Alba Iulia
Alba Iulia Alba Iulia Gyulafehérvár Karlsburg | |||
---|---|---|---|
municipality of Romania (en) | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Errumania | ||
Barrutia/Konderria | Alba | ||
Alkatea | Gabriel-Codru Pleșa (en) | ||
Jatorrizko izena | Alba Iulia Gyulafehérvár Karlsburg | ||
Posta kodea | 510002–510408 | ||
Herriburua | Alba Iulia (en) | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 46°04′35″N 23°34′22″E / 46.0764°N 23.5728°E | ||
Azalera | 103,65 km² | ||
Altuera | 230 m | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 64.227 (2021eko abenduaren 1a) 691 (2011) | ||
Dentsitatea | 620 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Telefono aurrizkia | 258 | ||
Ordu eremua | Ekialdeko Europako Ordua | ||
Hiri senidetuak | Alcalá de Henares, Alessandria, Arnsberg, Nof HaGalil (en) , San Benedetto del Tronto, Sliven, Székesfehérvár, Varese, Chisinau, Nazaret, Aigio (en) , Düzce (en) , Viadana, Biograd na Moru (en) , Lanzhou, Lutsk eta Fontainebleau | ||
Matrikula | AB | ||
http://www.apulum.ro/ |
- Artikulu hau Errumaniako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Alba».
Alba Iulia (hungarieraz: Gyulafehérvár; alemanez: Karlsburg / lehen Weißenburg; latinez: Apulum, Erdi Aroko latinez: Alba Iulia, Carlopolis), Errumaniako hiria, Albako konderri edo barrutiko hiriburua, Mureş ibaiaren ertzean, Transilvanian.
Hiriak zati bi ditu, nagusiki: Karlos VI.a Austriakoak 1716-1735 bitartean eraikitako zitadela bata, eta, beste aldean, katedral gotikoa eta XVIII. mendeko Batthyaneum Liburutegi-Museoa dagoena.
1992. urtean, biztanleriaren % 93,7 errumaniarra zen, % 3,5 hungariarra, % 2 ijitoak ziren, eta % 0,6 alemanak. Historikoki, Errumaniako gutxiengo hungariar eta alemanen gune garrantzitsua izan zen hiria.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiria daziarren gune politiko eta ekonomiko garrantzitsua izan zen; orduko izena Apulon zen, eta Ptolomoeok aipatu zuen bere lanetan. Daziako hegoaldea Erromatarren Inperioak hartu zuenean, Apulum izena ipini zioten hiriari, eta bertan ezarri zuten Dacia Apulensisko hiriburua.
1541-1690 bitartean, Transilvaniako Printzerriko hiriburua izan zen.
1918. urteko abenduaren 1ean, Transilvania Errumaniako parte izatera pasatu zen, eta 1922ko urriaren 15ean Fernando Errumaniakoa Alba Iulian Errumaniako errege izendatu zuten.