Agnieszka Holland
Agnieszka Holland (Varsovia, 1948ko azaroaren 28a) poloniar zinema-zuzendaria da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Varsovian jaio arren, txikitan Txekoslovakiara joan zen bizitzera familiarekin. Hamahiru urte zituela, aita, Poloniako Alderdi Komunistako buruzagia, leiho batetik behera erori zen galdeketa batean. 1968an, sobietar armada Pragan sartu zenean, atxilo hartu zuten. Poloniara itzuli zenean, Krysztof Zanussi zuzendariaren laguntzaile aritu zen denboraldi batez. Gero, Andrzej Wajda zinemagilearekin lan egin zuen. 1981ean, Suedian film baten sustapen-lana egiten ari zela, gerra-legea ezarri zen Polonian. Harrezkero, Parisen bizi izan zen, eta haren zinemagile-karrera izugarri azkartu zen.
Europa Europa (1990) filma nazien okupazioan nortasuna ezkutatu zuen mutil judu baten istorioa da. Olivier, Olivier (1993) filmean, berriz, erroetatik aske behingoz, gai kutunetako baten kontakizunean murgildu zen: familia-harremanak. Gai bera landu zuen hurrengo filmean ere: The Secret Garden («Jardin sekretua», 1993). Bi urte geroago, Total Eclipse filmean, Verlaine eta Rimbauden arteko hartu-eman bihurriak hartu zituen gaitzat. Zenbait telebista-sail ere zuzendu ditu. 2011n, In Darkness filma hautatu zuten Polonian, Oscarretako Atzerriko Film Onenerako hautagai.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Agnieszka Holland |
- (Gaztelaniaz) Agnieszka Holland Imdb.com