Edukira joan

Akizeko bizkonderria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Akizeko bizkonderria (okzitanieraz: vescomtat de Dacs) Erdi Aroan Akizen egoitza zuen aginte sistema izan zen, 1185era arte iraun zuena.

977an Antso IV.a Gilen hil zenean, Oloroe, Ortheze, Tursan eta Gabardanekin batera eman zion eremua Aner bere semeari. Hurrengo urtean hil eta Lope bere semeari Oloroe, Akize eta Ortheze eman zion. Lopek, 985ean hil zenean, Arnaldo I.a bere semeari Akize eta Ortheze eta Aner bere semeari Oloroe eman zion. Arnaldo 1061ean hil zenean, aro ezezaguna hasi zen. Ziur asko, Arnaldo II.a bere semea Akizen eta Lope Gartzia bere semea (edo anaia agian) Orthezen izan zituen ondorengoak. 1065ean berriro batu eta semeen artean banatu zen: Raimundo I.ak Akize eta Gartziak Ortheze jarauntsi zituen. Raimundo I.aren ondorengoa Arnaldo III.a bere semea izan zen eta honen ondorengoa bi urte besterik ez zituen Gerarda I.a bere alaba. 1100. urtean bizkondesak Petri Arnaldo (baita Arnaldo Dat edo Dat Arnaldo ere) ezkondu zuen, Oztibarreko jaunarekin hain zuzen ere. Gerarda 1140an hil zenean Raimundo II.a bere semea bilakatu zen ondorengo. Honen ondorengoa Petri II.a izan zen, Navarrina izeneko alaba bakarra izan zuena. Zazpi urte zituela ondorengo bilakaturik, hogei betetzean Tartasko bizkondea zen Arnaldo Raimundo III.a ezkondu eta bizkonderri biak batu ziren.

Bizkondeen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Arnaldo I.a Lope 985-1029
  • Gartzia I.a Arnaldo 1029-1050
  • Arnaldo II.a Gartzia 1050-1062
  • Lope I.a Gartzia 1062-1065
  • Raimundo I.a Lope 1065-1089
  • Arnaldo III.a 1089-1090
  • Gerarda 1090-1140
  • Petri Arnaldo 1100-?
  • Raimundo II.a 1140-1167
  • Petri II.a 1167-1170
  • Navarrina 1170-1185
  • Arnaldo IV.a Raimundo (Tartasko III.a) 1185-

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]