Adam eta Eva (Dürer)
Adam eta Eva | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Albrecht Dürer |
Sorrera-urtea | 1507 |
Mugimendua | German Renaissance (en) |
Jatorrizko herrialdea | Alemania |
Honen izena darama | Adam eta Eba |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta panel (en) |
Dimentsioak | 209 () cm |
Genero artistikoa | arte sakroa eta biluzia |
Deskribapena | |
Oinarritua | Hasiera |
Iconclass | 71A423 |
Kokapena | |
Lekua | Prado Hall 055B (en) |
Bilduma | Pradoko Museoa |
Jabea | Kristina Suediakoa |
Adam eta Eva Albrecht Dürerek ohol gainean egindako oliozko bi margolan dira, 1507an bukatuak. Dürerek gai berarekin egin zuen kobrezko grabatu bat 1504an.
Nurembergen pintatu zituen, Veneziatik itzuli eta berehala. Hortaz, nabaria da Italiako artearen eragina. Haietan Dürerek gizakiaren irudi ideala gauzatzeko aukera izan zuen. Italiako bidaiari esker, Dürerek irtenbide berriak aztertu zituen gizakiaren irudia erretratatzeko. Hemengo honetan, Adam eta Eva benetako eskalan daude margoturik, eta eskala horretako lehendabiziko biluziak dira Alemaniako pinturan.
Hasieran, Pragako gazteluan kokatu ziren pintura hauek. Nolanahi ere, Hogeita Hamar Urteko Gerran, armadek gaztelua arpilatu zuten, eta Suediako Gustavo Adolforen eskuan bukatu zuten pinturok. Haren alabak Espainiako Filipe IV.ari eman zizkion 1654an. Karlos III.ak agindu zuen San Fernandoren Arte Ederretako Akademian gordetzeko. Egungo egoitzara, Madrilgo El Prado museora, 1827an ailegatu ziren, eta 1833tik aurrera egon dira ikusgai.