Edukira joan

Agnes Arber

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Agnes Arber

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAgnes Robertson
JaiotzaPrimrose Hill (en) Itzuli eta Londres1879ko otsailaren 23a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaCambridge1960ko martxoaren 22a (81 urte)
Hobiratze lekuaGirton (Cambridgeshire)
Familia
AitaHenry Robert Robertson
Ezkontidea(k)Edward Alexander Newell Arber (en) Itzuli  (1909ko abuztuaren 5a -  1918ko ekainaren 14a)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaNorth London Collegiate School
Newnham College
(1887 - 1899) : Natural Science Tripos (en) Itzuli
Londresko University College
(1897 - 1899) Zientziatan graduatua, doktoretza
Hezkuntza-mailaZientziatan graduatua
Arte-masterra
doktoretza
Hizkuntzakalemana
ingelesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakbiologoa, botanikaria, itzultzailea, genetista, historialaria, plant morphologist (en) Itzuli, landare biltzailea eta ilustratzailea
Enplegatzailea(k)Londresko University College  (1903 -  1909)
Balfour Biological Laboratory for Women (en) Itzuli  (1911 -  1927)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakEthel Sargant eta Edith Aitken (en) Itzuli
KidetzaRoyal Society
Londresko Linneoren Elkartea
Ameriketako Botanika Elkartea
British Science Association (en) Itzuli
International Society of Plant Morphologists (en) Itzuli
Indian Botanical Society (en) Itzuli

Agnes Robertson Arber (Londres, 1879ko otsailaren 23a - Cambridge, 1960ko martxoaren 22a) botanikari eta zientziaren historialari britainiarra izan zen.[1]

Bere aita Henry Robert Robertson eskoziar jatorriko artista botanikazalea zen, Slough-en eskola pribatu bat zuzentzen zuena. Amaren familiako kide batzuk, Agnes Lucy Turner, John Davidson (1797-1836) edo George Fownes (1815-1849) intelektualak ziren, Royal Societyko kideak. Bere neba, Donald Straun Robertson (1885-1961), grezierazko irakasle emeritua zen Cambridgen; bere ahizpa, Janet Robertson, erretratugilea zen.[2]

Agnes Robertsonek North London Collegiate School for Girls-en egin zituen ikasketak, non zientzien irakaskuntzak ospe handia zuen, eta laster botanikan zaletu zen. Hamahiru urterekin, George Edward Masseeren (1850-1917) Plant Life lan txikia aurkitu zuen. Aldi berean, Goetheren (1749-1832) lana deskubritu zuen, bere bizitzako grina handienetako bat izango zena.[1] Eskolaldian, Lyte's Herbal-en 1578ko edizio bat aurkitu zuen, Rembert Dodoensen (1517-1585) lanaren ingelesezko itzulpena, sotilki ilustratua. Aurkikuntza honek inprimatutako lehen herbarioen historiaz interesatzera bultzatu zuen, eta 1912an, zientzien historiako funtsezko lan bat argitaratu zuen, Herbals, their origin and evolution.[2]

Bere eskolako klub zientifikoari esker, Ethel Sargant botanikaria aurkitu zuen (1816-1918). Landare-enbrioien anatomian aditua zen honek laborategi pribatu bat zuen, eta bertan Agnes gaztea oporrak igarotzera gonbidatu zuen; 1897an Londresko University Collegen sartu aurretik, hain zuzen ere. Bereziki, Francis Wall Oliverren (1864-1951) eta Sir Arthur George Tansley-ren (1871-1955) ikastaroak jarraitu zituen. Bachelor of Science 1899an lortu zuen.[3]

Graduatu ondoren, Agnes Robertsonek beka bat lortu zuen Newnham Collegen (Cambridge) sartzeko. Bertan, Natur Zientzietako lizentziatura nota bikainekin amaitu zuen. Eragin handiena izan zuen irakasleetako bat William Bateson (1861-1926) izan zen, Gregor Mendelen (1822-1884) lanak berraurkitzen lagundu zuena. Ethel Sargantekin batera lan egin eta berarekin belarren germenei buruzko artikulu bat argitaratu ondoren, 1903tik 1908ra, University Collegen ikasi zuen F.W. Oliverrekin. Orduan, egungo gimnospermez eta fosilez interesatu zen.[1]

1909ko abuztuaren 5ean ezkondu zen bere irakasle ohiarekin, E.A.N. Arber bera baino bederatzi urte zaharragoa eta paleobotanikako irakaslea Cambridgen. Ezkontza horretatik alaba bakarra jaio zen, Muriel, 1912ko uztailean, denborarekin geologo ezaguna izango zena. Bere aitaginarreba Edward Arber (1836-1912) irakaslea zen, antzinako ingeles literaturan aditua.[4]

Herballs (1912) liburua argitaratu ondoren, artikulu ugari argitaratu zituen Annals of Botany-n eta The Botanical Gaceta-n. 1920an, Agnes Arberrek Water plants: a study of aquatic angiosperms uretako landareei buruzko liburua argitaratu zuen. Ethel Sargantek hasitako proiektu bati ekin zion berriro, The Monocotyledons izeneko botanikako eskuliburua, 1925ean, berak eskuz egindako 140 ilustraziorekin. 1930eko hamarkadan hasi zen lore-egiturari buruzko zenbait azterlan egiten.[1][5]

Bigarren Mundu Gerran, The Natural Philosophy of Planta Form (1950) eta, batez ere, The Mind and the Eye, a Study of the Biologist's Standpoint (1954) ikerketa orokorragoetan murgildu zen. Liburu hauetan Arberrek ikerketatik abiatuta kontzeptu bat eratzearen atzean dauden prozesuak eztabaidatzen ditu eta landareen morfologiaren filosofia aztertzen du.[6]

Agnes Arber eta R. Wagnerren Limnanthemum nymphoides-en ilustrazioak
  • "Herbals: Their Origin and Evolution A Chapter in the History of Botany 1470-1670". Cambridge Science Classics. 1912
  • Water Plants: A Study of Aquatic Angiosperms. 1920
  • Monocotyledons: A Morphological Study. 1925
  • The Gramineae: A Study of Cereal, Bamboo and Grass. 1934
  • "The mind & the eye; a study of the biologist's standpoint". 1954
  • "The natural philosophy of plant form". 1950
  • "The Manifold and the One". 1957

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Plaka 9 Elsworthy Terrace-n, Primrose Hill, Londres
  • Londresko Linnear Elkarteko kide izendatu zuten (1908), 1915etik 1919ra bere zuzendaritza batzordean parte hartu zuen.
  • Botanical Society of America-ko (1942) atzerriko korrespontsala eta Royal Society-ko (1946) kidea izan zen, eta ohore hori jasotzen zuen hirugarren emakumea izan zen.[7]
  • Linnear domina jaso zuen 1948an.[8]
  • 1946an Goetheren eta Nehemiah Grewren (1641-1712) lan botanikoaren argitalpena gainbegiratu zuen.
  • Plaka Urdin bat jarri zen bere haurtzaroko etxean (9 Elsworthy Terrace, Primrose Hill, Londres) 2018an.[9]
  • Bere omenez izendatutako ginebra marka bat dago.[10]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2019-06-11). «Agnes Robertson Arber, erudita botánica de la primera mitad del s. XX» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-02-23).
  2. a b «Chrono-Biographical Sketch: Agnes R. Arber» people.wku.edu (Noiz kontsultatua: 2024-02-23).
  3. Thomas, H. Hamshaw. (1960). «Agnes Arber. 1879-1960» Biographical Memoirs of Fellows of the Royal Society 6: 1–11. ISSN 0080-4606. (Noiz kontsultatua: 2024-02-23).
  4. «The Geological Society of London - Muriel Agnes Arber, 1913-2004» www.geolsoc.org.uk (Noiz kontsultatua: 2024-02-23).
  5. Maura C. Flannery. (2011-06-06). «The Many Sides of Agnes Arber» web.archive.org (SHiPS Resource Center) (Noiz kontsultatua: 2024-02-23).
  6. (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2019-06-25). «El pensamiento filosófico de Agnes Robertson Arber y su influencia en la botánica» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-02-23).
  7. Schmid, R.. . "Agnes Arber, née Robertson (1879–1960): Fragments of her Life, Including her Place in Biology and in Women's Studies". Annals of Botany. 88 (6): 1105–1128.
  8. Packer, K. Notes and records on the Royal Society of London Vol. 51, No. 1. .
  9. «Agnes Arber | Botanist | Blue Plaques» English Heritage (Noiz kontsultatua: 2024-02-23).
  10. «Agnes Arber Gin | Agnes Arber» www.agnesarbergin.co.uk (Noiz kontsultatua: 2024-02-23).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]