Aitziber Sarasola
Aitziber Sarasola | |||||
---|---|---|---|---|---|
2011ko ekainaren 15a - 2015eko ekainaren 16a Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko VIII. legealdia
2011 - 2013 | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Tolosa, 1973ko azaroaren 4a | ||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||
Heriotza | Iruñea, 2014ko abenduaren 21a (41 urte) | ||||
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta hizkuntza irakaslea | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Bildu |
Aitziber Sarasola (Tolosa, Gipuzkoa, 1973ko azaroaren 4a - Iruñea,[1] Nafarroa, 2014ko abenduaren 21a) nafar politikari eta euskaltzalea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1973an jaio zen Tolosan baina Iruñean bizi zen. 90. hamarkadan Kimuak aisialdi taldeko begiralea izan zen Tolosan.2007tik 2010ra bitartean, euskaltegi sareko irakasle izateaz gain, AEKko Nafarroako koordinatzailea izan zen. 2011ko udal eta foru hauteskundeetan Bilduko parlamentari Nafarroako Parlamenturako hautatu zuten. Bestalde, Nafarroako Hitzan kolaboratzaile moduan aritu zen.[2]
Nafarroako Parlamentuan, euskararen aldeko lan eta jarrerarengatik nabarmendu zen. 2012an, urdaileko minbizia diagnostikatu zioten, eta 2013an parlamentura itzuli bazen ere, parlamentari jarduna utzi behar izan zuen, berriro gaixotuta.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Grupos Parlamentarios Nafarroako Parlamentua
- ↑ a b «Aitziber Sarasola EH Bilduko parlamentaria hil da», Berria, 2014-12-22