Abuwtiyuw
| ||||||
Tesem motako txakur baten irudia |
Abuwtiyuw (K.a. 2280a baino lehen hila) egiptoar txakur bat izan zen.[1] Batzuetan Abutiu gisa transkribatzen da.[2] Dokumentatua izan den lehen izendun etxaberea izan zen. Uste denez Seigarren Dinastiaren (K.a. 2345-2181) errege-guardiaren txakurra izan zen, eta Gizako Nekropolian hileta zeremonial bat izan zuen, ezezaguna den faraoi baten ondoan.
Abuwtiyuwren hiletan faraoiak emandako opariak idatzita agertzen dira harri batean inskribatua. Hau George A. Reisner egiptologoak aurkitu zuen 1935eko urrian.[3] Abuwtiyuwren jabeak egindako hilobi-kaperaren eraisketatik hartutako harri hau Seigarren Dinastiaren mastaba batean berrerabili zen. Taula honek 54.2×28.2×23.2 zentimetroko tamaina du. Inskripzioan hamar lerro bertikal daude, hieroglifikoz betean, lerro bertikalekin bereiziak.
Abuwtiyuw ziurrenik erbi-txakur txakur bat izango zen, gaur egungo galgo edo xarlango baten antzekoa, belarri luzeekin eta isats kiribilduarekin. Zakurraren inskripzioa aurkitu zen hilobia Gizako Mendebaldeko Eremuan dagoen G 2100 Hilerrian zegoen, Keopsen piramidearen mendebaldean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Reisner, George Andrew. (1936ko abendua). «The Dog Which Was Honored by the King of Upper and Lower Egypt» Bulletin of the Museum of Fine Arts (Boston) 34 (206): 96..
- ↑ Martin, Edward C., Jr.. (1997). Dr. Johnson's Apple Orchard: The Story of America's First Pet Cemetery. Hartsdale Canine Cemetery, 104 or. ISBN 978-0-9659266-0-7..
- ↑ Hayes, William Christopher. (1990). The Scepter of Egypt: From the Earliest Times to the End of the Middle Kingdom. Metropolitan Museum of Art, 65 or. ISBN 978-0-87099-190-5..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Philology, harriaren argazki batekin.