Adinaton
Itxura
Adinatona hiperbole formako figura erretoriko bat da, ezintasun guztizkoa iradokitzen duen hiperbole osoa. Hitza grezieratik dator: ἀδύνατον (adynaton), "ezin, ezinezkoa" ( a-, "gabe" dynasthai, "posible edo indartsua"). [1]
Adibideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezinezko zerbait adierazteko erabiltzen da adinatona, esate baterako Soñé que la nieve ardía jota nafarrean bezala: maitatua zela amets egin zuen maiteminduak, elurrak su hartzen zuela amets egitea bezalakoa zelarik sentipena[2][3].
Ebanjelioetako adinaton ezaguna da Jesusen esaldi bat, orratzaren begiari eta gameluari erreferentzia egiten diona[4]:
« | Bai nekez sartuko direla aberatsak Jainkoaren erreinuan! Bai, orratzaren begitik gamelua sartzea errazago, aberatsa Jainkoaren erreinuan sartzea baino. | » |
—Elizen Arteko Biblia, Lukas 18, 24-25[5] |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ ἀδύνατος, Henry George Liddell, Robert Scott, A Greek-English Lexicon, on Perseus
- ↑ Erro, Angel. «Itsasoa sutan» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-07-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Raíces Navarras - Letra de Soñé que la nieve ardía - ES» lyricstranslate.com (Noiz kontsultatua: 2021-07-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) Massone, María Ignacia. (2009). Lumini orationis: Glosario de figuras retóricas. Libros en Red, 52 or..
- ↑ Elizen Arteko Biblia (euskaraz). Lk 18, 22-24. (Noiz kontsultatua: 2021-07-06).