Edukira joan

Abizandako gaztelua

Koordenatuak: 42°14′N 0°12′E / 42.24°N 0.2°E / 42.24; 0.2
Wikipedia, Entziklopedia askea
Abizandako gaztelua
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
Probintzia Huescako probintzia
Aragoiko udalerriaAbizanda
Koordenatuak42°14′N 0°12′E / 42.24°N 0.2°E / 42.24; 0.2
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1020
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
Ondarea

Abizandako gaztelua edo Abizandako dorrea Espainiako Aragoi erkidego autonomoan dagoen Huescako probintziako izen bereko udalerrian dagoen dorretxe erromanikoa da.[1]

Bi etapatan eraiki zuten, lehenengoa (behekoa) lonbardiar maisuek X. mendean egin zuten eta 1006an Abd al-Malik al-Muzafarrek gidaturiko musulmanek eraitsi zuten. Bigarrena (goikoa), 1023an Antso III.a Nagusiaren erregearen aginduz eraikia izan zen, Cinca eta Isábena ibaien arroen aurkako erasoaldiak bertan antolatzeko asmoz.

1413an Jakue II.a Urgellgoa bere jabe izan zen. Honek ez zuen Caspeko hitzarmena onartu eta matxinatu zen. Ondorioz, Aragoiko gobernadoreak urte hartako azaroaren 1ean hiria setiatu zuen.[2]

2006an Espainiako Gobernuak kultura ondasun izendatu zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Castán Sarasa, Adolfo. (2004). Torres y castillos del Altoaragón. Huesca: Publicaciones y Ediciones del Alto Aragón, S.A., 510 or..[Betiko hautsitako esteka]
  2. (Gaztelaniaz) García Guatas, Manuel. (2006). El castillo de Abizanda. Zaragoza: PRAMES, S.A., 35 or. ISBN 978-84-8321-210-3..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.