Aleksander Wolszczan
Aleksander Wolszczan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Szczecinek, 1946ko apirilaren 29a (78 urte) |
Herrialdea | Polonia |
Bizilekua | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Nicolaus Copernicus University in Toruń (en) |
Hezkuntza-maila | scientific professorship degree (en) habilitation (en) doktoretza |
Doktorego ikaslea(k) | Maciej Konacki |
Hizkuntzak | poloniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | astrofisikaria eta katedraduna |
Enplegatzailea(k) | Nicolaus Copernicus University in Toruń (en) Cornell Unibertsitatea Pennsylvaniako Estatu Unibertsitatea |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Poloniako Zientzien Akademia Nazioarteko Astronomia Elkartea |
Aleksander Wolszczan (Szczecinek, Polonia, 1946ko apirilak 29) poloniar astronomo nabarmen bat da, lehen aldiz gure eguzki-sistematik kanpoko exoplaneten eta planeta pultsarren existentzia frogatu zuena.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Polonian hezia (Toruńgo Nicolaus Copernicus Unibertsitatean) Wolszczan 1982an joan zen AEBetara, Cornell Unibertsitatean, New Yorkeko Ithacan dagoena, lan egiteko. Handik denbora batera Pensilvaniako Estatu Unibertsitateko Astronomia irakasle bihurtu zen. Torungo unibertsitateko irakaslea eta Poloniako Zientzien Akademiako kide izan da.
Dale Fraill kanadar irratiastronomoarekin lan eginez, bien artean 1990ean PSR B1257 12 pultsarra aurkitzera eraman zuten behaketak egin zituen. Egindako aurkikuntzarekin lortutako datuen azterketarekin, pultsarraren inguruan, hurrenez hurren, Lurra baino 4,3 eta 2,8 aldiz masiboagoak ziren bi planeta orbitatzen ari zirela aurkitu zen, pultsarragandik, hurrenez hurren,, 0,36 eta 0,47 unitate astronomikoko distantziara daudenak. Planeta sistema hau gure eguzki-sistematik kanpo aurkitutako lehena izan zen, bere existentzia frogatua dagoelarik.
Wolszczanek eta Frailek euren aurkikuntzak 1992an eta 1994an argitaratu zituzten. Aditu batzuen hasierako interpretazio okerra gora-behera, gaur egun, aurkikuntza hau funtsezkotzat hartzen da.
1996an Wolszczanek AEBetako Astronomia elkarteak ematen duen Beatrice M. Tinsley saria jaso zuen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aleksander Wolszczan |