hainbat bira egin zituen Austria, Japonia eta Estatu Batuetan zehar. Lehenengo lanetan intimitate-sakontasuna nabarmena bada ere, Parisa joan zenetik, era sinfonikoa hautatu zuen, eta neoklasizismoaren eragin nabarmena izan zuen. Europako musika-giroarekin harremana izan zuen garaian, Stravinskiren estetika modan zegoen. Azken musikagile horri jarraituz, zenbait lan egin zituen, hala nola, Sinfonia do minorren. Ravelen eragina ere antzematen da Tansmanen lanetan. Bere lanetan dantzarik ez dago, baina erritmo hirutarra behin eta berriro agertzen da; hala gertatzen da, esate baterako, Hogei pieza erraz poloniar herri-melodiaz. Herri-erritmoak ere erabili zituen Sonatina txirularako, Bost inpromptusak eta Bigarren laukotea lanetan. Lan ugari egin zituen Tansmanek, besteak bete, zazpi sinfonia, zazpi opera (Gau kurdua, 1925-1927) eta balletak (Hiri handia, 1932).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexander Tansman Aldatu lotura Wikidatan