Aldatze jauregia
Itxura
Aldatze jauregia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Eibar |
Koordenatuak | 43°11′12″N 2°28′14″W / 43.186747°N 2.470578°W |
Arkitektura | |
Aldatze jauregia, Iñarra jauregia edo Elexalde jauregia Gipuzkoako Eibar udalerriko izen berdineko Aldatze auzoan dagoen jauregi bat da.
Jauregiaren jatorria ezezaguna da baina XVII. mende aurrekoa dela jakina da, mende honetan bere jabea zen Juan Lopez Iñarrak berreraiki eta handitu baitzuen. Oinplano laukizuzena eta lau isuriko teilatua duen eraikina da, aurrealdean Iñarratarren armarria ere badu.
XX. mendearen hasieran, 1914 urte aldera, Probidentzia ordenako mojak eraikinean bizitzen jarri ziren, bertan neskatoentzako Eibarko Santa Maria Probidentziakoaren ikastetxea ezarriz, gaur egun, neskato nahiz mutikoentzako ikastetxe mistoa dena.