Al-Ram
Al-Ram الرّاما | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Behin-behineko gobernu | Palestinako Aginte Nazionala |
Jatorrizko izena | الرّاما |
Geografia | |
Koordenatuak | 31°51′12″N 35°14′00″E / 31.8534°N 35.2334°E |
Altuera | 768 m |
Mugakideak | Jerusalem |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
Hiri senidetuak | Zemun (en) eta Bondy |
Al-Ram[1][oh 1] (arabieraz: الرّام), baita Al-Ramm, El-Ram, Er-Ram edota A-Ram idatzia ere, Zisjordaniako Jerusalemgo gobernazioko herri palestinarra da, hiriburuaren ipar-ekialdean dagoena. Palestinako Estatistika Bulego Zentralaren arabera, 15.814 biztanle zituen 2017an.[2]
Herrixka Jerusalemgo hiri-eremu urbanizatuaren zati bat da, eta Atarot industrialdearekin eta Ekialdeko Jerusalemgo Beit Hanina auzoarekin egiten du muga mendebaldean, Neve Ya'akov israeldar kokalekuarekin hegoaldean eta Kalandia palestinar herriarekin iparraldean.[3] 3289 dunameko azalera eraikia du.
Harresia eraiki aurretik, herria Ekialdeko Jerusalemgo kanpoaldeko auzo bat zen, zeinekin tradizionalki familia-, lan-, hezkuntza-, kultura- eta osasun-harreman estuak zituena. Baina, al-Azariya, Abu Dis edota Sawahreh bezalako inguruko beste herri palestinar batzuekin gertatu zen bezala, harresiak Al-Ram isolatu du, ez bakarrik Jerusalemdik, baita inguruko herri palestinarretatik ere, palestinarren espazioa sakabanatuz. Al-Ramgo udal-kontseiluko buruaren arabera, 2005ean 58.000 pertsona bizi ziren bertan, erdiak baino gehiagok israeldar nortasun-agiriak zituztelarik. Banaketa harresiaren eraikuntza amaitu baino lehen, milaka Ekialdeko Jerusalemera lekualdatu ziren.[3][4]
Herri eta hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Berria Estilo Liburuak honako hau gomendatzen du: "Artikulua letra larriz hasieran, eta xehez tartean. Marratxoz loturik idazten da".
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Palestina: Transkripzio taula» Berria Estilo Liburua (Noiz kontsultatua: 2023-11-23).
- ↑ 2017 Locality Population Statistics. Palestinian Central Bureau of Statistics
- ↑ a b (Ingelesez) «Israel’s Apartheid Wall Surrounding a-Ram» Palestine Media Center 2005-6-27.
- ↑ (Ingelesez) «The Separation Barrier» ir amim.