Agustindarren Museoa
Itxura
Agustindarren Museoa | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Okzitania |
Departamendua | Garona Garaia |
Frantziako udalerri | Tolosa Okzitania |
Koordenatuak | 43°36′04″N 1°26′46″E / 43.601°N 1.446°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1801eko abuztuaren 31 |
Inaugurazioa | 1795 |
Zuzendaria | Axel Hémery (en) |
Bisitariak urtean | 95.701 |
Kontaktua | |
Helbidea | 21, rue de Metz 31000 Toulouse, France |
Telefonoa | tel: 33-5-61-22-21-82 |
Webgune ofiziala | |
Agustindarren Museoa Tolosa Okzitanian dagoen Arte ederren museoa da, Frantzian. Hiri bereko Agustindarren komentua zen eraikinan dago kokatuta eta hortik izena. Instituzio honetan Frantziako arte-bilduma garrantzitsuenetariko bat gordetzen da.
Bildumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Museo honen bildumak aberatsak dira batez ere Frantziako Iraultzaren ondorioz, lan asko jabeei kendu ondoren, hemen bildu baitziren. Académie royale de peinture et de sculpture de Toulouse erakundearen funtsak, bestetik, hemen berreskuratu ziren; azken horri esker lau mila baino gehiagoko objektuen bilduma eskuratu zuten.
Margolaritza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Eskola Frantsesa: Jean-Baptiste Oudry, Philippe de Champaigne, Louise Moillon, Pierre-Henri de Valenciennes eta Jean-Antoine Houdon XV eta XVIII.mendekoen artean. Tolosako margolariei eta okzitandarrei eskainitako espazioak ere badaude: Antoine Rivalz, Jean-Pierre Rivalz, Nicolas Tournier, François de Troy, Joseph Roques. XIX. eta XX. mendekoak, bestetik, egile hauen lanak ikus daitezke: Louis Duveau, Toulouse-Lautrec, Dominique Ingres, Vuillard, Henri Martin, Delacroix.
- Eskola italiarra: Il Perugino, Guido Reni, Crespi, Guardi edo Guercino.
- Beste eskolak: Margolari herbeheretarrak eta flamenkoak: Rubens, Van Aelst, Van Haarleem.
Eskultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Eskultura erromanikoa: Kapitelen bilduma aberatsa eta XII. mendeko eskultutak. Arte-lan hauek Tolosako eraikin desberinetatik eramanak izan dira: Sant Sarnin basilika, Daurade basilika, Tolosako katedrala...
- Eskultura gotikoa: Lurraldeko gotiko berantiarraren arte-lanak ikus daitezke, batez ere Grasseko Notre-Dametik eta Rieuxeko kaperatik. Klaustroan gargola bilduma ikus daiteke.
- Terrakotaz egindako lanak: Azpimarratzekoa da XVI. mendeko zortzi pertsonaien bilduma. Eskultura hauek Sant Sarnin basilikatik eraman zituzten, tartean Marc Arcisek egindakoak.
- XIX. mendeko eskultura: Alexandre Falguière, Antonin Mercié, Auguste Rodin, Camille Claudel.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Il Peruginoren San Joan Ebanjelista eta San Agustin (1512-1523).
-
Nicolas Tournierren Kristo gurutzetik jaitsia (1630 ingurukoa).
-
Jean-André Rixensen Kleopatraren heriotza (1874)
-
Fernand Cormonen Ravanako heriotza (1875)
-
Édouard Debat-Ponsanen Hammam masajea (1883)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez):Webgune ofiziala.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Agustindarren Museoa |