Abd Allah ibn Muhammad
Abd Allah ibn Muhammad | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | ezezaguna, 872 |
Herrialdea | Kordobako emirerria |
Heriotza | Tutera, 915 (egutegi gregorianoa) (42/43 urte) |
Familia | |
Aita | Muhammad ibn Lubb |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Leinua | banukasitar |
Jarduerak | |
Jarduerak | Vali (Islam)a |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | islama |
Abd Allah ibn Muhammad[1] ibn Lubb ibn Musa al-Qasaw ibn Musa ibn Furtun ibn Qasi (arabieraz: عبد الله بن محمد بن لب; c. 872 – Tutera, 915) Banu Qasi leinuko buruzagia izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lope anaia (Lubb ibn Muhammad) 907an hil zenean, Tuterako eskualdeko agintea hartu zuen, eta berehala jasan zuen Iruñeko Antso I.a Gartzeitzren jazarpena, zeinek gotorleku ugari kendu zizkion bere lurraldeekin.[2] Hala, Doneztebe (gaur egun Deioko gaztelua) eta Ega ibaiaren erriberak (908-910 inguruan), Errioxako Calahorra eta Arnedo inguruko eskualdeak (914) eta Faltzes eta Caparrosoko gazteluak (915); Zaragoza eta Huescako musulmanek, berriz, beste plaza batzuk kendu zizkioten beren lurren ekialdean.
915eko uztailaren 20a, Bardeako mendietan Antso Gartzeitzekin bataila batean preso hartu zuten. Bere anaia Mutarrif ibn Muhammadek Caparroso eta Faltzesko gazteluak eta alaba bat eta seme bat bahitu gisa entregatuz erreskatatu zuen. Askatu eta bi hilabetera hil zen.[3]
Familia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bost seme-alaba izan zituen:
- Muhammad ibn Abd Allah
- Musa ibn Abd Allah
- Fortun ibn Abd Allah
- Abd Allah ibn Abd Allah
- Urraka ibn Abd Allah
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 16 or..
- ↑ Martínez Díez, Gonzalo. (2007). Sancho III el Mayor Rey de Pamplona, Rex Ibericus. Madril: Marcial Pons Historia, 26 or. ISBN 978-84-96467-47-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Banukasitar (بنو قاسي ) buruzagiak | ||
---|---|---|
Cassius kondea • Fortun ibn Qasi • Musa ibn Fortun • Musa ibn Musa • Mutarrif ibn Musa • Lubb ibn Musa • Muhammad ibn Lubb • Lubb ibn Muhammad |