Edukira joan

Afrikako geografia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Afrika satelitetik ikusita.

Afrika hirugarren kontinenterik handiena da. 30.244.050 km² dauzka eta Lurraren .3an hedatzen da.

Afrika eta Europa arteko muga Mediterraneo itsasoa da, Asiarekin, berriz, bere ipar-ekialdeko muturrean dagoen Suezko istmoaren bitartez lotzen da.

Iparraldeko muturretik, Tunisiako Ras ben Sakkatik, hegoaldeko muturrera, Hegoafrikako Agulhas lurmuturrera 8.000 km inguru daude. Mendebaldeko muturretik, Senegaleko Cap-Vert penintsulatik ekialdeko muturrera Somaliako Hafun lurmuturrera, berriz, 7.400 km.

Afrikak, Europak ez bezala, bere plaka propioa du.

Kontinentea urez inguratuta dago: iparraldean Mediterraneo itsasoa (tartean Alboran itsasoa) du, mendebaldean ozeano Atlantikoa (Gineako golkoa tartean) eta ekialdean Indiako ozeanoa (tartean Itsaso Gorria eta Adengo Golkoa). Guztira 26.000 kilometroko kostaldea du.

Hauexek dira Afrikako ibairik nagusiak:

Izena Luzera
Nilo 6.500 km
Kongo 4.800 km
Niger 4.200 km
Zambezi 3.200 km
Senegal 1.790 km
Limpopo 1.750 km
Volta 1.500 km

Hauexek dira Afrikako lakurik nagusiak:

Izena Kokapena Azalera
Victoria Kenya/Tanzania/Uganda 69.485 km²
Tanganyika Tanzania/KED/Burundi/Zambia 32.893 km²
Malawi Tanzania/Malawi/Mozambike 30.044 km²
Turkana Kenya 6.405 km²
Albert Uganda/KED 5.299 km²
Mweru KED/Zambia 5.120 km²
Kioga Uganda 4.403 km²

Afrikako uharte eta uhartedi nagusiak:

Afrikako topografia.

Afrikak 600 metroko batez besteko altuera du, hau da, Ipar Amerikak edo Hego Amerikak beste, baina Asiak baino gutxiago, 950 m. Beste kontinenteek ez bezala, ez ditu ez altueran dagoen lurralde askorik ez oso beheak diren lurraldeak ere. Hori dela eta 3.000 metrotara baino gehiago dauden lurraldeak balio gabekotzat hartu daitezke.

Eskualde geografikoak
Magreb
Saharako basamortua
Sahel
Sabana
Namibiako basamortua
Kalahariko basamortua
Okavangoko delta
Laku Handiak
Kenyako goi-ordokia
Etiopiar mendigunea
Rift Haran Handia
Afrikako Adarra

Kontinenteko mendigune nagusiak honako hauek dira:

Hauexek dira Afrikako mendirik nagusiak:

Zb. Izena Kokapena Altuera
1 Kilimanjaro Tanzania 5.889 m
2 Kenya Kenya 5.184 m
3 Stanley Uganda/KED 5.065 m
4 Ras Dashen Etiopia 4.543 m
5 Meru Tanzania 4.558 m
6 Karisimbi Ruanda/KED 4.507 m
7 Elgon Uganda/Kenya 4.321 m
8 Kamerun Kamerun 4.095 m
9 Toubkal Maroko 4.167 m

Ekuatoreak, Kantzerko Tropikoak eta Kaprikornioko Tropikoak kontinentea zeharkatzen dute. Iparraldeko eta hegoaldeko aldean klima mediterraniarra da, euria egiten duen urtaroak udaberria eta udazkena izanik. Erdialdean, berriz, klima ekuatoriala da nagusi, bero eta hezea. Bitartean basamortu handi bi daude: iparraldean Sahara eta hegoaldean Kalahari.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]