Edukira joan

Aitor Arregi Galdos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aitor Arregi Galdos

Ahotsa
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAitor Arregi Galdos
JaiotzaOñati1977ko maiatzaren 20a (47 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaMondragon Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakzinemagilea, gidoilaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Mondragon Unibertsitatea
Jasotako sariak
IMDB: nm1534863 Edit the value on Wikidata
Artikulu hau zinemagileari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aitor Arregi».

Aitor Arregi Galdos (Oñati, Gipuzkoa, 1977ko maiatzaren 20a) euskal zinemagilea da, zuzendari eta gidoigile gisa ere aritutakoa.[1] Moriarti Produkzioak ekoiztetxeko partaidea da, beste bost lagunekin batera. Horrezaz gain, Ikus-entzunezko komunikazioa irakasten du Mondragon Unibertsitatean.[2]

Enpresa ikasketak Mondragon Unibertsitatean egin zituen, Enpresagintza fakultatean.[3] Ikasketa horiek amaituta, Errealizazio ikastaro bat egin zuen Sarobe Aretoan, Urnietan. 2002an, Moriarti Produkzioak sortu zuen beste bost lagunekin: Asier Acha, Xabier Berzosa, Jon Garaño, Jorge Gil, eta Jose Maria Goenaga. Ekoiztetxearen egoitza Pasaian dago. Moriarti ekoiztetxearen ezaugarri bat izan da lana taldean egiten dutela, baita filmak zuzendu ere, batzuetan euren arteko rolak aldatuta.

2008a ezkero, Aitor Arregik aldi berean egiten du lan zineman eta irakaskuntzan, urte hartatik Ikus-entzunezko komunikazioa irakasten du-eta Mondragon Unibertsitatearen Aretxabaletako campusean. Zenbait urtez MUtelebista zuzendu du, unibertsitatearen telebista.[4]

Oraingoz Handia izan da Aitor Arregik —Jon Garañorekin batera— zuzendutako filmik arrakastatsuena. Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofizialean lehiatu zen, eta bertan Euskal Zinemaren Irizar saria eta “Epaimahaiaren Sari Berezia” irabazi zituen. Horrezaz gain, Goya sarietan 13 izendapen izan zituen, horietatik 10 irabazita, tartean bat, gidoi original onenari emandakoa, zeina jaso baitzuten Aitor Arregik berak,[5] Andoni de Carlosek, Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak. 2018ko martxoa ezkero, Netflix streaming plataforman ikus daiteke, AEBetan eta Frantzian salbu.[6] 2018ko abuztuan, Espainiako Zine Akademiak izendatu zuen Handia filma, beste bi pelikularekin batera, Espainia ordezkatzeko Oscar sarietan, ingelesez besteko filmen atalean, nahiz eta gero behin betiko hautaketan aukeratua izan ez.[7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Urkizu, Urtzi. (2015-12-08). «Indiana Jonesi esker nago zinemaren munduan» Berria.
  2. «Ikus entzunezko Komunikazioa Gradua - Mondragon Unibertsitatea» www.mondragon.edu (Noiz kontsultatua: 2018-11-25).
  3. «Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza (myGADE) - Mondragon Unibertsitatea» www.mondragon.edu (Noiz kontsultatua: 2018-11-25).
  4. «MUtelebista | MU Taldeko telebista» MUtelebista (Noiz kontsultatua: 2018-11-25).
  5. (Ingelesez) Berria.eus. «Hamar Goya sari eskuratu ditu 'Handia'-k» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-05-08).
  6. (Ingelesez) Berria.eus. «'Handia' filma Netflixen ikus daiteke jada, euskaraz» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-05-08).
  7. Berria.eus. «'Handia' filma Oscarretarako bidean da» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-11-25).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]