Al-Shifa Ospitalea
Al-Shifa Ospitalea | |
---|---|
مستشفى الشفاء | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Palestina |
Mendeko lurralde | Gazako lur zerrenda |
Palestina Estatuko lurralde-antolaketa | Gazako Gobernazioa |
Hiria | Gaza |
Koordenatuak | 31°31′27″N 34°26′39″E / 31.5242°N 34.4442°E |
Historia eta erabilera | |
Al-Shifa ambulance airstrike | |
Al-Shifa Hospital siege | |
Al-Xifa ospitalea (arabieraz: مستشفى الشفاء, Al-Shifa ere letrakatua) Palestinak Gazan duen ospitalerik handiena da. Al-Remal auzoko iparraldean dago.[1] Khaled Hassan da ospitaleko zuzendaria.'
Al-Xifa, arabieraz «sendatzea» esan nahi duena, britainiar armadaren kuartel bat izan zen hasiera batean, baina Palestinako Britaniar Mandatuaren gobernuko zentro bihurtu zen koarentena- eta sukar-gaixotasunei tratamendua emateko.
1948ko gerra Arabiar-israeldarren baino lehen, Al-Xifa zen Gazako ospitale bakarra. Egiptoarrek gerraren ondoren Gazako zerrenda administratu zutenean, koarentenako eta sukarrezko gaixotasunen saila hiriko beste eremu batera aldatu zen, eta Al-Xifa Gazako ospitale zentral gisa garatu zen. Hasieran, barne-medikuntzako sail bat ezarri zen, eta, ondoren, beste hegal bat kirurgiarako; ondoren, pediatria eta oftalmologiarako eraikin berriak gehitu ziren ospitalean.
2023-2024ko Israelen Gazako inbasioan, Al-Xifa ospitalea zaurituz eta hilzorian zeuden gaixoz gainezka egon zen, eta aldi berean, erregairik, oherik eta hornidura medikorik gabe geratu zen. Bonbardaketek zaurituak tratatzeko zuen gaitasunetik haratago eraman zuten ospitalea, eta kolapsutik hurbil zegoen.[2][3][4] Azkenean Palestinako agintariek itxi egin behar izan zuten Al Shifa ospitalea, inguruko erasoengatik eta argindar faltagatik ebakuntzak. Bertan behera utzi behar izan zituzten Gazako ospitale handiena.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ http://www.dci-pal.org/english/display.cfm?. .
- ↑ Iraqi, Amjad. (2023-10-12). «‘The hospital yard is filled with corpses,’ says Gaza medical director» 972 Magazine.
- ↑ 2023-10-12 ISSN 0362-4331..
- ↑ Iztueta Olano, Maddi. (2023-11-12). «Gazan berehalako su etena ezartzeko deia egin dute Arabiar Ligak eta OICk» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-12).
- ↑ «Al Shifa ospitalea itxi dutela iragarri dute Palestinako agintariek, argindar falta dela eta» EITB 2023-11-12 (Noiz kontsultatua: 2023-11-12).