Abertzale Sozialisten Batasuna
Abertzale Sozialisten Batasuna | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | ASB |
Mota | alderdi politikoa |
Herrialdea | Espainia |
Ideologia | Eusko abertzaletasuna eta ezker abertzalea |
Historia | |
Sorrera | 2007ko martxoaren 27a |
Desagerpena | 2007ko maiatzaren 16a |
Koloreak |
Abertzale Sozialisten Batasuna (ASB) legez kanpo dagoen Batasunari lotutako zenbait lagunek 2007ko martxoaren 27an Espainiako Barne Ministerioan erregistratzen saiatu ziren alderdi politikoaren izena da. Maiatzaren 27ko Nafarroako Parlamenturako, Batzar Nagusietarako eta udal-hauteskundeetan parte hartzeko alderdi berriak erregistratzeko epea bukatu baino egun bat lehenago erregistratu zuen Marije Fullaondo politikariak[1].
Batasuneko hainbat kideren arabera (Arnaldo Otegi eta Pernando Barrena, besteak beste), ASB "ezker abertzaleak, Alderdien Legea betez, alderdi politiko bat erregistratzeko egindako saioa" izan zen.
Espainiako Estatuaren Abokatuak eta Herri-salatariak, baina, ASB erregistratzea geldiarazi zuten, alderdi hau "Batasunaren jarraipena" zelakoan. 2007ko maiatzaren 16an, foru eta udal hauteskunde kanpainaren barnean, Espainiako Auzitegi Gorenak Abertzale Sozialisten Batasunaren erregistroari ukoa berretsi zuen[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ezker abertzaleak alderdi berria erregistratu du, Berria, 2007ko martxoaren 27a
- ↑ Auzitegi Gorenak ez dio ASBri erregistratzen utziko, Berria, 2007ko maiatzaren 16a