Aitorren hizkuntza zaharra
Aitorren hizkuntza zaharra | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1956 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | herri-kanta |
Hizkuntza | euskara |
Hitzak | Ziriako Andonegi |
Aitorren hizkuntza zaharra (sortu zen garaiko grafian, Aitoŕen izkuntz zaŕa) hiru ahapaldiko euskal abesti herrikoia da, Ziriako Andonegi mutrikuarrak 1956ko otsailean idatzitako hamar ahapaldiko bertsoaren bertsio laburtua.
Hitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abestiaren bidez ezagutarazi den bertsio laburtua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aitorren hizkuntz zaharra
nahi degu zabaldu
munduaren aurrean
gizonki azaldu,
baldin gure zainetan
odolik badegu
euskaldunak euskaraz
hitz egin behar degu.
Zein hizkuntza ederra
euskera guria
inun ez det aurkitzen
beste bat hobia
usai goxodun hizkuntz
txukun ta argia,
biraorikan ez duan
hizketa garbia.
Gora euskara maitea
zoragarriena
euskalduen artean
maitagarriena.
Munduan sortu zanik
hikuntzik zaharrena,
gora ta gora euskaldunak
eta gure euskara.
Jatorrizko bertsoa[1]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]I
Aitoŕen izkuntz zaŕa
nai degu zabaldu
Munduaren auŕ-ean
gizonki azaldu
Baldin gure zañetan
odolik badegu
Euzkaldunak euzkeraz
itz egin bear degu.
II
Lendabiziko itzak
aurtxo nintzanian
Amaren besoetan
Bular baŕenian.
Itz auek esan zidan
izketa garbian.
Gorde euzkera semetxo
biotzen erdian.
III
Zein izkuntza edeŕa
euzkera guria
iñun ez det arkitzen
beste bat obia.
Usai gozo dun izkuntz
txukun ta argia,
Biraurikan ez duen
izketa garbia.
IV
Ez daukagu euzkera
lotsaz baztartzeko
ainbat gutxio beŕiz
oñazpiratzeko.
Jainkoak eman zigun
euzkaldunentzako
bere lege santuak
ez dira ukatzeko.
V
Amatxok esan zidan
eriotz auŕean
¡Agur semetxo laztan
laister naiz lurpean!
Euzkeraz otoitz egin
nere lur gañean,
Euzkeraz nai det entzun
nik zorionean.
VI
¡Ama! erantzun nion
zure lur gañean
Belauniko jaŕita
otoitz egitean
Euzkeraz egingo det
goiz ta aratsaldian
Biok zaudetelako
nere biotzian.
VII
Etsaiak aurka dabiltz
euzkeraren gaitik
Len, orain eta beti
guztiz aspalditik.
Lurperatu nairikan
antzin-antziñatik,
Ez dute ori lortuko
iñongo aldetik.
VIII
Euzkera galdutzeko
ez dago belduŕik
Munduan ez da sortu
ortako indaŕik
Sasi-jakintsu asko
dabiltz galdu nairik
Asmo txar oŕek guztiak
dirade alpeŕik.
IX
Goratu dezagun ba
euzkera laztana,
Gure asabagandik
ikasi genduna.
Pozgaŕisko izkuntza
maitatzen deguna
Biotz naigabetua
sendatzen diguna.
X
Gora euzkera maite
zoragaŕiena.
Euzkaldunen artean
maitagaŕiena.
Munduan sortu zanik
izkuntzik zaŕena.
¡Gora ta gora beti
EUZKADI TA EUZKERA!
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Santiago Onaindia: Olerti aldizkaria, 1983.[Betiko hautsitako esteka]