Akitaniera
Akitaniera | |
---|---|
UMMESAHAR inskripzioa duen hilarria. Lerga. | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Akitania eta Tarraco |
Eskualdea | Pirinioen ekialdea |
Hizkuntza sailkapena | |
Euskal hizkuntza | |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | xaq |
Glottolog | baliorik ez |
IETF | xaq |
Akitaniera[1] edo eusko-akitaniera[2][3], Akitanian mintzatu zen hizkuntza hil eta ezezagun bat da. Antzinako euskaldunek edo agian, akitaniarrek bakarrik hitz egiten zuten hizkuntza izan zela uste izan da. Aztarna arkeologiko, toponimiko eta historikoek erakusten dute euskal hizkuntza bat edo batzuk izan zirela edo, zuzenean, euskararen aurrekaria izan daitekeela[4].
Geratu diren arrasto nagusiak Antzinako Erromako sasoiko hilarrietan, estelatan zein jainko-jainkosei eskainitako inskripzioetan daude. Hor, latinez idatzitako testuen baitan, 400 bat pertsona-izen eta jainko eta jainkosen 70 bat izen ageri dira. Hala ere, izen hauetaz gain ez da akitanierazko testurik aurkitu.
Erromatarren konkistaren aurretik hitz egiten zen eta Goi Erdi Arora arte iraun zuen.
Izendapenaren esanahi zehatzari dagokionez ez dago adostasunik, eta antzinako euskara, antzineuskara, eta baskonikoa hitzekin nahastuta ager daiteke[oh 1].
Pertsonen eta jainko-jainkosen izenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Akitanierazko izenak dituzten aztarnak Pirinioen iparraldean zein hegoaldean aurkitu dira.
Iparraldean, Novempopulania (Akitania) erromatar probintzian 400 antroponimo (pertsona izen) eta 40 teonimo (jainko- eta jainkosa-izen) aurkitu dira:
- Antroponimoak: Belexeia, Lavrco, Borsei, Andereseni, Nescato, Cissonbonnis, Sembecconi, Gerexo, Bihossi, Talsconis, Halscotarris...
- Teonimoak: Andosto, Baigorixo, Ilunno, Arixoni, Artahe, Ilurberrixo, Astoilunno[5], Haravsoni, Leherenno, Herauscorritsehe, Itsacurrinne, Erditse, Erge ...
Hegoaldean, egungo Nafarroa, Gipuzkoan, Bizkaian, Araban, Errioxan, Aragoin (ikus El Forau de la Tuta) eta Sorian[6]:
- Antroponimoak: Sesenco, Ummesahar, Ederetta, Serhuhoris, Dusanharis, Abisunhar, Belsco, Beltesonis, Onse, Onso, Iluna, Tticia, Lutbelscottio...
- Teonimoak: Larrahe, Loxa / Losa, Lacubegi, Selatse / Stelaitse, Helasse, Errensa, Urde, Ivilia[7][8].
Eremu hauetatik urrun, agertu dira izenak beste leku hauetan:
- Hagenbach-en (Alsazian) erromatar garaiko piezak zituen altxor bat aurkitu zen, eta tartean, jainko-jainkosei eskainitako zilarrezko xaflak, eskaintzailearen izendunak gehienak. Horietako izen asko akitaniarrak ziren[8]: Andossus, Xembe, Xembesus[9][10] [11].
- Ascoliko brontzea, Erroman agertu zen K.a.-tik II mendeko dokumentua da. Bertan Turma Salvitana-ko zaldunen izenak agertzen dira. Soldadu mertzenario hauek Ebro bailarako hainbat herritakoak izanik, iberierazko izenak dituzte batez ere, baina izen batzuk euskal ezaugarriak dituzte: Enneges[12], Arranes eta Arbiscar[13].
- Sardiniako Ardara herrian. [B]ihonis [gen.], [O]rgoeta [nom.] [14].
Kataluniako Guissonatik hurbil dagoen Florejachs herrian agertu zen idazkun batean Laurbeles izena irakur daiteke[13].
Hedadura geografikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Akitanieratzat jotzen diren idazkun gehienak Garona Garaia inguruan topatu ziren hasieran, —hortik akitaniera deitzea antzinako hizkuntza hari—, baina ez denak. Esate baterako, honako herri hauetakoak ziren topatu ziren lehen akitanierazko idazkunak, Mitxelenak 1964an argitaratutako Textos arcaicos vascos liburuan aipatuak: Escunhau (Arango harana)[15], Saint-Béat[16], Eup[17], Arguenòs [18], Sauvaterrerre-de-Nébouzan (Poursiugues-Boucoue ondoan)[19], Gourdan[20], Ardièja[21], Saint-Aventin[22], Luishon[23], Bordèras de Loron[24], Atharratze[25], Lerga[26]... Erromatarrek Galia konkistatu zutenean, Akitania izan zen Garona ibaiaren eta Pirinioen artean zegoen lurraldea. Julio Zesarren arabera, Galiako zelten desberdinak ziren akitaniarrak, bai ohituretan bai hizkuntzari dagokionez.[27]
Akitanieraren eremua ekialderantz gutxienez Arango haraneraino eta iparralderantz gutxienez Biscarrosseraino iristen zela erakusten duten aztarna toponimikoak daude[28]. Atzizkitzat ‑os, ‑osse, ‑ons, ‑ost eta ‑oz dituzten toponimoak (Biscarrosse, Biscarrués, Bardoze, Beskoitze...) jatorri akitaniarrekoak direla uste da. Elementu horri Pirinioen bi aldeetan sendo eutsi zaio toponimian, eta hizkuntzaren jarraitutasuna adierazten du. Akitanierazko onomastika topatu egin da Pirinioetako mendebaldeko bi aldeetan, gaur egun Aragoi, Euskal Herria, Errioxa, Soria eta Gaskoiniakoak diren lurraldeetan.
Hegoalderago garai hartako euskararen aitzindaria izan daitekeen hizkuntzaren aztarnak, topatu dira Soriako iparraldean, Tierras Altas delako eskualdean, Nafarroa Garaian, Errioxan. Lurralde horiek ez ziren akitaniarrak, baina hala ere, "Akitaniera" edo "Eusko-akitaniera" izendapenak erabili zian dira denek multzo bat osatzen dutelako, euskararen aitzindaria den edo diren hizkuntza edo hizkuntz taldea.
Joakin Gorrotxategik eta Fernando Fernández Palaciosek, Madrilgo Complutense Unibertsitateko irakasleak, Alsaziako, Hagenbach herria[29] eta Sardiniako Ardara herria gehitu zituzten zerrendara [14].
Euskararen eta akitanieraren arteko antzekotasunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Akitanieraren izen asko erraz ulertzen dira egungo euskaratik abiatuta.[erreferentzia behar]
Akitaniera | Aitzineuskara | Euskara |
---|---|---|
adin | *adiN | adin |
andere, er(h)e | *andere | andre/andra/andere |
andos(s), andox | *andoś | |
arix | *aris | aritz |
artahe, artehe | *artehe | arte |
atta | *aTa | aita/atta |
belex | ?*beLe | bele |
bels | *bels | beltz |
bihox, bihos | *bihos | bihotz |
bon, -pon | *boN | on |
bors | *bors | bortz |
cis(s)on, gison | *gisoN | gizon |
-c(c)o | *-Ko | -ko |
corri, gorri | *goRi | gorri |
hals- | *hals | haltza |
han(n)a | ?*aNane | anaia |
har-, -ar | *aR | ar |
hars- | *hars | hartz |
heraus- | *herauś | herauts |
il(l)un, ilur | *iLun | il(h)un |
leher | *leheR | leher |
nescato | *neśka | neska, neskato |
ombe, umme | *unbe | ume |
oxson, osson | *otso | otso |
sahar | *sahaR | zahar |
sembe | *senbe | seme |
seni | *śeni | sein |
sesen | zezen | |
-ten | *-teN | -ten |
-t(t)o | *-To | -t(t)o |
-x(s)o | *-tso | -txo,-txu |
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Akitanierazko hitzak dituzten idazkunen irudi gero eta gehiago[30] topa daitezke Interneten:
-
ILVRBERRIXO / ANDEREXO Escunhau elizan topatutako testua. (Gaur egun ikusten dena, Escunhauko elizan aurkitu zuten jatorrizkoaren testuaren kopia da).[31]
-
Antestius Sesencoren estela, Soriako Tierras Altasen aurkitua.
-
Antestia Oandissenen estela. Soriako Tierras Altasen aurkitua.
-
Antestia Oandissenen estelaren marrazkia.
-
Astello jainkoari eskainitako aldareren zatia.
-
Silvanobi, Hotarren semea eta Amoena, Sembetennoren alabaren hilarria.
-
Cierp-Gauden aurkitutako epitafioa, orain Luxongo museoan dagoena. Gaizki irakurtzen da: Gela, Borsen (edo Borseren) alaba, hemen datza.
-
Hercules Ilun Andoso jainkoari eskainitako aldarea.
-
Andossiciusen epitafioa Saint Bertrand de Commigeseko katedralaren atariaren ondoko horman sartuta dago.
-
Hannarus (edo Hannarr) izen akitaniarra zuen hildako bati eskainitako.
-
Herauscorritseri eskainitako aldarea. Atarratzeko Arhaneko Maria Madalenaren baselizan aurkitutako idazkuna.[32]
-
Abelio jainkoari eskainitako aldarea.
-
Saint-Aventinen topatutako idazkuna. Abellio jainkoari eskainitako aldarea. CIS(S)ON hitza birritan agertzen da, gaur egungo euskarazko gizon hitzaren antzinako aldaera, ziur aski.[33]
-
Cazaril-Laspèneseko Saint-Martin elizaren horman berrerabilitako hilarri kubikoa (cippus). Akitanierazko izenak: Orkotar, Hotar, Senar edo Sentar eta Bontar.
-
Lergako hilarrian erraz irakur daiteke: UMMESAHARF, hau da, "umme sahar(i) f(ilius)". (Proposatu den itzulpena, egungo euskaraz: "Ume, Zaharren semea")[34]
-
Hagenbacheko zilarrezko laminak.
-
Saint-Julien kaperan, Saléchan, Pirineo-Garaiak, Okzitania. Latindar esaldiaren barruan "nescato" izen akitaniarra irakur daiteke.
-
Hauteson eta Halscotar izenak dituen hilarria.
-
Valcabrèreko Saint Just basilika dagoen hilarria. Akitanierazko bi pertsona izen ditu: Hautenso eta Haiscotar.
-
Viv(us)/ Fuscus Tottonis f(ilius)/ sibi et uxori/ Neureseni Sendi f(iliae)/ )(obito) Lucilio fili / Luciliae filiae. Fuscus, Tottonisen semea denaren hilarria, bere emaztea, Neureseni, Sendiren alaba da.
-
Erge jainkoari eskainitako aldaretxoa.
-
Hontharrisen hileta plaka. Anlar-en aurkitua, gaur egun Saint-Bertrand-de-Comminges-en dago. Plakan idatzi zen idazkuna CIL XIII 306 da.
Ikertzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat historialari eta hizkuntzalarik ikertu dituzte akitanieraren arrastoak. XIX. mende amaieran, Achille Luchairek 1877an eta 1879an publikatu zituen bi liburutan euskara, gaskoia eta akitanieraren arteko lotura egiten du. 1892. urtean Julien Sacaze frantziarrak Inscriptions antiques de des Pyrénées[35] liburuan katalogatu zituen idazkun horiek. Gero, 1931. urtean, Raymond Lizop frantsesak, bere tesia aurkeztu zuen Tolosako unibertsitatean: Le Comminges et le Couserans avant la domination romaine, eta bertan Saint-Bertrand de Cominges-en aurkitutako inskripzioak aztertu zituen. Hain zuzen ere, herri horretan aurkitu dira orain arte akitanierazko izenak dituzten inskripzioen multzo handiena.
Koldo Mitxelenak bere obra zabalean hainbat idazlanetan berraztertu edo aipatu zituen aurreko ikerketak. 1984. urtean, Joakin Gorrotxategik bere doktore tesia aurkeztu zuen: Estudio sobre la onomastica indígena de Aquitania[36], orain arte lan garrantzitsuena. Gaur egun, akitanieraren edota aitzin-euskararen inguruko ikerketei jarraitzen zaie, adibidez, Joseba A. Lakarra, Mikel Martínez Aretaren [37][38] eta Fernando Fernández Palaciosen lanen[39] bidez.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ikusi, izen bereko atala "Euskararen historia#Izendapenaren_arazoa" artikuluan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 47. araua - Hizkuntza hilak eta klasikoak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-23).
- ↑ Gorrochategui Churruca, Joaquín. 2007. “Onomástica de origen vasco-aquitano en Hispania y el Imperio Romano”, in: M. Mayer; G. Baratta; A. Guzmán (ed.), Acta XII Congressus Internationalis Epigraphiae Graecae et Latinae, Barcelona, 629-634 or.
- ↑ Akitaniera, eusko-akitaniera, baskonikoa... terminoekin egon daitekeen nahasmendua hobeto ulertzeko, ikusi Euskararen historia#Izendapenaren arazoa.
- ↑ Trask, L. The History of Basque Routledge: 1997 ISBN 0-415-13116-2
- ↑ Koldo Mitxelena. Textos arcaicos vascos. § 1.2.
- ↑ Ikus Akitaniera Sorian artikulua.
- ↑ Izen hau eztabaidan dago
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Fernández Palacios, Fernando. (2009). «Actualización en onomástica vasco-aquitana» Acta Palaeohispanica X: 533-537. ISSN 1578-5386..
- ↑ (Gaztelaniaz) ImagoPyrenaei |, por. «16. Las palmae votivas pirenaicas – Imago Pyrenaei» www.imagopyrenaei.eu (Noiz kontsultatua: 2020-08-20).
- ↑ Gorrotxategi, Joakin; Igartua, Iván; Lakarra, Joseba A.. (2018). "Euskara Antzinatean" In: Euskararen historia. (1. goa. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 267 or. ISBN 978-84-457-3433-9. PMC 1077574995. (Noiz kontsultatua: 2020-08-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) Gorrotxategi, Joaquín. (2003). «Las placas votivas de plata de origen aquitano halladas en Hagenbach (Renania-Palatinado, Alemania)» Aquitania 19: 25-47..
- ↑ (Gaztelaniaz) Fernández Palacios, Fernando. (2013). Notas acerca de la extensión, itensidad y cronología del vascuence peninsular antiguo.. , 553-565 or. ISSN 1578-5386..
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Fernández Palacios, Fernando. (2010). «Casos y cosas peninsulares relacionadas con la denominada onomástica "vasco-aquitana"» Palaeohispánica: Revista sobre lenguas y culturas de la Hispania antigua 10: 363-378. ISSN 1578-5386..
- ↑ a b Fernando Fernández Palacios "Actualización en onomástica vasco-aquitana"
- ↑ Koldo Mitxelena (Gaztelaniaz) Textos arcaicos vascos. (1964). § 1.1.
- ↑ Koldo Mitxelena (Gaztelaniaz) Textos arcaicos vascos. (1964). § 1.2.
- ↑ Koldo Mitxelena (Gaztelaniaz) Textos arcaicos vascos. (1964). § 1.3.
- ↑ Koldo Mitxelena (Gaztelaniaz) Textos arcaicos vascos. (1964). § 1.4.
- ↑ Koldo Mitxelena (Gaztelaniaz) Textos arcaicos vascos. (1964). § 1.5.
- ↑ Koldo Mitxelena (Gaztelaniaz) Textos arcaicos vascos. (1964). § 1.6.
- ↑ Koldo Mitxelena (Gaztelaniaz) Textos arcaicos vascos. (1964). § 1.7.
- ↑ Koldo Mitxelena (Gaztelaniaz) Textos arcaicos vascos. (1964). § 1.8.
- ↑ Koldo Mitxelena (Gaztelaniaz) Textos arcaicos vascos. (1964). § 1.9.
- ↑ Koldo Mitxelena (Gaztelaniaz) Textos arcaicos vascos. (1964). § 1.10.
- ↑ Koldo Mitxelena (Gaztelaniaz) Textos arcaicos vascos. (1964). § 1.11.
- ↑ Koldo Mitxelena (Gaztelaniaz) Textos arcaicos vascos. (1964). § 1.12.
- ↑ Julio Zesar. Commentarii de bello Gallico, I, 1.
- ↑ (Katalanez) «Inscripcions aquitanes» eorduna.awardspace.info (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).
- ↑ Joakin Gorrotxategi, 2003: “Las placas votivas de plata de origen aquitano halladas en Hagenbach (Renania-Palatinado, Alemania)”, Aquitania 19, 2003, 25-47 or.
- ↑ (Katalanez) «Inscripcions aquitanes» eorduna.awardspace.info (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).
- ↑ Koldo Mitxelena. Textos arcaicos vascos. § 1.1.
- ↑ Koldo Mitxelena. Textos arcaicos vascos. § 1.11.
- ↑ Koldo Mitxelena. (Gaztelaniaz) Textos arcaicos vascos. § 1.8.
- ↑ Koldo Mitxelena. (Gaztelaniaz) Textos arcaicos vascos. § 1.12.
- ↑ (Frantsesez) Sacaze, Julien (1847-1889) Auteur du texte. (1892). Inscriptions antiques des Pyrénées / par Julien Sacaze,... ; Avant-propos, par M. Albert Lebègue,.... (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) Gorrochategui Churruca, Joaquín. (1984). Onomástica indígena de Aquitania. Servicio Editorial Universidad del País Vasco y la colaboración de Universidad de Salamanca, Secretariado de Publicaciones e Intercambio Científico ISBN 84-7585-013-8. PMC 14272684. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ «Mikel Martínez Areta | University of the Basque Country, Euskal Herriko Unibertsitatea - Academia.edu» ehu.academia.edu (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ (Ingelesez) «(PDF) Indagaciones intergeneracionales en la antroponimia aquitana / Intergenerational inquiries into the Aquitanian anthroponymy» ResearchGate (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ Fernando Fernández Palacios "Actualización en onomástica vasco-aquitana"
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Akitaniarrak
- Aitzineuskara
- Euskararen historia
- Euskararen jatorria
- Akitaniera Sorian
- Baskoien hizkuntza
- Commons-eko kategoria: Kategoria:Aquitanian language
- Commons-eko kategoria: Kategoria:Inscriptions with Aquitanian names
- Eusko-akitanierazko izendun idazkunen zerrenda: Zerrenda, mapak eta taulak
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Astrain Nuñez, Luis. 2004. (Gaztelaniaz) El euskera arcaico. Extensión y parentescos. Tafalla: Txalaparta. ISBN 8481363006
- Gorrotxategi Txurruka, Joakin; Igartua, Ivan; eta Lakarra, Joseba A. (arg.). 2018. Euskararen historia. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. (Aleak, euskaraz, 860 orrialde ditu: koloretako mapak eta grafikoak. Liburuaren gaztelaniazko bertsioa ere badago. (Bibliografia: 801-847 orrialdeetan) ISBN: 978-84-457-3433-9.
- Beltrán 1986: F. Beltrán Lloris, (Gaztelaniaz) “Epigrafía y onomástica de las Cinco Villas”, in: Actas de las I Jornadas de Estudio sobre las Cinco Villas, Zaragoza, 1986, 53-93.
- Espinosa y Usero 1988: U. Espinosa y L. M. Usero, (Alemanez) “Eine Hirtenkultur im Umbruch; Untersuchungen zu einer Gruppe von Inschriften aus dem conventus Caesaragustanus (Hispania Citerior)”, Chiron 18, 1988, 477-504.
- Fernando Fernández Palacios. (Gaztelaniaz) "Actualización en onomástica vasco-aquitana".
- Gorrotxategi Txurruka, Joakin; 1984: (Gaztelaniaz) Estudio sobre la Onomástica Indígena de Aquitania, Bilbao 1984.
- Gorrotxategi Txurruka, Joakin; 1993: (Gaztelaniaz) “Onomástica Indígena de Aquitania: adiciones y correcciones I (OIA Add. I)”, in Festschrift für Jürgen Untermann zum 65. Geburstag, Innsbruck 1993, 145-55.
- Gorrotxategi Txurruka, Joakin; 2003: (Gaztelaniaz) “Las placas votivas de plata de origen aquitano halladas en Hagenbach (Renania-Palatinado, Alemania)”, Aquitania 19, 2003, 25-47.
- Gorrotxategi Txurruka, Joakin; 2004: (Gaztelaniaz) “Las raíces lingüísticas de Navarra”, in: R. Jimeno y J. C. López-Mugartza (editoreak.), Vascuence y romance. Ebro-Garona, un espacio de comunicación, Pamplona, 2004, 105-22.
- Gorrotxategi Txurruka, Joakin; 2006: (Gaztelaniaz) “Onomástica vascona y aquitana: elementos para el conocimiento de la Historia Antigua de Navarra”, in: J. Andreu (ed.), Navarra en la Antigüedad: propuesta de actualización, Iruñea, 2006, 111-36.
- Gorrotxategi Txurruka, Joakin; 2007: (Gaztelaniaz) “Onomástica de origen vasco-aquitano en Hispania y el Imperio Romano”, en: M. Mayer et al. (editoreak), XII Congressus Internationalis Epigraphiae Graecae et Latinae Bartzelona, 2007, 629-34.
- Gorrotxategi Txurruka, Joakin; 2015. "Akitaniera eta euskara", Hemen: Fernández, Beatriz eta Salaburu, Pello: Ibon Sarasola, Gorazarre. Honatge, Homenaje. EHU. ISBN: 978-84-9082-097-1
- A. Luchaire 1876-77: A. Luchaire, (Frantsesez) “Les origines linguistiques de l’Aquitaine”, Bulletin de la Société des Sciences, Lettres et Arts de Pau , 1876-77, 349-423.
- Koldo Mitxelena 1954: L. Michelena, (Gaztelaniaz) “De onomástica aquitana”, Pirineos 10, 1954, 409-458.
- Koldo Mitxelena 1961: L. Michelena, (Gaztelaniaz) “Los nombres indígenas de la inscripción hispanorromana de Lerga”, Príncipe de Viana 82-83, 1961, 65-74.
- Orduña Aznar, Eduardo. (Katalanez) Llengües paleohispàniques no indoeuropees . (ikusia: 2021-02-08)
- G. Piras 2004: G. Piras, (Italieraz) “Un miles della cohors III Aquitanorum in un’iscrizione funeraria proveniente da Ardara (Sassari): nota preliminare”, L’Africa romana 15, 2004, 1543-1556.
- Sacaze, Julien. Inscriptions antiques de des Pyrénées. Tolosa, 1847-1889: Online irakurgai hemen: https://gallica.bnf.fr/ark:/12148/bpt6k1420973p/f19.item
- Velaza 1995: J. Velaza, (Gaztelaniaz) “Epigrafía y dominios lingüísticos en territorio de los Vascones”, in: F. Beltrán (ed.), Roma y el nacimiento de la cultura epigráfica en Occidente, Zaragoza 1995, 209-18.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarari buruzko artikuluak |
| |||||||
Egizu klik euskalki bakoitzaren lurraldean haren orrialdera joateko.
|