Agirre zaharraren kartzelaldi berriak
- Artikulu hau Koldo Izagirreren liburuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Agirre».
Agirre zaharraren kartzelaldi berriak | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Koldo Izagirre (1999) |
Argitaratze-data | 1999 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | Agirre zaharraren kartzelaldi berriak |
Argitaletxea | Susa eta Elkar |
Herrialdea | Euskal Herria |
Bilduma | Narratiba |
ISBN | 84-8331-439-5 |
"Agirre zaharraren kartzelaldi berriak" Koldo Izagirrek 1999an idatzitako hirugarren eleberria da. Agirre'tar Nikola "Metxa" pertsonaia berreskuratzen du lan honetan, aurretik 1991n "Metxa esaten dioten agirretar baten ibili herrenak" ipuin liburuan agertutakoa.[1]
Metxa pertsonaia eta agirretartasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]itzulpenek eta sormen-lanek erakutsi dute pertsonaia interesgarria eta emankorra izan dela. Lehenik, gaztelerara itzuli ziren Metxa protagonistatzat duten bi nobelak: Malandanzas de un Aguirre llamado Mecha (1997, Hiru), eta Nuevas prisiones del viejo Aguirre (2001, Ttarttalo). Bigarrenik, beste sormen-lan batzuen iturri bihurtu zen Metxa pertsonaia literarioa: batetik, Metxa (2003) antzerki-lanean, eta, bestetik, Pablo Sastrek atonduriko lagunen zerrenda luzean, Eguzkipekoak (2003) lanean, Metxa pertsonaia literarioa ere aipatzen da. Zalantzarik ez, nortasun handiko eta nortasun bereziko pertsonaia literarioa sortu zuen Koldo Izagirrek, eta maila bereko interpretazioa egin zuen Soroizek antzezlanean.[2][3]
Agirretartasunaren kontzeptuak gidatzen du Metxa zaharraren nortasuna. Agirre'tar Nikola, "Metxa", 77 urteko agirretarra dugu. Batean, bere herrian Pelton turbina sartzen saiatuko da; bestean, gerra zibilean abiadore izan zela esango digu; hurrengoan. tanke-gidaria izan zela gogoratuko du. Auskalo zer ez ote duen egin edo esan Metxak. Agirretar on bat bezala. sorpresa huts bihurtzen zaigu Metxa bere jarrera, pentsamendu eta ekintzekin. Ez da erraza agirretar bat zer den esatea. baina. zerbait esatekotan. pertsonaia maitagarria dela esan behar. Behin baino gehiagotan etorriko zaio irakurleari irribarrea Metxa egoskor maitagarri honen ibiliak eta eroriak irakurtzean.
Honela definitzen Metxak berak: “Agirretartasuna ez baitu sorlekuak ematen, baizik eta erorikoen minak” Hortaz, agirretartasunak nolabait sorlekuak emaniko tasunak (eta mugak) ezeztatzen ditu, eta, era berean, sorlekuaren ideia du abiaburu. Ondorioz, agirretartasunaren kontzepzioak euskalduntasunaren eta abertzaletasunaren diskurtso zenbait jartzen ditu auzitan.[4]
Bide horretatik, nortasun paradoxiko eta ironikoa du Metxa zaharrak. Izaera paradoxiko hori bateraezinak diren bi munduren artean mugitu beharrak eragin duela iradokitzen da nobelan: norbanakoaren mundua (mendebaldeko kulturaren diskurtsoa, askatasunaren bilaketarako eremua), eta giza taldearen edo gizartearen mundua (norbanakoaren askatasun horri nolabaiteko mugak ezartzen dizkion esparrua). Hartara, aldi berean bi aukeraren artean kulunka dabil pertsonaia: askatasuna eta determinazioa. Alde batetik, ekin eta hautatu egin ahal du; eta, beste alde batetik, arauak eta mugak ditu. Ondorioz, nobelak askatasuna du hausnarketa-gai nagusi.[4] Lehenengo eszenan honela kantatzen dute aktore guztiek:[5]
Agirretarren bandera/ hartu dute hankapera
Gure ametsen kondarrak doaz/ errekan behera.
Ikusirikan galera/ askok egin du atzera
Ezin omen da poza ekarri/ minduen aldera.
Agirretarrak zer garen/ esango dugu bigarren
Zutik irauten saiatzen gara/ erori arren.
Ez bagabiltza azkarren/ ez da gaudelako herren
Munduko zoro guztiak gara/ lagunak elkarren.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Metxa antzezlana» www.susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
- ↑ Retolaza, Iratxe. [https://www.ehu.eus/ehg/literatura/?p=25 Euskal Literaturaren Hiztegia (ELH) - AGIRRE ZAHARRAREN KARTZELALDI BERRIAK (1999) Koldo Izagirre. ] Euskara Institutua. EHU (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
- ↑ «Iratxe Retolaza Agirre zaharraren kartzelaldi berriez» EITB (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
- ↑ a b Retolaza, Iratxe. [https://www.ehu.eus/ehg/literatura/?p=25 Euskal Literaturaren Hiztegia (ELH) - AGIRRE ZAHARRAREN KARTZELALDI BERRIAK (1999) Koldo Izagirre. ] Euskara Institutua. EHU (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
- ↑ «Metxa antzezlana» www.susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).