Albert Espinosa
Albert Espinosa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1973ko azaroaren 5a (51 urte) |
Herrialdea | Katalunia |
Hezkuntza | |
Heziketa | ETSEIB (en) Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, gidoilaria, ingeniaria, film-zuzendaria, kazetaria, aktorea, eleberrigilea eta antzerkigilea |
Genero artistikoa | dramaturgia zinema |
albertespinosa.com | |
|
Albert Espinosa i Puig (Bartzelona, 1973ko azaroaren 5a) ingeniari industrial, gidoilari, teatro autorea, idazle, aktore eta zinema zuzendari katalana da. “El Periódico de Catalunya” egunkarian zutabegile gisa ere lan egiten du.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]14 urte zituenean, medikuek osteosarkoma zuela esan zioten eta hanka bat ebaki behar izan zioten. Metastasia pairatu zuen eta 16 urterekin birikaren erauzketa beharrezkoa izan zen. Handik bi urtetara, gibelaren zati bat. Guztira, ia 5 urte ospitaletan pasatu zituen (14 urte zituenetik 18 izan arte). Esperientzia hori bere antzerki-lan eta telebistako gidoiak egiteko baliagarria izan zen. 19 urterekin, Escuela Técnica Superior de Ingenieros Industriales de Barcelona (ETSEIB) unibertsitatean ingeniaritza industriala ikasketak hasi zituen. Zentro horretan antzerki taldearen partaide bat zen, 90. hamarkadan “El Grupo de Teatro” deiturikoa eta gaur egun “Utopia” izenarekin ezaguna.
Karrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasiera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Unibertsitateko garaian Espinosa, antzerki-taldean zegoen gidoiak idazten hasi zen(gehienak Shakepeare inspirazioarekin). Bere ikasketak amaitu zituenean, bere klaseko kideekin bai eta unibertsitateko antzerki-taldeko kideekin “Los Pelones” konpainia sortu zuen (minbizia pairatzen duten haurrentzako antzerkiak egiten duena). Gaur egun, talde hau aktiboa irauten du.
Telebistan egindako lehenengo proiektuak eta lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]“Los Pelones” taldearen kide guztiak ingeniari gisa lan egitea lortu zuten, Espinosa izan ezik. Ikasketak amaitu zituenean, 1998an, bere lehen lan ordaindua izan zen, lan bideografiko baterakoa zena eta “Premio Europeo de las Tecnologías de la Información” saria lortu zuen. 24 urterekin gaixotasunaz sendatu zenean, lan txikiak eta gidoiak idazten hasi zen eta Gestmusic, telebista kate katalanean parte hartzen hasi zen, bere lanekin. Espinosak zioen antzeztea gidoiak egitea baino gustukoago zuela. Horregatik, telebistan lan egiten hasi zenean, sei hilabetean behin lanaz aldatzea erabaki zuen. Geroago, ingeniari gisa lan egitea pentsatu zuen, Xat Tv lan egin eta gero.
Zinema eta antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Planta 4ª (2003) filmak Espinosa ospetsu bilakatu zuen, Antonio Mercero zuzendariaren filma, non protagonista Juan José Ballesta zen. Film honetan, egileak ospitale batean dauden ume txikien istorioa samurtasunarekin eta umorearekin kontatzen da. Filmak Goya saria irabazteko aukera izan zuen XVIII. edizioan. Geroago, telebistan aritu zen Televisión Españolan igorritako Abuela de Verano telesailean lan egin zuen aktore gisa, bai eta produktore gisa ere.
2006an, Tantarantana antzerki gelan Idaho y Utah antzerkia aurkeztu ziren, Espinosa berak idatzita, zuzenduta eta eta protagonizatua. Obra hori, 2007ko apirilean berrestreinatu zen. Gainera, urte berean, hainbat pelikula propio argitaratu ziren. Gidoi horregatik, Bartzelonako Premios Cinemako saria lortu zuen. 2007ko, maiatzean, No me pidas que te bese, porque te besaré filmaren filmazioa hasi zen eta Eloy Azorín du protagonistatzat .
2009an, Espinosak El fascinant noi que treia la llengua quan feia treballs manuals lana, Bartzelonako antzerkietara eraman zuen, eta Roger Berruez, Juanma Falcón eta Óscar Blanco dira horren aktoreak. 2009ko udan, Herois filma Kataluniako hainbat lekutan grabatu zen. Luis de Val produktore ibili zen.
2010eko apirilean, Biznaga de Plata saria lortu zuen.
Literatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espinosak sei liburu idatzi ditu bere bizitzan zeha: El mundo amarillo (2008), Todo lo que podríamos haber sido tú y yo si no fuéramos tú y yo, (2010), Si tú me dices ven lo dejo todo... pero dime ven, (2011), Brújulas que buscan sonrisas perdidas, (2013), El mundo azul: ama tu caos, (2015) eta Los secretos que jamás te contaron, (2016).