Edukira joan

Al Nair

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alpha Gruis
Diagram showing star positions and boundaries of the Grus constellation and its surroundings

α Gruisen kokapena (zirkuluan)
Behaketa data
Garaia J2000      Ekinokzioa J2000
Konstelazioa Grus
Igoera zuzena 22h 08m 13.98473s
Deklinazioa –46° 57′ 39.5078″
Itxurazko magnitudea (V) 1.74
Ezaugarriak
Mota espektralaB6 V
U−B kolore indizea–0.47
B−V kolore indizea–0.13
Astrometria
Abiadura erradiala (Rv) 11.8 km/s
Berezko mugimendua (μ) IZ:  126.69 mas/u
Dec.: −147.47 mas/u
Paralajea (π)32.29 ± 0.21 mas
Distantzia101,0 ± 0,7 au
(31,0 ± 0,2 pc)
Zehaztasunak
Masa4.0 M
Erradioa3.4 R
Argitasuna263 L
Gainazaleko grabitatea (log g)3.76 ± 0.11
Tenperatura13,920 K
Metaltasuna [Fe/H]–0.13 ± 0.02 dex
Biratze abiadura (v sin i)215 km/s
Adina0.10 Gu
Beste izendapenak
Al Na'ir, CD−47° 14063, FK5 829, GCTP 5339.00, Gl 848.2, HD 209952, HIP 109268, HR 8425, SAO 230992.
Datubase erreferentziak
SIMBADdata

Al Nair edo Alnair (α Gruis/α Gru) Grus (kurriloa) konstelazioko izarrik dizdiratsuena da, 1,73ko magnitudearekin. Bere izena arabierazko النائر (an-nayyir)retiik dator eta "dizdiratsua" esan nahi du. Txinan Ke bezala ezagutzen zen.

Al Nair B7IV espektru motako eta 13500 kelvineko tenperatura efektiboa duen izar azpierraldoi zuri-urdinska bat da. Bere argitasuna gure eguzkiarena baino 380 aldiz handiagoa da, ultramorean igorritako erradiazioa barne, eta bere diametro angeluarraren neurketa zuzena oinarri hartuta, bere erradioa gure eguzkiarena baino 3,3 aldiz handiagoa izango litzateke. Bere motako beste izar batzuk bezala, abiadura handian biratzen du, gure eguzkiak baino 120 aldiz azkarrago. Bere errotazio abiadura 236 km/skoa da gutxienez, bira bat egun bat baino gutxiagoan betez. Bere egoera ebolutiboari dagokionez, bere barne hidrogenoaren fusio nuklearra amaitzetik gertu dago, edo baliteke egoera horretara jada iritsi izana. Bere adina 100 milioi urte ingurukoa da.

Gainontzean, "oso normala" da, bere motako izarren eredu izateraino. Bere atmosferako atomoek eragindako xurgapen lerro gutxiko espektru sinple bat duenez, izararteko gasa ikertzeko hondo bezala erabiltzen da. Gure eguzki sistematik 101 argi urteko distantziara dago.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]