Adarbakar
Adarbakar | |
---|---|
Ezaugarriak |
Adarbakarra (edo adarbakoitza) mitologiako izakia da. Oro har, zaldi zuri baten itxura du, lehoiaren tamaina, antilope hankak, aker bizarra eta kopetan adar luzea. Adarra du, hain zuzen ere, ezaugarririk berezkoena: luzea da, itzulinguru itxuran eta zorrotza.
Marrazki eta irudi modernoagoetan, berriz, zaldi arruntaren itxura du, baina beti adarra kopetan. Adar bakarren agerpena munduko mitologietan oso hedatuta dago. Marianna Mayer ikerlariaren arabera, "Adarbakarra eta lakua" aztertu ondoren, zera dio: "antza denez, adarbakarra gizakia beldurtzen ez duten mitologiako abere gutxienetarikoa da". Antzinako Grezian agertzen zen jada "monocéros" izenaz. Edi Aroko bertsioetan, ordea, pizti gisa ageri da, erasokorra, bakarzalea eta hori bai, beti edertasun misteriotsuaren jabe. Erdi Aroko eta Pizkundeko elezaharren arabera, abere bikaina zen, elefante bat garaitzeko gai. Haren adarrak ezaugarri magikoak zituen, urak arazteko eta pozoia neutralizatzeko. Haren ondorioz, adarbakarraren ustezko adarrak oso gauza preziatsuak izan ziren Erdi Aroan eta Pizkundean.
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aintzinako Grezian adarbakarra ez da mitologia kontakizunetan ageri, baizik eta natur-zientzia liburuetan, adarbakarra India hurruneko benetako animalia zela uste baitzuten. Indo haranean aintzinean erabilitako zigiluetan adarkarrak margotu zituzten (perfilez ikusten diren zezenak ere izan litezke). Biblian aipatzen den reem animalia adarbakarra izan liteke. Mesopotamian auroch animalia perfilez irudikatu dutenean ere itxura hori zuen eta indarra edo boterea adierazten zuen. Ertaroan adarbakarrak protagonista zituzten kondaira asko zabaldu ziren, iturria bibliako aipamenak zituztelarik.
Adarbakarra Erdi Aroan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdi Aroko bestiarioan azaldu zen: hor, birjinak harrapatzen zuen. Kondairetan, emakume birjin baten aurrean, otzan bilakatzen zenez, bera harrapatzeko modu bakarra birjina bat eramatea zen. Artelan erlijiosoetan askotan irudikatzen zen. Jesukristok Ama Birjinarekin zuen harremana adarbakarraren eta emakume birjinen harremanarekin parekatu da.
Adarbakarra Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Adarbakarra ez da maiz agertzen Euskal Herriko mitologian, baina Erdi Aroko zenbait elezaharren protagonista da.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Adarbakarraren sekretua (Tintin)