Abuztuaren 4
Itxura
Abuztuaren 4a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hamaseigarren eguna da, 217.a bisurteetan. 149 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1449 – Arabako minoiak sortu ziren gaizkileei aurre egiteko.
- 1789 – Ipar Euskal Herriko foruak deuseztatu zituen Frantziak Luis XIV.a Borboikoak. Parisen bilduta, Frantziako Iraultzaren aztoramen giroa zen nagusi batzarrean. Maila kulturalean kataklismo erraldoia eragin zuen, ordura arteko herri batzarrak eta antolaketa soziala desegin zirelako.
- 1979 – ETAk, Juan Tauste Sanchez goardia zibila erail zuen Eibarren.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1578 – Sebastian I.a Portugalgoa Ksar el-Kebirreko guduan hil zen.
- 1693 – Dom Pérignonek xanpaina asmatu zuen.
- 1903 – Bost eguneko bileren ondoren, Konklabeak Giuseppe Sarto kardinala aukeratu zuen Aita Santu Pio X.a izenarekin.
- 1914 – Lehen Mundu Gerra: alemanak Belgikan sartu ziren.
- 1916 – AEBek Birjina uharteak erosi zizkioten Danimarkari 25 milioi dolarren truke.
- 1933 – Mahatma Ghandi lider indiarra desobedientzia zibilera dei egiteagatik espetxerau zuten.
- 1976 – Espainian erregimen frankistako delitu politikoengatik amnistia ematen zuen Errege Dekretua argitaratu zen.
- 1976 – Legionelosia izeneko gaixotasunaren lehenengo epidemiak 29 pertsona hil zuen, Philadelphian ospatutako "Ameriketako Legioa"ren bilera baten ostean.
- 2020 – Libanoko Beirut hiriburuan eztanda sendo bat izan zen: gutxienez 190 hildako eta 6500 zauritu utzi zituen.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1950 – Sunset Boulevard filma estreinatu zen, Billy Wilderek zuzendu eta William Holden, Gloria Swanson eta Erich von Stroheim aktoreek antzeztu zuten.
- 1995 – Babe, txerritxo ausarta filma estreinatu zen, Chris Noonanek zuzendu eta James Cromwell eta Magda Szubanski aktoreek antzeztu zuten.
- 2000 – Hollow Man filma estreinatu zen, Paul Verhoevenek zuzendu eta Elisabeth Shue, Kevin Bacon, Josh Brolin, Kim Dickens, Greg Grunberg, Joey Slotnick, Mary Randle eta William Devane aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2018 –
- 2018ko Donostia Klasikoa: Julian Alaphilippe frantziarra irabazle.
- 71. Espainiako Traineru Txapelketa jokatu zen Castro Urdialesen, eta Zierbenak bere bigarren garaipena lortu zuen, 1949koa irabazi eta handik 69 urtetara.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1996 – Atlanta 1996ko Joko Olinpikoak amaitu ziren.
Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1844 – Fernando Luis Ybarra, bizkaitar enpresaburu eta pertsona esanguratsua, Ybarra familiako kidea (h. 1888).
- 1852 – Jose Erbiti, gipuzkoar musika-irakaslea (h. 1900).
- 1872 – Joaquín Beuntza, euskal abokatua eta politikaria (h. 1936).
- 1878 – Julio Artetxe, euskal herritar bankari eta politikari liberala (h. 1960).
- 1888 – Gabriel Saint Laurent, baionar arraunlaria (h. 1968).
- 1901 – Domingo Unanue, euskal arkitektoa (h. 1985).
- 1905 – José María Artetxe, Artetxeko II. kondea, bizkaitar noble eta estropadalaria (h. 1969).
- 1938 - Jose Antonio Agorreta, arabar espeleologo eta arkeologo aintzindaria (h. 2021).
- 1942 – Abelin Linazisoro, gipuzkoar idazle eta aktorea (h. 2022).
- 1959 – René Manzor, jordano-euskaldun jatorriko lapurtar zinema zuzendari eta gidoigilea.
- 1963 – Martin Garitano, Gipuzkoako 19. ahaldun nagusia.
- 1964 – Agustin Elduaien, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1967 – Gaizka Urresti, bizkaitar zinema zuzendaria.
- 1970 – Ainhoa Aznarez, Nafarroako Parlamentuko lehendakaria.
- 1971 – Igor Gordobil, gipuzkoar futbol-entrenatzailea.
- 1972 –
- Txente García Acosta, gipuzkoar txirrindularia.
- Hur Gorostiaga, gipuzkoar kazetaria, Seaskako zuzendaria.
- 1973 –
- Iñaki Lopez, bizkaitar telebista aurkezlea.
- Javier de Pedro, Errealean aritutako errioxar futbolaria.
- 1975 – Harkaitz Cano, euskal idazle eta itzultzailea.
- 1978 – Iban Espadas, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1989 – Eduardo Santas, aragoiar-nafar txirrindulari paralinpikoa, Zaragozan.
- 1990 – Álvaro Arbina, arabar idazlea.
- 1994 – Julen Jiménez, bizkaitar aktorea.
- 1996 – Andoni Gorosabel, gipuzkoar futbolaria.
- 1997 - Urdax Magunazelaia, bizkaitar harrijasotzailea.
- 1998 – Aaron Arbizu, nafar esku-pilotaria.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1281 – Külüg Khan, Yuan dinastiako hirugarren enperadorea (h. 1311).
- 1469 – Margarita Saxoniakoa, Saxoniako Hauteslerriko printzesa eta Brunswick-Lüneburgeko dukesa ezkontidea (h. 1528).
- 1521 – Urbano VII.a, Aita santua (h. 1590).
- 1604 – François Hédelin, frantziar antzerkigintzako-dramaturgo eta teorialaria (h. 1676).
- 1664 – Louis Lully, barrokoko frantziar musikari eta musikagilea (h. 1734).
- 1683 – Pedro de Ribera, espainiar arkitekto, dekoratzaile eta marrazkilaria (h. 1742).
- 1792 – Percy Bysshe Shelley, ingeles poeta (h. 1822).
- 1805 – William Rowan Hamilton, irlandar matematikaria, fisikaria eta astronomoa (h. 1865).
- 1832 – Gaspar Núñez de Arce, espainiar poeta eta politikaria (h. 1903).
- 1834 – John Venn, ingeles matematikari eta filosofoa (h. 1923).
- 1839 – Walter Pater, ingeles idazlea (h. 1894).
- 1842 – Karoline Rosing, groenlandiar emagin eta itzultzailea (h. 1901).
- 1859 – Knut Hamsun, norvegiar idazlea, 1920ko Literaturako Nobel Saria (h. 1952).
- 1861 – Daniel Edward Howard, Liberiako 16. presidentea (h. 1935).
- 1873 – Joseph Paul-Boncour, frantziar politikaria (h. 1972).
- 1874 – Charles-Louis Philippe, frantziar idazlea (h. 1909).
- 1877 - Laura Knight, britainiar margolaria (h. 1970).
- 1884 – Henri Cornet, frantziar txirrindularia (h. 1941).
- 1891 – Margit Makay, hungariar aktorea (h. 1989).
- 1896 – Justa Freire, espainiar pedagogo eta maistra (h. 1965).
- 1897 – Anbara Salam Khalidi, libanoar idazle eta itzultzaile feminista, beloa kendu zuen lehen emakume arabiarra (h. 1986).
- 1899 –
- Cyriel Barbary, Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen bizirik geratzen zen azken belgikarra (h. 2004).
- René Lafon, frantziar jatorriko euskal hizkuntzalaria (h. 1974).
- 1900 –
- Elizabeth Bowes-Lyon, Elisabet II.a Erresuma Batukoaren ama (h. 2002).
- Arturo Umberto Illia, Argentinako presidentea (h. 1983).
- 1901 – Louis Armstrong, estatubatuar jazz musikaria, munduko garrantzitsuenetarikoa (h. 1971).
- 1904 – Witold Gombrowicz, poloniar idazlea (h. 1969).
- 1906 – Maria Jose Belgikakoa, Italiako erregina ezkontidea (h. 2001).
- 1910 – William Schuman, estatubatuar musikagile eta pedagogoa (h. 1992).
- 1912 – Raoul Wallenberg, suediar arkitekto, negozio-gizon, diplomazialari eta humanista (1945ean desagertua).
- 1918 – Maria Teresa Bonilla i Elias, kataluniar albaitaria (h. 1992).
- 1919 – Michel Déon, frantziar idazlea (h. 2016).
- 1921 – Maurice Richard, kanadar izotz hockey jokalaria, NHLren historiako goleatzaile handienetakotzat hartua (h. 2000).
- 1927 – Naomi Polani, israeldar zuzendari, abeslari, ekoizle, aktore eta dantzaria (h. 2024).
- 1929 – Yasser Arafat, Palestinar Aginte Nazionaleko lehendakaria eta 1994ko Bakearen Nobel Saria (h. 2004).
- 1930 – Ali al-Sistani, Irakeko xiitar marja'rik influenteenetako bat.
- 1931 – Raymond Elena, frantziar txirrindularia (h. 2024).
- 1932 – Frances Elizabeth Allen, estatubatuar informatikaria, konpiladoreak optimizatzen aitzindaria (h. 2020).
- 1940 – Monica Oliphant, ingeles-australiar zientzialari ikertzailea, eguzki-energian aditua.
- 1942 –
- Bernard Barsi, Monakoko artzapezpikua (h. 2022).
- David Lange, Zeelanda Berriko 32. lehen ministroa (h. 2005).
- 1943 – Georgina Hale, britainiar aktorea (h. 2024).
- 1944 –
- Susana Agüero, argentinar dantzaria eta aktorea (h. 2012).
- Richard Belzer, estatubatuar aktorea (h. 2023).
- 1947 – Klaus Schulze, alemaniar musika elektronikoaren aitzindari, musikagile eta musikaria (h. 2022).
- 1948 – Giorgio Parisi, italiar fisikari teorikoa, 2021eko Fisikako Nobel Saria.
- 1952 – Moya Brennan, irlandar abeslaria.
- 1953 –
- Henk Lubberding, herbeheretar txirrindularia.
- Antonio Tajani, Europako Legebiltzarreko presidente ohia.
- Hiroyuki Usui, japoniar futbolari ohia.
- 1955 – Billy Bob Thornton, estatubatuar aktore eta abeslaria.
- 1958 –
- Mary Decker, estatubatuar atleta, distantzia ertainetan aditua.
- Edvaldo Oliveira Chaves, Pita, brasildar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1959 – Blanca Andreu, galiziar poeta.
- 1960 –
- José Luis Rodríguez Zapatero, Espainiako Gobernuko presidente ohia.
- Tim Winton, australiar idazlea.
- 1961 –
- Pumpuang Duangjan, thailandiar abeslari eta aktorea (h. 1992).
- Barack Obama, Ameriketako Estatu Batuetako 44. presidentea.
- 1963 - Dolores Vilavedra, galiziar itzultzailea, idazlea, unibertsitateko irakaslea eta literatura-kritikaria.
- 1964 – Laila Ripoll, espainiar eszena-zuzendaria, aktorea, irakaslea eta antzerkigilea.
- 1965 –
- Neus Asensi, kataluniar aktorea.
- Dennis Lehane, estatubatuar eleberrigile eta gidoilaria.
- Fredrik Reinfeldt, Suediako lehen ministroa.
- 1966 – Edwig Van Hooydonck, belgikar txirrindulari ohia.
- 1972 –
- Eva Amaral, aragoiar musikari eta konposatzailea.
- Audrey Azoulay, frantziar politikaria eta goi-funtzionarioa, UNESCOko zuzendari nagusia.
- 1974 – Kily Gonzalez, argentinar futbolaria.
- 1975 – Lucho Fernández Sixto, galiziar saskibaloi jokalaria.
- 1981 –
- Manuel Lloret, espainiar txirrindularia.
- Meghan Markle, Sussexeko dukesa, estatubatuar aktorea.
- 1983 – Greta Gerwig, estatubatuar aktorea, gidoigilea, zuzendaria eta ekoizlea.
- 1984 – Sandra Sevillano, distantzia luzeko bizkaitar korrikalaria, skyrunningean aditua.
- 1985 –
- Mark Milligan, australiar futbolaria.
- Alexis Ruano, espainiar futbolaria.
- 1989 – Fabiana da Silva Simões, brasildar futbolaria.
- 1992 –
- Cole Sprouse, estatubatuar aktorea.
- Dylan Sprouse, estatubatuar aktorea.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1526 – Juan Sebastian Elkano, euskal esploratzailea (j. 1476).
- 1740 – Andrés Orbe Larreategi, euskal elizgizona (j. 1672).
- 1763 – Armand Beltzuntze, baxenafar militar eta politikaria, Saint-Dominguen (j. 1722).
- 1808 – Stephen Cabarrus, lapurtar jatorriko estatubatuar politikaria, Ipar Carolinan (j. 1754).
- 1923 – Blas Pradere Arruti, gipuzkoar idazlea eta apaiza (j. 1851).
- 1936 – Antonio Azarola, euskal itsasgizon, militar eta politikaria, fusilatua (j. 1874).
- 1939 – Joaquín Vidal, nafar militarra, Gerra Zibilean koronela izandakoa, fusilatua.
- 1943 – Julio Lazurtegi, euskal herritar metalurgia eta meatzaritza arloetako enpresaburua (j. 1859).
- 1949 – Luis Díez Espadas, bizkaitar toreatzailea (j. 1916).
- 1998 – Jaime Kerexeta, euskal idazle eta itzultzailea (j. 1918).
- 1999 – Ramon Lavin, bizkaitar igerilari olinpikoa (j. 1962).
- 2003 – Dorotea Barnés, nafar kimikaria, Fuengirolan (j. 1904).
- 2009 – Ramon Zulaika, gaztelaniazko donostiar idazlea (j. 1929).
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1060 – Henrike I.a Frantziakoa, Borgoinako dukea, Frankoen erregea (j. 1008).
- 1106 – Minamoto no Yoshiie, Minamoto klaneko japoniar samuraia (j. 1039).
- 1265 – Simon V.a Montfortekoa, Montfort-l'Amauryko jauna eta Leicesterreko VI. kondea.
- 1306 – Wentzeslao III.a Bohemiakoa, Bohemiako erregea eta Poloniako erregea (j. 1289).
- 1578 –
- Francisco de Aldana, espainiar militar eta olerkaria (j. 1537).
- Sebastian I.a Portugalgoa, Portugalgo erregea (j. 1554).
- 1639 – Juan Ruiz de Alarcón, Mexikon jaiotako espainiar antzerkigilea.
- 1709 – Elisabet Amalia Hesse-Darmstadtekoa, Hesse-Darmastadteko printzesa (j. 1635).
- 1739 – René de Beauvau, frantziar artzapezpikua (j. 1664).
- 1792 – John Burgoyne, britainiar jeneral, antzerkigile eta politikaria (j. 1722).
- 1822 – Kristian Jaak Peterson, estoniar olerkaria (j. 1801).
- 1842 – Charlotte de Bournon, frantziar idazlea (j. 1753).
- 1859 – Joan Maria Vianney, frantziar santu katolikoa (j. 1786).
- 1875 – Hans Christian Andersen, danimarkar idazlea (j. 1805).
- 1890 – Émile Lévy, frantziar margolari eta ilustratzailea (j. 1826).
- 1892 – Ernestine Rose, idazlea, sufragista eta feminista (j. 1810).
- 1900 –
- Étienne Lenoir, belgikar ingeniaria, barne errekuntzako lehen motorraren asmatzailea (j. 1822).
- Isaac Levitan, judu jatorriko errusiar paisai-margolaria, aldarteko paisaiako generoaren aitzindaria (j. 1860).
- 1913 – Étienne Laspeyres, alemaniar ekonomilari eta estatistikaria (j. 1834).
- 1922 – Enver Pasha, turkiar jeneral eta politikaria (j. 1881).
- 1927 –
- Eugène Atget, frantziar argazkilaria (j. 1857).
- John Dillon, irlandar mediku eta politikari abertzalea (j. 1851).
- 1937 – María Esther Vázquez, argentinar idazlea (h. 2017).
- 1941 – Mihály Babits, hungariar idazlea (j. 1883).
- 1944 – Krzysztof Kamil Baczyński, poloniar olerlari eta militarra (j. 1921).
- 1948 – Mileva Marić, serbiar matematikaria, Einsteinen lehenengo emaztea eta laguntzailea (j. 1875).
- 1956 – Grigori Abramovitx Shajn, sobietar/errusiar astronomoa (j. 1892).
- 1958 - Carlota Rosales, espainiar margolaria (j. 1872).
- 1961 – Maurice Tourneur, frantziar zinemagilea, zinemaren aitzindarietako bat (j. 1876).
- 1962 – Veikko Antero Koskenniemi, finlandiar idazlea (j. 1885).
- 1977 –
- Edgar Douglas Adrian, britainiar fisiologoa, 1932ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1889).
- Ernst Bloch, alemaniar filosofoa (j. 1885).
- Antonio Machín, kubatar abeslaria (j. 1903).
- 1980 – Georg Aumann, alemaniar matematikaria (j. 1906).
- 1981 – Melvyn Douglas, estatubatuar aktorea (j. 1901).
- 1988 – Ofelia Uribe de Acosta, kolonbiar sufragista (j. 1900).
- 1990 – Mathias Goeritz, alemaniar jatorriko mexikar artista (j. 1915).
- 1994 – Giovanni Spadolini, Italiako 44. lehen ministroa (j. 1925).
- 1997 – Jeanne Calment, dakigula orain arte gehien bizi izan den gizakia, 122 urte eta 164 egunekin (j. 1875).
- 1999 – Victor Mature, estatubatuar aktorea (j. 1913).
- 2003 – Frederick Chapman Robbins, estatubatuar sendagilea, 1954ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1916).
- 2004 –
- Pierre de Chevigné, frantziar militar eta politikaria, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko presidentea (j. 1909).
- Fumio Watanabe, japoniar aktorea (j. 1929).
- 2010 – Kenneth Hill, australiar botanikoa, fotosentiberatasunaren aurkitzailea (j. 1948).
- 2011 – Naoki Matsuda, japoniar futbolaria (j. 1977).
- 2019 – Nuon Chea, kanbodiar politikari eta genozida (j. 1926).
- 2020 – Frances Elizabeth Allen, estatubatuar informatikaria, konpiladoreak optimizatzen aitzindaria (j. 1932).
- 2023 –
- Boniface Alexandre, Haitiko presidentea (j. 1936).
- Jango Edwards, estatubatuar pailazoa (j. 1950).
- 2024 – Tsung Dao Lee, txinatar fisikaria, 1957ko Fisikako Nobel Saria (j. 1926).
Jaiak eta urteurrenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sehaska egutegiko izendegia: Ager, Berezi eta Agirre/Agerre.
- Arratsaldeko seietan (18:00), Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiak hasten dira Zeledonen jeitsierarekin.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |