Alateo
Alateo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | ezezaguna, IV. mendea |
Herrialdea | baliorik ez |
Heriotza | Danubio, 387 (egutegi gregorianoa) ( urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | monarka, gerra-jauna, soldadua eta politikaria |
Alateo (387an hila), ostrogodoen buruzagi eta jeneral bat izan zen. Bisigodoekin batera, hunoen aurka borrokatu zuen 376an, eta Erromatar Inperioaren mendebaldeko zatirako zenbait eraso gidatu zituen 376 eta 387 bitartean, erromatar armada bat garaituz Salizeseko guduan (Danubio barrena) 377an, Fritigerno eta Alavio noble bisigodoekin aliatuz. Ezaguna da, baita ere, bisigodoekin, 378an, erromatarren aurkako Hadrianopolisko guduan parte hartzeagatik, gudu honetan, barbaroen zalditeria gehiena zuzendu zuelarik, Safraxekin batera, Alateorekin batera, ostrogodoen elkargobernaria izan zena Vitimiro hil ondoren, hunoen aurka borrokatzen hil zena 376an. Zalditeriaren papera, nagusiki, hunoei zerbitzatzera uko egin zien errefuxiatu ostrogodoek osatua zegoena, erabakigarria izan zen, guduan, erromatarren zalditeriaren ezkerraldeko alboa suntsitzerako orduan, eta Trajano eta Viktor jeneralen infanteria astuna inguratzerakoan, barbaroei garaipena eman ziena.
Hadrianopolisko guduaren ondoren, Trazia eta Grezia iparraldeko zenbait hiri arpilatu zituen, Promotus erromatar jeneralak garaitu zuen arte, Teodosio I.a Handia enperadorearen agindupean. Porrotaren ondoren, Danubio ibaiaren itsasoratzean ezarri zen bere gizonekin batera, berriz 387an Promotusi aurre egitea erabaki zuen arte, hau, bere azken gudua izan zelarik, erromatar tropen aurkako borrokan hil baitzen.